BEHAR BAKOITZERAKO KREDITU APARTA

Etxe baten silueta duen ikonoa

ETXEA

Osatu, egin zure etxeak behar dituen ukituak edo erreformak.

Diru-zorroa ikonoa

GASTU PERTSONALAK EDOTA USTEKABEKOAK

Zure gastu pertsonalak edo sor dakizukeen edozein ezuste estaltzen ditu. 

Tresnak ikonoa

KONPONKETAK

Eduki zure ibilgailuak beti prest konplikaziorik gabe.

Motxila ikonoa

IHESALDIAK

Egin ezazu egin behar duzun bidaia berezi hori.

Doikuntzak ikonoa

TEKNOLOGIA ETA ELEKTRONIKA 

Egon zaitez beti konektatuta; azken teknologia zure eskura jartzen dugu.

antzerki maskarak ikonoa

AISIA

Gozatu beti bizi nahi izan dituzun esperientzia ahaztezin horiez.

Jaitsi Imagen

KONTRATATU ZURE KREDITU

LERROA

  • Deitu doan 900 877 117 telefonora edo kontratatu online hemen.

  • Aukeratu eskatu nahi duzun zenbatekoa eta zure egunerokora ondoen egokitzen diren epeak¹.

  • Berretsi zure datu pertsonalak.

  • Sinatu zure kreditu lerroa duen kontratua online.

 download-x
EZEZTATZE-GASTURIK GABE¹

Edozein unetan aparteko batere gasturik gabe ezeztatu ahal izango duzula jakitearen lasaitasunarekin.

ORDAINKETAK BABESTEKO AUKERAKO ASEGURUA²

Babes zaitez edozein ezustekoren aurrean, zuretzat eta ingurukoentzat lasaitasunik handiena bermatzen dizun aseguru batekin.

DIRUA 24 ORDUTAN

Dirua berehala izango duzu kontuan, eskaera onartu ondoren.

MALGUA

Aukeratu eskatu nahi duzun zenbatekoa eta ondoen egokitzen zaizkizun itzulketa-epeak. 




