SEGURTASUNA ETA LEGEZKO INFORMAZIOA

Lege-oharra

 

CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A., kide bakarreko sozietatea. Helbidea: Caleruega 102, 28033 Madrid. IFK: A-08980153. Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 36.556 liburukian, 29. folioan, M-656492 orrian, baita Espainiako Bankuaren Kreditu Establezimenduen Erregistroan ere, 8776 zenbakiarekin.

CaixaBank Payments & Consumer-en webgunera nahiz bertan dauden produktu eta zerbitzuei buruzko informaziora sartzeak berekin dakar lege ohar honetan jasotako baldintzen onarpena. Horregatik, CaixaBank Payments & Consumer-en webgunean eskaintzen den informaziora eta zerbitzuetara sartu eta haiek erabili nahi badituzu, edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

  • Informazioaren baliotasuna
  • Pribatutasuneko eta datuak babesteko politika
  • Cookieen politika
  • Jabetza intelektuala eta industriala
  • Debekatutako eta baimendutako erabilerak
  • Erantzukizunak

1.1. Informazioaren baliotasuna

Orri hauetan jasotako informazioa azken eguneraketa datan indarrean zegoena da.

Baldintza hauek azken eguneraketa dataz geroztik daude indarrean. CaixaBank Payments & Consumer-ek beretzat gordetzen du edozein unetan aldaketak egiteko eskubidea, eta hala bada argitaratzen direnetik hartuko dute indarra eta egun horretatik aurrera aplikatuko zaizkie webgunearen erabiltzaile guztiei.

Berariaz aurkakoa adierazi ezean, webguneko edukiak eta, bereziki, informatzeko eta publizitatea egiteko erreferentziak, ez dira eskaintza lotesleak. CaixaBank Payments & Consumer-ek beretzat gordetzen du egoki baderitzo webguneko edukiak aldatu eta hein batean nahiz osorik ezabatzeko eskubidea, baita bertarako sarbidea galarazi edo mugatzekoa ere, aldi batez zein iraunkorki.

1.2. Pribatutasuneko eta datuak babesteko politika

CaixaBank Payments & Consumer-ek erabat betetzen ditu, bai datu pertsonalen babesaren arloan indarrean den legeria, bai gauzatzen duen jardueraren berezko konfidentzialtasun konpromisoak.

CaixaBank Payments & Consumer-ek beharrezko neurri teknikoak ezarri ditu eskatzen zaion segurtasun maila mantentzeko, tratatzen dituen datu pertsonalen nolakotasuna eta tratamenduaren inguruabarrak kontuan harturik, ahal den neurrian eragozteko datuon aldaketa, galera edo baimenik gabeko tratamendu eta sarbidea, betiere teknikaren egoeraren arabera.

Datu pertsonalak biltzen dituen inprimaki bat betetzeko eskatzen bada, informazioaren hartzailearen bezeroari edo erabiltzaileari jakitera emango zaio zertarako biltzen diren datuok, tratamenduaren arduraduna nor den eta zer helbide duen, eta datuen titular den erabiltzaileak datuen babesaren arloan dituen eskubideak balia ditzakeela (datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak, haiek tratatzearen aurka egitekoa). Adierazitako helburua betetzeko besterik ez dira tratatuko bildutako datu pertsonalak, eta betiere erabiltzaileak edo bezeroak baimena eman eta gero.

Gure fitxategietako informazioa beti eguneratuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan, bezero eta erabiltzaileei eskatzen diegu lehenbailehen eman diezagutela datu pertsonaletako aldaketa eta zuzenketa ororen berri.

1.3. Cookieen politika

Baliteke CaixaBank Payments & Consumer-en webguneko orrietako batzuek cookieak izatea. Cookieak datu fitxategi txiki batzuk dira; erabiltzailearen edo bezeroaren ordenagailuan sortzen dira, eta, haiei esker, gure sistemek gogoratu egiten dute erabiltzaileak aurreko saioan zer hizkuntza eta atari aukeratu zituen, baita beste ezaugarri edo nabigazio hobespen batzuk ere.

 

CaixaBank Payments & Consumer-en cookieen politika komunikazio elektronikoen sektorean datu pertsonalak tratatzeari eta intimitatea babesteari buruz Europako Erkidegoan eta Espainian indarrean dauden arauen pean dago. Arau horien arabera, CaixaBank Payments & Consumer-ek webguneetako bakoitzean zer cookie erabiltzen dituen jakinaraziko dizu ("Cookieen politika"), eta, behar denean, baimena eskatuko dizu haiek erabili ahal izateko.

