2022-2024 Jasangarritasun Planaren balantzea

 

2024an, oso balantze positiboarekin itxi genuen 2022-2024 Jasangarritasun Plana. Hiru urte hauetan, jasangarritasuna erakundeko arlo guztietan integratzea lortu dugu. Horren erakusgarri dira aldi horretan abiarazitako 100 ekimen baino gehiago, zeinetan parte hartu duten eta, kasu askotan, erakundeko arlo eta filial guztien buru izan diren, Portugalen dugun sukurtsala barne.

2024an, gure Jasangarritasun Planaren azken urtean, funtsezko 21 ekimen abiarazi genituen, eta dagoeneko emaitza nabarmenak eragin dituzte. Gainera, garapen-fasean dauden eta 2025-2027 Jasangarritasun Plan berriaren lehen erdian amaitzea aurreikusita dauden beste 50 ekintzatan aurrerapenak egin dira.

Inplementatutako ekimenen artean, nabarmentzekoak dira gure bezeroei trantsizio energetikoan laguntzea helburu dutenak. Esate baterako, haien etxeetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta mugikortasun garbiagoa, ekonomia zirkularra, gizarteratzea eta berrikuntza jasangarria bultzatzeko. Horrela, hazkunde eredu arduratsuarekin dugun konpromisoa sendotzen dugu.

Hona hemen inplementatutako ekimenen adibide batzuk:

  • Ingurumen-finantzak mobilizatzea: 2023an eta 2024an, finantzaketa berdeko produktu gehienen trazabilitatea eskuratu genuen. Halaber, produktu horiek monitorizatu eta hiru hilean behin CaixaBank Taldeko Jasangarritasun Batzordean eta CaixaBank Payments & Consumer-eko Zuzendaritza Batzordean aurkeztutako finantzaketa berde guztiaren txostena egin ahal izan genuen. 0 eta ECO etiketa duten 15.000 auto baino gehiagoren finantzaketaren trazabilitatea lortu ahal izan dugu, eta eguzki-paneletan 4.500 finantzaketa baino gehiago eskuratu ditugu.
  • Gizarte-finantzak mobilizatzea: batetik, finantzaketa sozial gehiena irudikatzea lortu dugu, prestakuntzarako maileguak bereziki barne hartzen dituena. Horrekin jarraitzea eta mobilizazio berdearekin batera jakinaraztea da helburua. Bestetik prima soziala lortzeko kudeaketa-zirkuitua finkatu genuen CaixaBank Equipment Finance filialaren ekipo-ondasunen renting-eragiketetan. 
    2024an, gure filiala den CaixaBank Equipment Finance-k ekipo ondasunen renting-jarduerarekin 15 eragiketa egin zituen. 31,1 milioi euroko finantzaketa izan zuen ospitaleetarako eta ikastetxe publiko edo itunduetarako ekipo teknologikoetan, eta, neurri txikiagoan, gizarte erakundeentzat. Eragiketa horiek prima soziala lortu zuten CaixaBank-en Garapen Jasangarrirako Helburuak finantzatzeko framework-aren hautagarritasun-irizpideak betetzean.
  • Barne-deskarbonizazioa: deskarbonizazioarekin eta ekonomia zirkularrarekin dugun konpromisoaren esparruan, ozeano eta hondartzetatik bildutako plastiko birziklatuarekin egindako 20.000 txartelen edizio mugatu bat merkaturatu genuen, Imagin-en bezeroentzat.

Bezeroek gure bulegoetan ematen dituzten txartelak birziklatzeko zirkuitu osoa ere hobetu dugu. Birziklatzeko zirkuitu eraginkorrago eta gardenago i esker, orain txartel birziklatu bakoitzaren helmuga zehatz dezakegu, eta bezero bakoitzari jakinarazi zertarako erabili den txartel zaharra. Txartelak hiri-altzari bihurtzen dira, hala nola bankuak eta paperontziak. Hala, plastikozko hondakin-tonak murrizten laguntzen dugu eta jasangarritasunaren eta bezeroaren esperientziaren arteko lotura indartzen da.

