LEGE OHARRA

 

CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A., sozietate bakarra, egoitza Manoteras Etorbideko 20. Edificio París. 28050 Madril. A-08980153 IFK. Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 36.556 liburukia, 29. folioa, M-656492 orrialdea eta 8776 zenbakiarekin inskribatuta Espainiako Bankuko Kreditu Establezimenduen Erregistroan.

 

CaixaBank Payments & Consumeren web-orrirako eta bertan barne hartutako edozein produktu eta zerbitzuei dagokien informaziorako sarbideak Lege-ohar honetan aurreikusitako baldintzak onartzea dakar berarekin. Horregatik, bere edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, CaixaBank Payments & Consumeren webgunean sartu nahi baduzu, eta bertan eskainitako zerbitzuen informazioa erabili nahi baduzu.


INFORMAZIOAREN BALIOZKOTASUNA

 

Orri hauetan jasotako informazioa azken eguneratze-datan indarrean zegoena da.
Baldintza hauek azken eguneraketa dataz geroztik daude indarrean.
CaixaBank Payments & Consumerek beretzat gordeko du horiek noiznahi aldatzeko eskubidea, eta kasu horretan, indarrean sartuko dira argitaratzen direnean, eta datat horretatik aurrera, web-orriko erabiltzaile guztiei aplikatuko zaizkie.

 

Web-orriko edukiak, bereziki informazio- eta publizitate-erreferentziak, berariaz besterik adierazi ezean, ez dute eskaintza lotesle bat osatzen. CaixaBank Payments & Consumerek beretzat gordeko du aldaketak gehitzeko edo web-orriko uneko edukiak guztiz edo partzialki alde batera uzteko egokitzat jotzen duenean, eta baita aldi baterako edo modu iraunkorrean sarbidea galarazteko edo mugatzeko ere


JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

 

CaixaBank Payments & Consumeren webgunea, hori osatzen duten orrialdeak, eta horietan barne hartzen diren informazioa edo elementuek, barne hartzen dituzte testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudi grafikoak, datu-baseak, programa informatikoak, eta baita logotipoak, markak, izen komertzialak eta beste ikur bereizgarri batzuk, zeinak babestuta dauden jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen bidez, eta CaixaBank Payments & Consumer horien titularra edo lizentziadun legitimoa da. 

CaixaBank Payments & Consumerek ez du bermerik eskaintzen CaixaBank Payments & Consumeren web-orrietan barne hartutako informazioaren edo elementuen zilegitasunari edo legaltasunari buruz, horien titulartasuna ez denean CAIXABANK taldeko enpresetako batena, bera kide dena. 


DEBEKATUTAKO ETA BAIMENDUTAKO ERABILERAK

 

Debekatuta dago edozein esplotazio modalitate, barne hartuz erreprodukzio, banaketa, hirugarrenei egindako lagapena, komunikazio publikoa eta bihurketa oro, edozein euskarri eta baliabideren bitartez, aurrez aipatutako lan, sorkuntza eta zeinu bereizgarrien inguruan, dagozkien titularren aldez aurreko eta berariazko baimenik gabe. Debeku hori ez betetzea arau-hauste zehagarria izan daiteke indarrean dagoen legeriari jarraiki. 

Hala ere, bere kontu eta arriskura, erabiltzaileak deskargatu edo elementu horien kopia bat egin ahal izango du, bere erabilera pertsonalerako esklusiboki, betiere ez duenean urratzen CaixaBank Payments & Consumeren jabetza intelektual edo industrialeko eskubiderik. Bereziki, ezingo ditu horiek aldatu, eraldatu edo ezabatu, ez osorik, ez hein batean. Horrek ez dio , inola ere, baimenik edo lizentziarik emango CaixaBank Payments & Consumeren edo CaixaBank taldeko edozein enpresari jabetza eskubideen gainean. 

Debekatuta dago, CaixaBank Payments & Consumerek espresuki hala baimendu ezean, estekak, hiperestekak edo linkak ezartzea ordenagailu eramangarri edo hirugarrenen webguneetatik CaixaBank Payments & Consumeren web-orrietan, haien atariko orrialde nagusiaren desberdinak , atzi daitekeena URL helbide honetan, http://www.caixabankpc.com, edo hori etorkizunean ordezkatzen duena. Horretaz gain, debekatuta dago CaixaBank Payments & Consumeren web-orriak edo horietan barne hartutako informazioa frame edo marko, ikur bereizle, marka edo beste pertsona, enpresa edo erakunde baten izen sozial edo komertzialen pean aurkeztea. 


ERANTZUKIZUNAK

 

CaixaBank Payments & Consumerek ez du bermatzen sarbide jarraitua, ezta CaixaBank Payments & Consumeren web-orrietan barne hartutako elementu eta informazioaren ikustea, deskarga edo erabilera, zeinak galarazita, eragotzita edo etenda egon daitezkeen bere kontrolpetik kanpo dauden faktore edo egoerengatik. 