 

1.4. Jabetza intelektuala eta industriala

CaixaBank Payments & Consumer-en webgunean, barne hartzen dituen orrietan eta horietan jasotako informazio edo elementuetan, jabetza intelektualaren eta industrialaren babespeko testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, adierazpen grafikoak, datu-baseak, programa informatikoak, logotipoak, markak, izen komertzialak edo beste ikur bereizgarri batzuk daude, eta CaixaBank Payments & Consumer da haien titularra edo legezko lizentzia-hartzailea.

CaixaBank Payments & Consumer-ek ez du bermatzen CaixaBank Payments & Consumer-en webguneko orrietan jasotako informazioaren edo elementuen zilegitasuna eta legezkotasuna, horien titularra ez bada bera edo kidetutako CAIXABANK taldeko enpresetako bat.

1.5. Debekatutako eta baimendutako erabilerak

Debekatuta dago aurrez adierazitako obra, sorkuntza-lan eta ikur bereizgarriak ustiatzea, edozein modalitatetan, besteak beste, erreproduzituz, banatuz, hirugarren batzuei lagaz, jendaurrean komunikatuz edo eraldatuz, edozein motako euskarri edo bitarteko erabilita, haietako bakoitzaren titularrak aurrez eta berariaz horretarako baimenik eman ez badu. Debeku hori ez betetzea arau-hauste zehagarria izan daiteke indarrean den legeriari jarraikiz.

Hala ere, erabiltzaileak deskargatu edo kopiatu egin ahal izango ditu elementuok, bere erabilera pertsonalerako soil-soilik, horrekin ez badu urratzen CaixaBank Payments & Consumer-en jabetza intelektual edo industrialeko eskubiderik. Bereziki, ezingo ditu horiek aldatu, eraldatu edo ezabatu, ez osorik, ez hein batean. Horrek ez dio, inola ere, baimenik edo lizentziarik emango CaixaBank Payments & Consumer-en edo CAIXABANK taldeko enpresetako edozeinen jabetza-eskubideei dagokienez.

Debekatuta dago, CaixaBank Payments & Consumer-ek berariaz horretarako baimena eman ez badu, hirugarren batzuen webguneetatik esteka, hiperesteka edo lotura bidez bideratzea CaixaBank Payments & Consumer-en web orrietara, ez badute bideratzen atariko orri nagusira (URL honetan: http://www.caixabankkpc.com) edo etorkizunean haren ordez jarritakora; eta orobat debekatzen da beste pertsona, enpresa edo erakunde baten frame edo marko, ikur bereizgarri marka edo izendapen sozial edo komertzialen pean aurkeztea CaixaBank Payments & Consumer-en web orriak edo bertan jasotako informazioa.

1.6. Erantzukizunak

CaixaBank Payments & Consumer-ek ez du bermatzen CaixaBank Payments & Consumer-en web-orrietan jasotako elementuen eta informazioaren sarbidean etenak izango ez direnik, ongi bistaratu eta deskargatu ahal izango direnik, edo baliagarriak izango direnik; izan ere, haren kontrolpetik at dauden zenbait faktore edo inguruabarrek galarazi, zaildu edo eten ditzakete.

CaixaBank Payments & Consumer-ek ez du hartuko erantzukizunik hirugarren batzuen webgune edo web-orrietan dagoen informazioaren eta edukien gain, ezta CaixaBank Payments & Consumer-en webgunetik atzitzen direnean ere, esteka, hiperesteka nahiz lotura bidez; edo hirugarren batzuen webgune edo web-orrietan jasotako informazioaren eta gainerako edukien gain, ezta CaixaBank Payments & Consumer-en webgunera edo haren web-orrietako edozeinetara lotzen dutenean ere, esteka, hiperesteka nahiz lotura bidez; eta ezta hirugarren batzuek CaixaBank Payments & Consumer-en itxura edo ikur bereizgarriak erabiliz aurkeztutako informazioaren eta edukien gain ere, berak horretarako berariaz baimenik eman ez badu.

CaixaBank Payments & Consumer-ek ez du hartuko erantzukizunik hirugarren batzuek beraren webgunean eskaini edo emandako informazioaren, orotariko edukien, produktuen eta zerbitzuei gainean, pertsona edo erakunde horiek beraren talde ekonomikoko kideak izan arren, eta bereziki, aurrekoarekin lotuta edozein motako kalte-galerarik eragiten bada, arrazoi hauek direla eta: (i) gabeziak eta eskasiak daude erabiltzaileei emandako informazioan, edo haren egiazkotasunean, zehaztasunean eta askitasunean; (ii) ez dira bete, edo gaizki edo garaiz kanpo bete dira kontratuak edo kontratu aurreko harremanak; (iii) ez dira bete informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileei dagozkien betebeharrak; (iv) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratu dira; (v) jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratu dira; lehia desleialeko edo bidegabeko publizitateko ekintzak egin dira; (VI) datuen babeserako eskubidea urratu da; edo sekretu profesionalerako nahiz ohorerako, intimitate pertsonal eta familiarrerako edo irudiaren gaineko eskubideak; eta (vii) oro har, ez da bete aplikatzekoa den lege, usadio edo jokabide-koderen bat.