  • Gobernantza eta gardentasuna: 
    • Gardentasunari dagokionez, 10 ekimen baino gehiago abiarazi ditugu My Card, Imagin & Go txartelen eta Imagin txartel guztien eta CaixaBank-ek merkaturatutakoen (300etik gora) gardentasuna hobetzeko, eta arreta berezia jarri dugu Revolving produktuan. Gainera, Finantza Hezkuntzako eduki espezifikoa sortzen dugu gure produktuei lotutako webgune korporatiboan: txartelak, kreditu-lerroak eta maileguak, gure bezeroei finantza-kontzeptuak erraz azaltzeko. 
    • Gobernantzari dagokionez, barne prozesu askotan sartu zen jasangarritasunaren osagaia. Adibidez, merkaturatzen diren produktu berri guztiak pasatzen diren Produktu Batzordearen Dosierrean Jasangarritasun arloaren berrikuspena sartu zen, eta Merkataritza Komunikazioko Politika Korporatiboaren Eskuliburuan Jasangarritasunaren berrikuspena ere gehitu zen.
    • Horrez gain, erakundearen filialei jasangarritasunari buruzko 4 politika/printzipio ere inplementatu zitzaizkien (jasangarritasunaren arloko printzipioak, giza eskubideen printzipioak, klima aldaketaren adierazpena eta naturari buruzko adierazpena), onar zitzaten.

 

2025-2027 Jasangarritasun Plan berria


2025-2027 Jasangarritasun Plan berriak gidatuko gaitu datozen hiru urteetan, eta elkarlanean eta CaixaBank-en 2025-2027 Jasangarritasun Planarekin batera garatu da.

Plan berri honek jarraipena ematen die hiru anbizioei: aurreko planeko ingurumena, gizartea eta gobernantza, eta ildo estrategikoak. Aldi berean, beste alderdi batzuk eguneratu, indartu eta zehazten ditu, anbizio soziala bereziki azpimarratuz.

  • Ingurumen-anbizioa: gure fokua da oraindik ere, gure bezeroei laguntzea mugikortasun jasangarriaren eta etxe eraginkorraren eremuetan trantsizio energetikoa egiten. Hori erdiesteko, baldintza berezien bidez finantzatzeko eta laguntzeko integratzen duten soluzio espezifikoak erabiltzen dira. Gainera, gure jarduera deskarbonizatzeko lanean ere jarraitzen dugu, txartelekin lotutako ekimenak inplementatuz, hala nola digitalizazioa, birziklatzea edo material jasangarriagoak berritzea. Halaber, 1. eta 2. irismeneko karbono-aztarnak murriztu nahi ditugu. 1. irismenekoen kasuan, batez ere, ibilgailu komertzialen flota modelo eraginkorragoetara eguneratzea da asmoa.  2. irismenekoen kasuan, berriz, batez ere gure balio-katearen aztarnarekin (hornitzaileak) eta bidaia korporatiboei lotutakoekin murriztu nahi ditugu.

  • Anbizio soziala: gizarteratzeak eta inklusioa lehentasuna izaten jarraitzen du, eta Braille txartela edo itsuentzako STa arlo horretan garatutako ekimenen adibide argiak dira. Dena den, horri bi jarduera-ildo berri gehitu behar zaizkio. Batetik, enplegagarritasuna eta ekintzailetza bultzatzea, lanbide-heziketarako eta unibertsitate-ikasketetarako maileguak bezalako finantza-produktuen bidez. Bestetik, luzatuz doan bizitza-itxaropenari erantzutea, senior kolektiboari zuzendutako eta etapa horretarako prestatzera bideratutako finantza-soluzio eta -produktuen bidez.

  • Gobernantza-anbizioa: ESG alderdiak kudeaketan eta erabakiak hartzeko prozesuetan integratzea mantentzen da plan berrian. Izan ere, nahiz eta erakundean jada txertatuta egon Produktu Batzordeetan, Zuzendaritza Batzordean eta alderdi operatiboenetan, garrantzizkoa da. Gainera, gure langileen artean jasangarritasun-kultura sustatzen jarraitzen dugu, lan ingurune inklusiboa edukita eta langileen talentua eta garapen profesionala bultzatuta.

CaixaBank Payments & Consumer-en, CaixaBank Taldeko konpromisoekin bat egiten jarraitzen dugu gure ingurunearen jasangarritasunean elkarrekin aurrera egiteko, betiko moduan.

Era berean, Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) dugun konpromisoa sendotu nahi dugu, bereziki bost helburuekin, gure jarduerak eragin zuzenagoa baitu horietan:

Objetivo de Desarrollo Sostenible Número 1 Fin de la Pobreza.
Objetivo de Desarrollo Sostenible Número 8 Trabajo Decente y Crecimiento Económico.
Objetivo de Desarrollo Sostenible Número 12 Producción y Consumo Responsables.
Objetivo de Desarrollo Sostenible Número 13 Acción por el Clima.
Objetivo de Desarrollo Sostenible Número 17 Alianzas para los Objetivos.