Zer da ordainketa geroratua duen kreditu-txartel bat edo txartelik gabeko kreditu-kontu bat?
Ordainketa geroratua duen kreditu-txartel batek (revolving ere deitzen zaio) edo txartelik gabeko kreditu-kontu batek kreditu-lerro bat eskaintzen dizu. Horrek esan nahi du kreditu erabilgarria ezarritako gehieneko mugaraino erabil dezakezula. Ordainketa geroratuaren modalitatearekin (revolving), erabili duzun kreditua ez duzu dena batera itzuli beharrik, hileko kuoten bidez pixkana-pixkana joan zaitezke itzultzen. Hileko kuota horiek interesak barne hartzen dituzte, kontratu aurreko informazioan (EIN eta ordainketa-zerbitzuei eta revolving kredituari buruzko kontratu aurreko dokumentazioa) eta sinatzen duzun kontratuan azaltzen direnak.
Gainera, kreditu mota hori berriztagarria da. Hau da, kredituaren zati bat erabiltzen duzunean jaitsi egingo da erabilgarri duzun saldoa, baina erabili duzuna itzultzen zoazen heinean kreditu hori berriro erabilgarri dago zuretzat.
Zuk aukeratzen duzu hilero ordaindu nahi duzun kuotaren zenbatekoa, zure zorra denboran ez luzatzeko ezarri dugun gutxieneko kuota errespetatuz. Aukeratzen duzun kuota zenbat eta handiagoa izan, orduan eta lehenago ordainduko duzu zure zorra eta interes gutxiago ordainduko dituzu, erabilitako kapitalaren zenbateko handiagoa ordainduko duzulako.
Gure kreditu-kontu guztiek, txartelarekin edo gabe, erabiltzen duzun kreditua nola ordaindu nahi duzun hautatzeko aukera ematen dizute. Ordainketa zure behar ekonomikoetara egokitu dezakezu eta ordainketa geroratuaren modalitatea aukeratu (revolving), hala nahi baduzu.
Ordainketa geroratuaren modalitateak interesak sortzen ditu?
Geroratutako ordainketa modalitatea (revolving) aukeratzen baduzu, interesak ordainduko dituzu.
Interes horiek kontuarekin edo txartelarekin erosketa edo eragiketa bat egiten duzun unetik aplikatzen dira.
Oso gogoan izan behar duzu hau: erabilitako saldo osoa ez duzunez hilabete bakoitzaren amaieran ordaintzen, interesak itzultzeko dagoen saldoari metatuko direla. Ez da interesen gainean beste interesik sortzen; hala ere, kuotaren bat ez baduzu ordaintzen, berandutze-interesak sor daitezke ohiko interesen gainean.
Zure hileko kuotak ordaintzen zoazen heinean, erabilitako saldoa ordaintzen zoaz, eta beraz, interes gutxiago sortzen dira, erabilitako saldo gutxiago dagoelako. Baina kreditu-kontua edo -txartela berriz erabiltzen baduzu, ordaintzeke zegoen saldoa igo egiten da berriro, eta interes gehiago sortzen dira.
Nola jakin dezaket txarteldun edo txartelik gabeko nire kreditu-kontuak ordainketa geroratua (revolving) duen?
Txarteldun edo txartelik gabeko zure kreditu-kontuak ordainketa geroratuaren (revolving) modalitaterako aukera duen jakiteko, eman dizugun kontratu aurreko informazioa (EIN) eta ordainketa eta revolving kredituaren zerbitzuei buruzko kontratu aurreko informazioaren agiria azter ditzakezu. Hilero jasotzen dituzun laburpenetan ere ikus dezakezu.
Zalantzaren bat baduzu, dei iezaguzu doan 900 101 601 telefono-zenbakira. Astelehenetik igandera gaude, 9:00etatik 23:00etara bitartean.
Nola eskatu ordainketa geroratua (revolving) duen txarteldun edo txartel gabeko kreditu-kontu bat?
Ordainketa geroratua (revolving) duen txarteldun edo txartel gabeko kreditu-kontu bat eskatzeko hainbat modu daude.
CaixaBank bidez eskaintzen diren CaixaBank Payments & Consumer txartelak badira, honela kontrata ditzakezu:
- Online.
- CaixaBank-en bulegoetan.
- CaixaBank-en bezero bazara, baita CaixaBankNow-ren bidez ere.
Eskatu zure txartela hemen
MediaMarkt, IKEA edo FNAC bezalako dendekin lankidetzan eskaintzen diren txarteldun edo txartel gabeko kreditu-kontuen kasuan, zuzenean eska ditzakezu establezimendu horietan. Kasu batzuetan, online ere egin dezakezu.