CaixaBank Payments & Consumer-ek ez du bere gain hartuko erantzukizunik, arrazoi hauek tarteko kalte, galera, erreklamazio edo gasturik eragiten bada: (i) interferentziak, etenak, akatsak, omisioak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo konexio-faltak badaude sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio-linea edo sareetako urritasun, gainkarga nahiz akatsengatik, edo CaixaBank Payments & Consumer-en kontrolpetik at dagoen beste edozein kausagatik; (ii) norbait bidegabeki sartzen bada, edonolako programa maltzurrak erabiliz edo edozein komunikabideren bitartez (adibidez, informatikako birusak edo beste edozein motakoak); (iii) bidegabeki edo desegokiro erabiltzen badira CaixaBank Payments & Consumer-en web orriak; (iv) nabigazioan edo segurtasunean akatsik gertatzen bada, nabigatzaileak gaizki funtzionatu duelako edo haren bertsio eguneratu gabeak erabili direlako.

1.7 Babesak (legezko informazioa)

Istripuetarako talde-aseguruaren ziurtagiria – 44.000.020 poliza (VISA Clásica eta MasterCard)

Kontsultatu orain zure kreditu-txartelarekin lotutako aseguruaren baldintzak:

VISA Clásica eta/edo MasterCard txartelaren aseguruaren ziurtagiria

 

Istripuetarako talde-aseguruaren ziurtagiria – 44.000.025 poliza (VISA Oro)

Kontsultatu orain zure kreditu-txartelarekin lotutako aseguruaren baldintzak:

VISA Oro txartelaren aseguruaren ziurtagiria

1.7. 1 Bitartekariari buruzko informazioa

CaixaBank Payments & Consumer E.F.C., S.A.U.k (CaixaBank Payments & Consumer) bitartekari dihardu aseguruaren kontratazioan, VidaCaixa S.A. de Seguros y Reaseguros (VidaCaixa) eta SegurCaixa Adeslas S.A. de Seguros y Reaseguros (SegurCaixa) erakundeekin lotutako banka-aseguru operadore gisa; OV0077 zenbakiarekin erregistratuta dago Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-bitartekarien administrazio erregistro berezian, eta inskripzioa egiaztatu daiteke telefonoz (91 339 70 00), Zuzendaritzaren webgunean (www.dgsfp.mineco.es) eta haren helbidean: Paseo de la Castellana 44, Madrid (DP 28046). CaixaBank Payments & Consumer-ek hitzartuta du erantzukizun zibileko asegurua, eta nahikoa gaitasun finantzarioa du legez ezarritakoaren arabera.

CaixaBank Payments & Consumer-en enpresa nagusiak % 10etik gorako partaidetza du VidaCaixa-ren eta SegurCaixa-ren kapital sozialean.

Aseguruaren kontratua formalizatzean biltzen diren datu pertsonalen tratamenduaren arduradun dihardu; tratamenduaren erantzuleak, aldiz, operazioaren banaketaren xede diren aseguru-etxeak dira.

Aipatu aseguruak bezeroaren premia eta eskakizunak betetzen ditu, hark emandako informazioen arabera, eta ezaugarri nagusi hauek ditu:

Bizitza-asegurua: erabilitako maileguaren/kredituaren printzipala, heriotzaren unean mugaeguneratu gabe dagoena, ordaintzeko asegurua. Horrez gain, estaldura hauek izan ditzake aseguruaren eragiketak: baliaezintasun handia, erosketa-bermea, iruzurrezko erabilera, langabezia / aldi baterako ezintasuna eta/edo automobilerako konpentsazio-ordaina.

Desadostasunik bada adierazitako premia eta eskakizunekin edo kasuan-kasuan sinatutako kontratuan jasotakoarekin, Aseguruaren Kontratu Legeak hilabeteko epea aurreikusten du, asegurua kontratatzen denetik hasita zenbatzen, desadostasun hori konpontzeko. Epe hori igarota kontratatzaileak ez badu erreklamaziorik egin, polizan ezarritakoari jarraituko zaio.

Aholkularitzaren helburua aseguru bat kontratatzea da, ez bitartekariak merkatura dezakeen beste edozein produktu.

Deskargatu aplikazioa