d9477338-4c26-6627-aefa-a64eb6b63064?t=1666861899983

Aseguruaren ezaugarriak¹

  • Finantzaketari lotutako borondatezko ordainketak babesteko asegurua. Helburu nagusietako bat da finantzaketaren mugaeguneratu gabeko zorra ordainduko dela ziurtatzea, ezbehar jakin bat gertatzen den unean.

  • Aukera eskaintzen dizu hainbat gertakariren aurrean babesteko, hala nola langabeziaren aurrean, ezertaz kezkatu beharrik izan ez dezazun.

  • Ordainketak babesteko aseguruaren estaldurak pack formatuan merkaturatzen dira. Merkataritza-kontratuaren ezaugarrien eta baldintzen arabera eskaintzen dira.

d9477338-4c26-6627-aefa-a64eb6b63064?t=1666861899983

Estaldurak

Gure aholkulariek modu pertsonalizatuan emango dizute estaldura guztien berri.

Emakumea eta gizona aterkiak, estaldurak

Heriotza

PLUS ICON

Aseguratuari maileguan ordaintzeke dagoen kapitala likidatzeko aukera ematen dio heriotza denean, dela gaixotasunagatik, dela istripuagatik.   

Baliaezintasun handia

PLUS ICON

Baliaezintasun handiko kasuetan, gaixotasunagatik edo istripuagatik, maileguan ordaintzeko dagoen kapitala likidatzeko bermea ematen dio aseguratuari.

Minbizia

PLUS ICON

Aseguratuari bermea ematen dio aseguruaren indarraldian minbizia diagnostikatuz gero maileguan ordaintzeke dagoen kapitala likidatzeko, baldin eta 30 egun baino gehiago igaro badira aseguru-eragiketaren indarraldiaren hasieratik, eta bazterketa-kasurik ez badago.

Miokardio-infartua

PLUS ICON

Aseguratuari bermea ematen dio maileguan ordaintzeke dagoen kapitala likidatzeko, baldin eta miokardio-infartu akutua badu, odol-ekarpen eskasak eragindako bihotz-muskuluaren zati baten heriotza edo nekrosia badu, betiere 30 egun baino gehiago igaro badira aseguru-eragiketa indarrean jarri zenetik, eta bazterketa-kasurik ez badago.

Maileguetarako estaldurak​

PLUS ICON

Langabezia
Gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna duten besteren konturako langileentzat, langabeziagatik kotizatzen duten enplegatu publikoentzat eta kooperatibetako bazkideentzat. 

Aldi baterako ezintasuna (ABE)
Norberaren konturako profesionalentzat, 6 hilabetetik beherako lan-kontratua duten besteren konturako langileentzat eta langabeziagatik kotizatzen ez duten enplegatu publikoentzat. 
 
Automobilen konpentsazioko kalte-ordaina (ICA)
Ibilgailu bat finantzatu duten eta erabateko ezbeharraren aurrean babestu nahi duten bezeroentzat.

Txartelentzako estaldurak​

PLUS ICON

Langabezia
2 hilabeteko antzinatasuneko lan-kontratua duten besteren konturako langileentzat, langabeziagatik kotizatzen duten enplegatu publikoentzat eta kooperatibetako bazkideentzat. 
 
Aldi baterako ezintasuna
Norberaren konturako profesionalentzat edo besteren konturako langileentzat, baldin eta 2 hilabete baino gutxiagoko lan-kontratua badute.

Emakumea eta gizona aterkiak, estaldurak

Publizitatea:
1. Polizen baldintzen menpekoa den informazioa. VidaCaixa, S.A.U. de Seguros y Reaseguros-ekin, (IFKa: A-58333261) eta SegurCaixa Adeslas, S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFKa: A-28011864) kontratatutako bizi-asegurua. Aseguru- produktuaren harpidetza kasuan, CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U.-k egingo du; horrela, bitartekari lana egiten du aseguruaren kontratazioan banku eta aseguruetako operadore lotu gisa VidaCaixa, S.A., SegurCaixa Adeslas, S.A., de Seguros y Reaseguros eta Metlife Europe D.A.C. enpresetarako.Sukurtsala Espainian du eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritzaren Aseguru eta Berraseguru Banatzaileen Erregistroan jasota dago, OV0077 zenbakiarekin, Zuzendaritzan bertan egiazta daitekeen bezala. Helbidea: Paseo de la Castellana 44, Madrid (DP 28046). Telefonoa: 91 339 70 00, www.dgsfp.mineco.es. CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. enpresak dagokion erantzukizun zibil profesionaleko asegurua du Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. enpresarekin (Espainiako sukurtsala, IFKa A28013050 duela) laneko zabarkeriagatik sor daitezkeen erantzukizunak estaltzeko, indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraikiz. Gainera, betekizun legalen araberako gaitasun finantzarioa du. RI45052.