Kreditu-kontu bat lotutako txartelarekin edo gabe kontratatu aurretik, honako hauek emango dizkizugu: Europako Informazio Normalizatua (EIN), ordainketa-zerbitzuei buruzko kontratu aurreko dokumentazioa (lotutako kreditu-txartela badago) eta ordainketa geroratuko (revolving) kredituari buruzko informazioa, produktuaren xehetasun garrantzitsu guztiak jasotzen dituena. Horiek kontratazio-prozesuan erakutsiko dizkizugu, eta posta elektronikoz ere bidaliko dizkizugu.
Garrantzitsua da informazio hau zuk lasai irakurtzea. Bertan, hauxe aurkituko dituzu beste dokumentazio batzuen artean:
- Baldintza ekonomikoak.
- Kontratuaren iraupena.
- Kreditu-muga.
- Ordaintzeko dauden moduak.
- Iritziz aldatzen baduzu, kontratuan atzera egiteko (uko egiteko) duzun eskubidea.
- Ez ordaintzearen ondorioak (ordainketan atzeratzen bazara).
- Finantzaketa-produktuaren erabilerak eta mugak.
30 egun izango dituzu kontratua sinatu nahi duzun erabakitzeko, eskaini dizkizugun baldintza berberekin.
Kontratatu aurretik, eskubide hauek dituzu:
- Finantzaketa-produktuari buruzko informazio argia eta osoa jasotzea.
- Kontratu aurreko informazioa (EIN eta ordainketa-zerbitzuei eta revolving kredituari buruzko kontratu aurreko dokumentazioa) zuk gordeta izateko moduan lortzeko.
- Finantzaketa-produktua zure beharretara egokitzen den erabakitzeko zeure denbora hartzea.
Erreparatu beti UTBari (Urteko Tasa Baliokidea). Horren bidez jakingo duzu kredituaren kostua eta alderatu ahalko duzu beste eskaintza eta kreditu batzuekin.
Kontratuan atzera egin dezaket hori sinatu ondoren? Eta edozein unetan ezezta dezaket?
Bai, eskubidea duzu txarteldun edo txartel gabeko gure kreditu-kontuetako bat kontratatzeko sinatutako kontratuari uko egiteko eta hori ondoriorik gabe uzteko, sinatu eta ondorengo lehen hamalau (14) egunen barruan. Ez duzu inolako arrazoirik azaldu beharrik zure kontratuari uko egiteko, eta ez dizugu horregatik zigorrik jarriko.
Honela egin dezakezu atzera (uko):
- 900 101 161 telefono-zenbakira deituz, astelehenetik igandera 9:00etatik 23:00etara bitartean.
- Gure www.caixabankpc.com web-orriaren bidez:
- “Partikularren Gune Pribatua” atalean, atzera egiteko zure eskabidea jasotzen duen harremanetarako inprimakia aurkituko duzu.
- Gure webguneko orri nagusian ere, “Bezeroaren Arretarako Zerbitzua” atalean, aurki dezakezu zure eskaera egiteko inprimakia.
- Atzera egiteko zure eskabidea posta arruntez bidaliz helbide honetara: Gran Via de les Corts Catalanes, 159-163, 08014 Barcelona.
Kontratuan atzera (uko) egin ondoren, hori baliogabetuta geratuko da eta 30 egun natural izango dituzu, zure jakinarazpenetik kontatzen hasita, erabili izan duzun kredituaren zenbatekoa itzultzeko eta metatu diren interesak ordaintzeko.
Baja emango zaie, halaber, horrekin lotutako txartel fisiko eta birtual guztiei, baldin baleude.
Zure finantzaketa-kontratuan atzera (uko) egiteko eskubideak ez dakar berekin finantzatutako salerosketetan atzera egiteko eskubiderik, bere araudi zehatzak arautuko baitu hori.
Txarteldun edo txartel gabeko kreditu-kontua kontratatu zenuenetik lehen 14 egunetik aurrera, kontratua nahi duzunean ezezta dezakezu. Ez duzu horregatik azalpenik eman beharrik. Hau orain, ezeztatu nahi baduzu, maileguan emandako dirua gehi une horretara arte metatu izan diren interesen zenbatekoa itzuli beharko dituzu.
