Gobernantza konprometitua

Iraunkortasunarekiko konpromisoak gure erakundeko arlo guztiei eragiten die, eta gure sortze-balioak indartzen ditu. Gardentasunak, etikak eta gobernu onak gidatzen dute gure jardueraren garapena eta gure interes-taldeekin harremanak izateko modua. 

CaixaBank Taldeko kide garen aldetik, aldian-aldian eguneratzen ditugu gure politikak, jasangarritasuna gero eta ageriago egon dadin balioa sortzeko elementu gisa. 

Gobernu korporatiboaren orrian azaltzen dira gure Administrazio Kontseilua eta Kontseiluaren Batzordeak osatzen dituzten pertsonak. Gure Estatutu Sozialak, korporazio-politikak eta beste dokumentu interesgarri batzuk ere kontsulta daitezke:

Gobernu Korporatiboa

Personak ardatz  dituen kultura

 

CaixaBank Payments & Consumer-en badakigu gure plantilla dela gure aktiborik handiena. Horregatik, lanean ari gara gure jarduera lan-ingurune inklusibo, anitz eta parekidean gara dadin, eta, aldi berean, pertsona guztien talentua eta garapen profesionala sustatzen ditugu.

Garapen profesionala eta prestakuntza

Gure plantilla osatzen duten pertsonen garapena bultzatzen dugu, lanbide-profil eta lanpostu bakoitzerako gaitasunen araberako kudeaketaren bidez gure taldeko pertsona guztiek beren potentziala erdietsi dezaten.
Gure ikaskuntza-estrategia hiru ildotan oinarritzen da, pertsonek inoiz ikasteari utz ez diezaioten:

1c2d2696-bbb0-19d2-8b77-71c3fe204857?t=1752741101740
Prestakuntza arautua

Erakunde arautzaileak eskatzen duenaren arabera.

2b7053ac-1349-53e5-b692-a8207571dff1?t=1752741202741
Prestakuntza gomendatua

CaixaBank taldearen Prestakuntza Planak iradokitzen dituen gaien arabera.

da892a05-28af-251c-ff48-d8e126629885?t=1752741304462
Autoprestakuntza

Funtsezko ezagutzen eta trebetasunen arloetako interes pertsonalen arabera.

2024an, 384 prestakuntza-ikastaro eta 20.820 prestakuntza-ordu baino gehiago eman genizkien 6.115 langileri; hau da, 30 ordu pertsona bakoitzeko batez beste.

Development by skills

Prestakuntza-proiektu berri bat da, gure plantilla hobeto prestatuta egon dadin finantza-sektorean gertatzen ari diren aldaketa azkarrei erantzuteko (sarrera berriak, digitalizazioa, kontsumitzailearen ohituren aldaketak...). Proiektu honen oinarria da pertsonen garapen-kudeaketa eraldatzea, Job Profile eta Skill-etan oinarritutako eredu bat inplementatuz (lan-profilak eta trebetasunak). Eraldaketa hori lortzeko, 4 Building Block edo fase ezarri dira:

Proiektu horren bidez, 321 Job Profile identifikatu ahal izan dira CaixaBank Taldeko enpresa guztietan.

Berdintasuna eta aniztasuna

Lan-ingurune segurua eta inklusiboa sustatzen dugu, aniztasunarekiko errespetuan eta aukera-berdintasunaren promozioan oinarritua, edozein diskriminazio-mota ezabatuz eta gizarte-aldaketa positiboan lagunduz. Hori lortzeko, III. Berdintasun Plana dugu martxan, burutu diren 50 ekintza baino gehiagorekin.

 

Gehiago jakin nahi duzu?

 

Berdintasunean eta errespetuan oinarritutako tratua sustatzen dugu gure plantilla osatzen duten pertsona guztien artean. Barne-erabilerako prestakuntzen eta materialen bidez, hizkuntza inklusiboaren, ez-sexistaren eta joera eta estereotiporik gabeko komunikazioaren erabilera sustatzen laguntzen dugu.

Errespetuan, aukera-berdintasunean eta inklusibitatean oinarritutako lan-ingurunea bultzatzeko, Wengage programa garatu dugu, genero-, funtzio- eta belaunaldi-aniztasunari buruzko mentoring saioak eskaintzeko: 

4e4c8df4-a34f-29e4-3664-07d3ae2d64af?t=1702558258428

Emakumeen mentoring-a

Potentziala duten emakumeei zeharkako trebetasunak eta lidergo trebetasunak garatzen laguntzen die, eta, aldi berean, sinesmen mugatzaileak gainditzen laguntzen die.

ff27f603-d42d-5f35-99dc-b7d6cd54067c?t=1702558390479

Reverse mentoring-a

45 urtetik gorako pertsonen kultura digitala sustatzen du, gazteen ahalduntzearen bidez. Bi kolektiboen lidergoa hobetzen da, pertsona beteranoenen erakunde-jakinduria transmititzen den bitartean.

Horregatik guztiagatik, 2012an lortu genuen lehen aldiz Berdintasun Ministerioak ematen duen "Berdintasuna Enpresan" bereizgarria. 2017an eta 2022an hura berritzea lortu genuen, eta 2025eko apirilean berriro berrituko dugu, beste 3 urterako luzapenarekin.

Berdintasun-bereizgarria

Ongizatea, gizarte-onurak eta konpentsazioa


Onura horien artean nabarmentzen dira hileko soldata finko lehiakorra eta helburuei lotutako ordainsari aldakorra, jarraian zehazten diren laguntzez eta beste zerbitzu batzuez gain:

21da9f8a-b0e7-f154-d61e-f3b3249768c6?t=1752741525231
Live & family

Langileen familiei laguntzeko: haurtzaindegirako laguntzak, ordaindutako baimenak, bizitza- eta istripu-aseguruak edo ezintasuna duten pertsonak dituzten familientzako planak.

abbcd788-b7e8-6e2e-57cd-c6c4d94c291d?t=1752741618331
Live & healthy

Gure langileen osasuna zaintzeko, mediku- eta hortz-aseguru batekin, bulegoetan fruta freskoa eskainiz, langileen arteko padel-ligarekin eta runner-klub batekin.

9831d19b-d392-e0a6-5ffe-b38a48a25231?t=1752741764656
Live & flex

Malgutasuna sustatzeko eta lan-bizitzaren eta familia-bizitzaren arteko oreka bermatzeko: jatetxe-txartela, Compensa+ ordainketa malguko plana, CaixaBank Taldearen banku-mozkinak, ordutegi-malgutasuna, eta lan presentziala eta telelana uztartzen dituen lan-ekosistema hibrido berria.

1087a524-c4d2-ebf0-e0c2-08c444d58d97?t=1752741875678
Car sharing

Gainera, car sharing barne-programak auto elektrikoak jartzen ditu gure plantillaren eskura, erabilera partikularrerako, asteburuetan barne.