Finantza inklusiboak eta sozialak

 

Ondoen egiten dakigunarekin laguntzen dizugu: banka, ordainbideak eta finantzabideak. Horrela,  irtenbideak eskaintzen ditugu zure proiektu jasangarriak bultzatzeko, zure finantza-ongizatea hobetzeko eta, elkarrekin, ekonomia eraldatzeko eta garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko. Hori posible egiteko, ordainbideak eta finantzaketa-zerbitzuak gero eta pertsona gehiagok eskuratzea errazten duten ekimenak bultzatzen ditugu.

1 / 4

Gure konpromiso soziala

2024an, CaixaBank Taldeko boluntarioen eta/edo gizarte-erakundeekin garatutako ekimen ugari izan genituen.

 

Auzoarekin konektatuta

Gizartearen aurrerapenarekin eta pertsonen ongizatearekin konprometituta gaude. Horregatik, aliantzak egiten ditugu garapen jasangarriaren eta ingurumena babestearen balioak partekatzen dituzten gizarte-erakundeekin. "Auzoarekin konektatuta" ekimenaren bidez, gure ordezkaritzetatik hurbilen dauden auzoetako gizarte-erakundeak identifikatzen ditugu, haiekin jarduerak eta ekintzak garatzeko.

 

Auzoarekin konektatuta eta CPCrekin konektatuta: CaixaBank Payments & Consumer-en konpromiso soziala

CaixaBank Payments & Consumer-en konexioaren ahalmenean sendo sinesten dugu. Horregatik, "Auzoarekin konektatuta" eta "CPCrekin konektatuta" ekimenak sustatzen ditugu, gure eraikin korporatiboak eta ekipoak inguruko pertsona zaurgarrienen errealitatera hurbiltzeko.

Ekimen horiek bokazio argi batekin sortzen dira: gure langileen eta gugandik gertu lan egiten duten edo gure taldeekin lotura berezia duten gizarte-erakundeen, fundazioen eta GKEen artean zubiak eraikitzea, familia-loturengatik edo boluntariotza-ekintzetan duten inplikazioagatik.

Konexio horien bidez, erakunde horiei laguntzen diegu, eta CaixaBank Taldearen babesa eskaintzen diegu, elkartasun-kanpainetan aktiboki parte hartuz. Horren adibide dira El Árbol de los Sueños eta ReUtilízame kanpainak. Gainera, komunitatean benetako inpaktu positiboa duten jarduerak eta ekintzak garatzen ditugu elkarrekin.

Auzoarekin konektatzen dugunean, benetan axola duenarekin konektatzen dugu.

 

Formula solidarioa programa

"Formula solidarioa", CaixaBank-en eta CaixaBank Payments & Consumer-en ekimena da, eta "la Caixa" Fundazioaren eta zaurgarrienen zailtasunen aurrean sentikorrak diren enpresen laguntza ekonomikoa bideratzen du. Formula solidarioa programaren helburua da erakunde onuradunen proiektuak gauzatzen laguntzea. 

Gure aliatuen laguntzarekin, 2024an, proiektuak zituzten 70 erakunde baino gehiagori lagundu diegu. 1,8 milioi eurotik gorako ekarpenarekin, kolektibo zaurgarriei eta gizarte bazterketa arriskuan daudenei lagundu diegu. 

Formula Solidarioa Programa

Mugikortasun solidarioa

PLUS ICON

Aliantzak sortzen ditugu automobilgintzaren sektoreko gure bezeroekin, deskontuak eta/edo dohaintzak egin ditzaten, gizarte-erakundeei ibilgailu jasangarriak ematen laguntzeko. 2024. urtean 43 proiektu gauzatu genituen. 

Atal horretan renting solidarioa sartzen da. Horren bidez, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak edo ekipo-ondasunak berritzen laguntzen diegu gizarte-erakundeei, jasangarritasunaren arloko araudi berrien arabera. Gainera, entitate sozial bakoitzaren errealitate ekonomikora egokitutako baldintza eta kuotekin egiten dugu.

IKT solidarioa

PLUS ICON

Arrakala digitala murrizteko, gure bezeroekin batera dohaintzak egiten ditugu teknologiaren eta informazioaren sektorean. 

Dohaintza horien bidez, gizarte-erakundeen eta haien onuradunen behar materialak eta informatikoak asetzea bilatzen dugu, digitalizazio-prozesuetan lagunduz. 2024an 2 ekimen solidario gauzatu genituen.

