SEGURTASUN-HITZEN GLOSARIOA
Ziurtagiria
Erakunde independente batek ematen duen dokumentu digital bat da, eta Interneteko sistemen eta pertsonen nortasuna bermatzen du. Ziurtagiriaren segurtasuna babestuta dago teknika kriptografikoen bidez.
Kode maltzurra
Asmo gogaikarria, gaiztoa edo legez kanpokoa duen programa. Normalean, erabiltzaileak ezer egin beharrik gabe exekutatzeko diseinatuta daude.
Pasahitza
Hizki, zifra, sinbolo eta, batzuetan, esaldien multzoa, zeina sistema informatikoetan erabiltzaileak autentifikatzeko erabiltzen baita. Pasahitzak eraginkorrak izan daitezen, erasotzaileek nekez asmatzeko modukoak izan behar dute.
Correos encadenados
Son mensajes de correo electrónico en los que se pide que el mensaje sea enviado a más gente para que estas personas también los reenvíen. Es una de las posibles fuentes de problemas con el correo electrónico, ya que a menudo llevan noticias falsas, pueden ser portadores de virus, etc.
Kriptografia
Informazioa bidaltzearen eta gordetzearen segurtasunaz arduratzen den diziplina.
Harra
Kode maltzur mota, zeinaren ezaugarri nagusia baita Internet bidez sistema batzuetatik beste batzuetara kopiatzen duela.
Zerbitzua ukatzea
Eraso informatiko bat da. Ez dio eragiten sistemaren informazioari, baina zerbitzua eman ezinik uzten du. Makinak asetuta edo blokeatuta lor daiteke ukatzea.
Gizarte-ingeniaritza
Erabiltzaileei eta administratzaileei iruzur eginez sistema informatikoen segurtasunari eraso egiten saiatzen diren teknikak. Gizarte-ingeniaritzako teknika gehienak iruzurren antzekoak dira.
Espioiak - Spywarea
Programa espioiak (edo spywarea) aplikazio maltzurrak edo engainagarriak dira, eta ezkutuan instalatzen dira erabiltzaileak deskargatzen dituen beste programa batzuekin batera. Era honetako programek ekintza bat baino gehiago exekutatzen dituzte.
Batzuek instalatuta dauden sistemako informazioa biltzen dute, Internet bidez bidaltzeko; beste batzuek nahi ez den publizitatea erakusten dute, edo ikusitako orriak aldatzen dituzte, eta jatorrizkoan ez dauden estekak sartu. Ekintza horiek guztiak baimen nahasgarriekin estaltzen dira, eta normalean erabiltzailea ez da horretaz jabetzen.
Edukia iragaztea
Interneteko zerbitzuen bidez bidaltzen den informazioa kontrolatzeko aukera ematen duen teknologia multzoa. Hainbat gauzatarako erabiltzen da edukia iragazteko aukera; besteak beste, posta elektronikoz bidalitako birusak blokeatzeko, adingabeek Internet nola erabiltzen duten kontrolatzeko, etab.
Cookiea
Interneteko zerbitzari batek nabigatzaileari bidalitako informazioa, zeina behin eta berriro agertzen baita berriro konektatzen garen bakoitzean. Asmo zintzoekin ere erabiltzen dira (adibidez, erabiltzaileak identifikatzeko), baina, batez ere, gaiztoekin (esaterako, nabigazio ildoak baimenik gabe gordetzeko).
Bidegabe sartzea
Eraso informatikoa, zeinaren bidez erasotzaileak makina erabat kontrolatzea lortzen baitu. Ordenagailuan bidegabe sartzean, litekeena da erasotzaileak makinako datu guztiak aldatzea, haren funtzionamendua aldatzea edo beste makina batzuei ere eraso egitea.
Nahi ez diren mezuak edo spama
Internet bidez bidaltzen diren eta nahi ez diren mezu komertzialak. Baliteke spamaren bolumenak eta edukiak nabarmen zailtzea posta elektronikoko zerbitzuen erabilera.
Phisinga
Phishing deituriko erasoek mezu engainagarriak eta iruzurrezko zerbitzariak erabiltzen dituzte Interneteko zerbitzuen erabiltzaileei iruzur egiteko. Finantza-erakundeen kasuan, haien helburua da erabiltzaileek beren datuak zabaltzea, esaterako kreditu-txartelaren zenbakia edo PIN sarbide-gakoak. Phisingari buruzko informazio gehiago.
Proxya edo bitarteko zerbitzaria
Sistema informatikoa, zeinaren helburua baita Internet bidez bi sistemaren arteko bitartekari lanak egitea. Proxy batek dituen helburuen artean aurkitzen dira honakoak: Interneterako zure sarbidea bizkortzea, atzitu diren edukiak iragaztea eta sistemak babestea, horien zuzeneko komunikazioa saihestuz.
Sinadura elektronikoa
Internet bidez egindako eragiketa bati lotutako informazio digitala; ziurtagiriekin batera, informazio horrek transakzioan parte hartu dutenen nortasuna bermatzen laguntzen du.
Suhesia edo firewalla
Sare batean zer makinatan sar daitekeen eta zer zerbitzu jaso daitezkeen kontrolatzen duen sistema informatikoa. Batzuetan, sistema espezializatuak dira; besteetan, berriz, instalatutako programak (firewall pertsonala). Bidalitako informazioa kontrolatzen denean (eta ez bakarrik konexioa), proxya erabiltzen da.
Troiarra
Itxuraz erabilgarria eta kaltegabea den beste programa batean ezkutatuta dagoen kode maltzurra. Batzuetan, troiarrak programa ezagunetan egoten dira; hortaz, softwarea nondik lortzen den kontrolatu behar da.
Birusa
Mota ezagunena da. Beste programa batzuetan kopiatzen da, eta ahalik eta gehien zabaltzen saiatzen da. Nahiz eta beti ez den horrela, gehienetan birusak, kopiatzeaz gain, exekutatzen den sistemetako informazioa aldatu edo suntsitu ere egiten du.
Enkriptatzea
Datuak kodetzen ditu zenbait teknika matematiko erabilita, bidaltzean isilpean gera daitezen.
EE liburuxka: PSD2tik eratorritako ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideei buruzkoa