CaixaBank Payments & Consumer ez da izango hirugarrenen webguneetan integratutako informazio eta edukien arduraduna, zeinak atzi daitezkeen CaixaBank Payments & Consumeren webgunean esteka, hiperesteka edo linken bidez, ezta hirugarrenen webguneetan integratutako informazio eta gainerako edukiena, zeinak atzi daitezkeen CaixaBank Payments & Consumererako esteka, hiperesteka edo linken bitartez edo bere edozein web-orrietara, ezta CaixaBank Payments & Consumeren itxuran edo ikur bereizleen pean aurkezten den edozein hirugarrenen web-orritan barne hartutako informazio eta edukiena ere, haren berariazko baimena izan ezean. 

CaixaBank Payments & Consumerek ez du bere gain hartuko erantzukizunik bere webean hirugarren pertsona edo erakundeek eskaini edo eman ditzaketen informazio, mota oroko eduki, produktu eta zerbitzuei dagokienez, nahiz eta bere talde ekonomiko berekoak izan, eta bereziki, aurrekoarekin lotuta gerta daitekeen edozein kalte-galerengatik, honako arrazoi hauek direla eta: (i) erabiltzaileen eskainitako informazioaren gabezia edo hutsuneak bere egiatasun, zehaztasun eta nahikotasunari dagokionez; (ii) (ii) ez dira bete, edo gaizki edo garaiz kanpo bete dira kontratuak edo kontratu aurreko harremanak; (iii) ez dira bete informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileei dagozkien betebeharrak; (iv) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratu dira; (v) jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratu dira; lehia desleialeko edo bidegabeko publizitateko ekintzak egin dira; (vi) datuen babeserako eskubidea urratu da; edo sekretu profesionalerako nahiz ohorerako, intimitate pertsonal eta familiarrerako edo irudiaren gaineko eskubideak; eta (vii) oro har, ez da bete aplikatzekoak diren lege, usadio edo jokabide-kodeetako edozein. 


BABESAK (LEGE-INFORMAZIOA)

 

Istripuetarako talde-aseguruaren ziurtagiria – 44.000.020 poliza (VISA Clásica eta MasterCard)
Kontsultatu orain zure kreditu-txartelarekin lotutako aseguruaren baldintzak:
VISA Clásica eta/edo MasterCard txartelaren aseguruaren ziurtagiria

Istripuetarako talde-aseguruaren ziurtagiria – 44.000.025 poliza (VISA Oro)
Kontsultatu orain zure kreditu-txartelarekin lotutako aseguruaren baldintzak:
VISA Oro txartelaren aseguruaren ziurtagiria

 

1.7. 1 Bitartekariari buruzko informazioa

CaixaBank Payments & Consumer E.F.C., S.A.U.k (CaixaBank Payments & Consumer) bitartekari dihardu aseguruaren kontratazioan, VidaCaixa S.A. de Seguros y Reaseguros (VidaCaixa) eta SegurCaixa Adeslas S.A. de Seguros y Reaseguros (SegurCaixa) erakundeekin lotutako banka-aseguru operadore gisa; OV0077 zenbakiarekin erregistratuta dago Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-bitartekarien administrazio erregistro berezian, eta inskripzioa egiaztatu daiteke telefonoz (91 339 70 00), Zuzendaritzaren webgunean (www.dgsfp.mineco.es) eta haren helbidean: Paseo de la Castellana 44, Madrid (DP 28046). CaixaBank Payments & Consumer-ek hitzartuta du erantzukizun zibileko asegurua, eta nahikoa gaitasun finantzarioa du legez ezarritakoaren arabera.
CaixaBank Payments & Consumer-en enpresa nagusiak % 10etik gorako partaidetza du VidaCaixa-ren eta SegurCaixa-ren kapital sozialean.

Aseguruaren kontratua formalizatzean biltzen diren datu pertsonalen tratamenduaren arduradun dihardu; tratamenduaren erantzuleak, aldiz, operazioaren banaketaren xede diren aseguru-etxeak dira.

Aipatu aseguruak bezeroaren premia eta eskakizunak betetzen ditu, hark emandako informazioen arabera, eta ezaugarri nagusi hauek ditu:

Bizitza-asegurua: erabilitako maileguaren/kredituaren printzipala, heriotzaren unean mugaeguneratu gabe dagoena, ordaintzeko asegurua. Horrez gain, estaldura hauek izan ditzake aseguruaren eragiketak: baliaezintasun handia, erosketa-bermea, iruzurrezko erabilera, langabezia / aldi baterako ezintasuna eta/edo automobilerako konpentsazio-ordaina.

Desadostasunik bada adierazitako premia eta eskakizunekin edo kasuan-kasuan formalizatutako kontratuan jasotakoarekin, Aseguruaren Kontratu Legeak hilabeteko epea aurreikusten du, asegurua kontratatzen denetik hasita zenbatzen, desadostasun hori konpontzeko. Epe hori igarota kontratatzaileak ez badu erreklamaziorik egin, polizan ezarritakoari jarraituko zaio.

Aholkularitzaren helburua aseguru bat kontratatzea da, ez bitartekariak merkatura dezakeen beste edozein produktu.