Zehazki zenbat ordaindu behar duzun jakiteko, ‘ordainketa-gutun’ bat eskatu beharko duzu. Agiri horretan azaltzen da kontratua ezeztatzeko ordaindu behar duzun guztizko zenbatekoa. Sinatutako idazki baten bidez eskatu behar duzu, eta, ondoren, eskaera finantza-erakundeari bidaliko diozu posta elektronikoz edo arruntez. Finantza-erakundearen telefono bidezko arreta zerbitzuaren bitartez ere eska dezakezu.
Txarteldun kreditu-kontu bat baldin bada, horri lotutako kreditu-txartel guztiak ere itzuli beharko dituzu.
Ezeztatzeko unera arte erabili izan dituzun zerbitzuak kobratu ahal zaizkizu, eta aurretiazko ordainketa-komisio bat ere kobratu ahal zaizu, zure kontratuak hori jasotzen badu.
Zein dira ordainketa geroratua (revolving) duen kreditu baten ezaugarriak?
Malgua
Zeuk erabakitzen duzu hilero zenbat ordaindu. Hobekien egokitzen zaizun hileko kuota hauta dezakezu, betiere erakundeak ezarritako gutxieneko kuota errespetatuz.
Erabilgarria
Zure kreditua edozein unetan erabil dezakezu, baldin eta txarteldun edo txartel gabeko zure kreditu-kontuan saldo erabilgarria badago.
Berriztagarria
Zuk kreditua itzuli ahala, zenbateko hori prest egongo da berriro zuk erabiltzeko.
Kontuan izan kreditua asko erabiltzen baduzu, zorra denboran luza daitekeela zure gastuak ez badituzu ondo kontrolatzen.
Zertan bereizten da geroratutako ordainketa (revolving) duen kreditua beste ordainketa-modalitate batzuetatik?
Geroratutako ordainketaren (revolving) eta beste ordainketa-modu batzuen artean den alde nagusia erabili izan den kreditua itzultzeko moduan dago.
Geroratutako ordainketa (revolving)
Hilero zenbat ordaindu nahi duzun aukera dezakezu, betiere erakundetik ezartzen dugun gutxieneko kuota errespetatuz, zure zorraren ordainketa gehiegi ez dadin luzatu.
Gogoan izan ordainketa-modalitate horrek interesak sortzen direla eragiketa (adibidez, erosketa bat) egiten duzun unetik.
Hilabete amaierako ordainketa
Zure erosketa guztiak multzokatzen dituzu eta hilaren amaieran batera ordaintzen dituzu.
Ez da interesik aplikatzen.
Ordainketa zatikatua
Hileko kuotetan ere ordaintzen duzu, baina kasu honetan hilabete-kopuru jakin bat adosten dugu (adibidez, 3, 6 edo 10) eragiketaren (adibidez, erosketa bat) zenbatekoa itzultzeko.
Kuota bakoitzaren zenbatekoa nahi duzun itzulketa-epearen araberakoa izango da.
Ordainketa mota horrek interesak sor ditzake, baina interesik gabeko kanpaina komertzialak ere egon daitezke.
Nola jar naiteke harremanetan CaixaBank Payments & Consumer-ekin zalantzak baldin baditut ordainketa geroratuko (revolving) kreditu-txartelari edo-kontuari buruz?
Zalantzak baldin badituzu ordainketa geroratuko (revolving) zure kreditu-txartelari edo -kontuari buruz, gure Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin jarri zaitezke harremanetan honako kanal hauen bidez:
Eta kexa edo erreklamazio bat aurkeztu nahi badut?
Kexa edo erreklamazio bat aurkeztu behar baduzu zure finantzazio-produktuari buruz, jarraitu urrats hauek:
-
Arazoarekin lotutako informazio guztia bildu: laburpenak, ordainagiriak, kontratuak, etab.
-
Bidali zure kexa edo erreklamazioa aukera hauetako edozeinen bidez:
- CaixaBank-en Bezeroaren Arretarako Zerbitzura zuzendutako posta arruntez. Helbidea: calle Pintor Sorolla, 2-4, 46002 Valencia.
- Payments & Consumer-en web-orrian (http://www.caixabankpc.com) “Erreklamazioak” atalean horretarako berariaz gaitutako inprimakiaren bidez.
- [email protected] helbidera bidalitako posta elektroniko bidez.
- CaixaBank, S.A.ren edozein bulegotan entregatutako idazki bidez.
- Edo etorkizunean horretarako behar bezala jakinarazten denaren bidez.
Zenbat denbora behar da erreklamazio bat ebazteko?
- Erantzuteko gehienezko epea hilabete batekoa da, oro har.
- Erreklamazioa ordainketa-zerbitzuei buruzkoa bada (adibidez, kreditu-txartel bat), epea 15 egun baliodunekoa da.