Etxe solidarioa

PLUS ICON

Gizarte-erakundeen bitartez, familien oinarrizko beharrak asetzeko proiektuekin lankidetzan aritzen gara, hala nola ama-haurrentzako oinarrizko produktuak, osasun-produktuak, elikadura-produktuak… 

Gainera, erakunde horien instalazioetarako altzari egokiak erosten ere laguntzen dugu. Horrela, 2024an 8 ekimen gauzatu genituen arlo horretan.

OEI: Osasuna, Elkartasuna, Irribarrea (3S gaztelaniaz)

PLUS ICON

CaixaBank Payments & Consumer sozietatetik, CaixaBank eta "la Caixa" Fundazioarekin lankidetzan, 3S (Osasuna, Elkartasuna eta Irribarrea) ekimena bultzatu genuen. Proposamen hori helburu argi batekin sortu zen: gehien behar dutenei osasuna hurbiltzea.

Osasun-sektoreko gure aliatuekin aliantza estrategikoak sortuta, egoera zaurgarrian dauden pertsonei osasun-zerbitzuetarako eta osasun-materialerako sarbidea errazteko lan egiten dugu. Ekimen horrek lankidetzaren indarra konbinatzen du: "la Caixa" Fundazioaren funts sozialak, CaixaBank-en eta CaixaBank Payments & Consumer-en konpromisoa eta gure aliatuen laguntza solidarioa, ekarpen ekonomikoekin, gauzazko dohaintzekin eta deskontu bereziekin laguntzen dutenak.

3S ekintza solidario bat baino askoz gehiago da. Enpresak, gizarte-erakundeak eta pertsonak helburu berarekin elkartzen dituen laguntza-sarea da: zaindu, lagundu eta gehien behar dutenei irribarrea itzuli. 

2024an 25 ekintza gauzatu genituen audifonoak erosteko, eta aliantzak itxi ditugu aho-hortzen sektoreko bazkide-ekin.

Formula Solidarioa Programa

Elkartasuna sustatzen duten CaixaBank taldearen beste ekintza batzuk

Gure bezeroei eta, oro har, gizarteari zuzendutako beste ekintza horiek dohaintzen bilketa bultzatzen eta gizarte-erakundeekiko lankidetza sustatzen dute. 

Aste Soziala CaixaBank

Zentzua duten dohaintzak

PLUS ICON

ReUtilízame programak enpresek egoera onean dituzten material soberakinak irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeei ematea sustatzen du. Programa bezeroei irekita dago, eta 2024an 66.597 artikulu eman ziren dohaintzan, 50 enpresak baino gehiagok parte hartu dute, CaixaBank-ek eta CaixaBank Payments & Consumer-ek ez ezik, eta 292 erakundek ere jaso dute etekina.

El Árbol de los Sueños

PLUS ICON

Ekimen solidario bat da, gure langileak, gure bazkideak eta gure bezeroetako asko familia zaurgarrienentzako opariak erosteko inplikatzen dituena. Horri esker, 25.000 haurrek baino gehiagok Gabonetako eta Erregeetako 30.000 opari baino gehiago ireki ahal izan dituzte.

Erein zure proiektua

PLUS ICON

Urtero, CaixaBank Payments & Consumer-en lan egiten duten guztiek gizarte-erakundeen proiektuak aurkeztu ditzakete, CaixaBank-en Gizarte Ekintzaren laguntza ekonomikoa jasotzeko aukera izan dezaten. Oro har, erakunde horietan kolaboratzen dute edo horiekin lotura zehatz bat dute. 2024an, gure plantillak 24 proiektu aurkeztu zituen guztira, eta 12 irabazle hautatu ziren.

Hilabete soziala

PLUS ICON

Gure langileek, senide, lagun eta bezeroekin batera, boluntariotza-maratoi batean parte hartzen dute, CaixaBank-en Hilabete Sozialaren barruan. CaixaBank Payments & Consumer-ek CaixaBank-en jardueretan parte hartzen du, baita bere jardueretan ere. Guztira, jarduera propioak bakarrik kontuan hartuta, 30 jarduera baino gehiago egiten ditugu, langileen 1.000 partaidetza baino gehiagorekin. Hilabete Sozialean egiten ditugun ekintzek askotariko gaiak dituzte: ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta ekintza, adinekoentzako eta etorkinentzako arreta, hezkuntza, desgaitasuna edo haur-pobrezia.

Aste Soziala CaixaBank