Publizitatea. 1) CaixaBank Payments & Consumer, E. F. C., E. P., S. A. U. ordainketa-erakunde hibridoak eskainitako kreditu-lerroa, eta haren baimenaren mende. Kreditu-lerroa kontratatzeko, gutxienez 500 €-koa eskatu behar duzu. Kreditu-lerro horrek hiru ordainketa-modalitate ditu, eta lehen eragiketa bat modalitate zatikatuan egiteko aukera eskaintzen dizu. Bertan, 12 eta 48 hilabete arteko amortizazio-epea hauta dezakezu dirua zure kontura transferitzeko, eta, zenbatekoa itzuli ahala, ordainketa geroratuaren modalitatean berrerabiltzeko aukera eskaintzen dizu (revolving), lehenespenez. Hala ere, berrerabiltzeko egiten dituzun eragiketak ordaintzeko modu hori alda dezakezu, eta “Hilaren amaiera” modalitatea aukeratu, edozein unetan, zure webguneko bezeroaren gunean edo aplikazioaren bidez. Eskatzailearen kreditu-profilaren arabera, ITNa eta UTBa aldatu ahal izango dira. 1.500 € (kredituaren zenbateko osoa) erabiltzeko 12 hilabetetan zatikatzeko kalkulatutako adibide adierazgarria: %16,93ko UTBa, %15,75eko ITNa. Zordundutako zenbatekoa, guztira: 1.631,03 €. Kredituaren guztizko kostua (interesen ordainketa): 131,03 €. Hileko kuoten zenbatekoa: 135,92 €-ko 11 kuota eta 135,91 €-ko azken kuota bat (gutxieneko UTBa). 1.500 € (kredituaren zenbateko osoa) erabiltzeko 12 hilabetetan zatikatzeko kalkulatutako adibide adierazgarria: % 21,69ko UTBa, %19,80ko ITNa. Zordundutako zenbatekoa, guztira: 1.665,70 €. Kredituaren guztizko kostua (interesen ordainketa): 165,70 €. Hileko kuoten zenbatekoa: 138,81 €-ko 11 kuota eta 138,79 €-ko azken kuota bat (gehieneko UTBa). Amortizazio-sistema frantsesa. Zure kreditu-lerroa berrerabiltzen baduzu, zure kreditu-lerrotik banku-kontura egindako intsuldaketen gutxieneko zenbatekoa 100 € da. Aukeratu zure hileko kuota ordainketa geroratuaren modalitatean (revolving), gutxienez 5 €-rekin, betiere kuota hori ez bada ezartzen dugun hileko gutxieneko zenbatekoa baino txikiagoa, zure zorra denboran luzatzea saihesteko. Gutxieneko kuota horren baldintzak Europako Informazio Normalizatuan (EIN) eta zure kontratuan ezarritakoak dira, eta zure webgunean edo app-ean kalkulatuta azalduko zaizu, baita hileko laburpenean ere, erabilitako zenbatekoaren arabera. Ordainketa geroratuaren modalitatea (revolving) interesekin batera erabilitako kredituaren guztizkoa epeka ordaintzean datza, urteko %19,20ko ITNarekin (%20,99ko UTBa). Kreditua zure banku-kontura transferitu ahala, handitu egingo da erabilitako kreditua, eta baita, horrenbestez, amortizazio-epea eta interesen guztizkoa. Amortizatutako zenbatekoa kreditu erabilgarriaren parte izango da berriro. Kontuan izan kreditu erabilgarria berrerabiltzen duzunean, lehen xedapen zatikatuaren ordainketa oraindik ez baduzu amaitu, bi kuota ordaindu beharko dituzula: hasierako modalitate zatikatuari dagokiona eta geroko ordainketa geroratuari (revolving) dagokiona. Erabilitako 1.500 €-ko (kredituaren guztizkoa) zenbatekoa geroratuta (revolving) 48 hilabetetan itzultzeko kalkulatutako adibide adierazgarria: % 20,99ko UTBa, %19,20ko ITNa. Zordundutako zenbatekoa, guztira: 2.160,48 €. Kredituaren guztizko kostua (interesen ordainketa): 660,48 €. Hileko kuoten zenbatekoa: 45,01 €-ko 48 kuota. Amortizazio-sistema frantsesa. Hori guztia, kreditu-lerroaren saldo zorduna gehituko duten eragiketa berririk ez egitearen eta zorra epealdiaren hasieran formalizatzearen ustezko kasuan. Kontsultatu gure kreditu-lerroen funtzionamendua eta ordainketa geroratuaren (revolving) modua hemen

2) VidaCaixa, S.A.U. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFKa: A-58333261) eta SegurCaixa Adeslas, S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFKa: A-28011864) kontratatutako bizi-asegurua. CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U., bitartekaria aseguruaren kontratazioan banku eta aseguruetako operadore gisa, zeina lotuta baitago VidaCaixa, S.A.U. de Seguros y Reaseguros, SegurCaixa Adeslas, S.A. de Seguros y Reaseguros eta Metlife Europe, D.A.C. Espainiako sukurtsala, eta inskribatuta dago Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritzaren aseguru eta berraseguruen banatzaileen erregistroan, OV0077 zenbakiarekin, Zuzendaritzan bertan egiazta daitekeen bezala. Helbidea: Paseo de la Castellana 44, Madrid (PK 28046). Tel. 91 339 70 00, www.dgsfp.mineco.es. CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. enpresak dagokion erantzukizun zibil profesionaleko asegurua du Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. enpresarekin (Espainiako sukurtsala, IFKa A28013050 duela) laneko zabarkeriagatik sor daitezkeen erantzukizunak estaltzeko, indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraikiz. Gainera, indarrean den legeriaren araberako gaitasun finantzarioa du.

3) Txartelak CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. ordainketa-entitate hibridoak jaulkitzen ditu, eta hark baimendu behar ditu. Erakundeak ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileengandik jasotako funtsak babesteko sistema aukeratu du, eta CaixaBank SAn irekitako banku-kontu bereizi batean gordailutu du. RI44955