Erantzunarekin ados ez bazaude edo erantzunik ez baduzu jasotzen, zure erreklamazioa aurkez dezakezu gainbegiraleen erreklamazio-zerbitzuetan.
CaixaBank Payments & Consumer Espainiako Bankuak gainbegiratzen du
Helbidea: Calle Alcalá, 48, 28014 Madrid
Webgunea: www.bde.es
Nola kalkula dezaket ordainketa geroratuan (revolving) nire beharretara hoberen egokitzen den kuota?
Zertarako balio du CaixaBank Payments & Consumer-ek eskaintzen duen kalkulagailuak?
CaixaBank Payments & Consumer-en ordainketa geroratuak (revolving) nola funtzionatzen duen ulertzen laguntzen dizugu. Horretarako, adibideak ematen dizkizugu kontratu aurreko informazioan (EIN eta revolving kredituari buruzko kontratu aurreko dokumentazioa), kontratuan eta hileko laburpenetan, zure beharretara hoberen egokitzen den kuota zein den ikus dezazun.
Gainera, tresna oso baliagarri bat jartzen dizugu eskura:
Espainiako Bankuaren ordainketa geroratuko (revolving) txartel-kuotaren kalkulagailua
Nola funtzionatzen du kalkulagailu horrek?
Hauxe besterik ez duzu sartu behar:
- Txartelaren interes-tasa
- Ordaindu gabeko saldoa (zor duzuna)
- Hilero ordaindu nahi duzun zenbatekoa
Kalkulagailuak hauxe erakutsiko dizu:
- Zorra ordaintzeko zenbat denbora beharko duzun
- Guztira zenbat interes ordainduko dituzun
Tresna horrek erabakiak hobeto informatuta hartzen eta beharrik gabeko kostuak saihesten laguntzen dizu.
Ez-ordaintzeak – Zer gertatzen da ordainketan atzeratzen banaiz?
Zure kredituaren kuoten ordainketan atzeratu egiten bazara, kreditu hori eskatu duzun banketxea zurekin harremanetan jarriko da; izan ere, sinatutako kontratua urratzen ariko zara.
Erakundeak hainbat aukera ditu zorra erreklamatzeko, eta horiek honako hauen arabera alda daitezke:
- Kreditu mota
- Finantza-erakundea
- Zure egoera pertsonala
Ordainketa batean atzeratu egiten bazara ez duzulako behar zenean ordaindu, ordaindu gabeko zenbatekoak interesak sortzen ditu egunero. Interes horiei berandutze-interesak deitzen zaie.
Berandutze-interes horiek kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazten den interes-tasaren arabera kalkulatzen dira.
Bezero gisa, zure funtsezko betebeharra zure kontratuan aurreikusitako ordainketa bakoitzari erantzutea da. Betebehar hori ez duzunean betetzen, berreskuratzeko gestio batzuk egin behar izaten ditugu kontratua egunean jartzeko. Berreskuratzeko gestio horiek kostu bat dute. Berreskuratzeko gestioen eta berandutze-interesen kostuak desberdinak dira. Berandutze-interesa ez da kostu bat; aurreikusitako epean ez ordaintzeagatiko finantza-galera da.
Berreskuratzeko gestioak lehen 15 egunetan egingo ditugu, eta hauek dira:
A) Komunikazio telematikoak (adibidez, SMS edo antzeko bitartekoak),
B) Posta elektronikoa eta/edo banku elektronikoaren postontzia, komunikazio-modu horiek adosten ditugunean.
C) Telefono dei bat edo gehiago, beti 2 saiakera egingo ditugu zurekin harremanetan jartzeko, baina zenbakia eta progresioa zor eta bezero bakoitzaren egoera berezietara egokituko dira.
D) Horrez gain, zurekin harremanetan jartzeko beste edozein metodo pertsonalizatu.
Kobratzeko gestioengatiko konpentsazioa 15 €-koa da, nahiz kudeaketen benetako kostua handiagoa den guretzat. Konpentsazioa kontuaren saldoan kobratuko da soilik berreskuratzeko gestioen prozesu osoa osatzen denean; ez da automatikoa. Gainera, konpentsazio bakar bat kobratuko da ez-ordaintze bakoitzagatik; ez dago errepikatzerik. Berreskuratze gestioengatiko konpentsazioa ez zaie aplikatuko 20 €-tik beherako ez-ordainketei; hortik beherako zenbatekoak salbuetsita daude.
Ez-ordaintzeek izan ditzaketen ondorioak jakin nahi badituzu, klikatu hemen.