Nabarmendutako gaiak

Nola lagun diezazukegu?

En CaixaBank Payments & Consumer-en, zure eskura jartzen dugu kreditu-txartelen sorta zabala, zure finantza-beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzeko. Hemen ikus ditzakezu gure txartelak.

Ikusiko zenuen moduan, gure txartel guztiak, HIT kreditu-txartela izan ezik, gure elkarlanean aritzen diren laguntzaile/preskriptoreei elkartzen zaizkie (IKEA, FNAC, MediaMarkt, etab.). Haien saltokien bidez egiten dira marka horiei elkartutako kreditu-txartelen kontratazioak. Gogoan izan online ere kontrata ditzakezula, hala eskaintzen badute.

Nahiz eta kontratazioa gehien bat gurekin merkataritza-harremana duten kolaboratzaile/preskriptoreen saltokien bidez egin, eta haiek arduratu gure bezeroen datuak eta dokumentazioa jasotzeaz kontratazioa egiteko, jakin behar duzu txartelak jaulkitzen eta kontratatzen dituela CaixaBank Payments & Consumer-ek.

 

Kreditu-txartel batekin, erosketak ordainduko dituzu bankuko kontuko saldoa erabili gabe eta txartelean zure eskura jartzen dizugun kreditu-muga gastatuta. Kredituaren guztizkoa ordainduko duzu adosten dugun datan. Ordainketa egiteko adostutako data iristean, erabilitako kredituaren guztizkoa ordainduko duzu, interesik ordaindu gabe. Ostera, ordainketa geroratuko (revolving) edo ordainketa zatikatuko ordainketa-modalitatea aukeratzen baduzu, erabilitako kreditua ordainduko duzu, modu geroratuan (hilero ordainduta erabilitako kredituaren zati bat) edo modu zatikatu jakin batean (erosketa baten ordainketa zatikatua). Kasu bietan, elkartutako interesak ordaindu beharko dituzu.

 

 

Bideo hauek ikustera animatzen zaitugu, kreditu-txartelei buruz jakin beharrekoa ikasteko eta haiek kontratatzea komeni zaizun pentsatzeko:

· #zutikzura “Txartelei buruz jakin behar duzuna”: IKUSI BIDEOA

· Jarraitzaileentzako “Ordainketa-txartelak” finantza-programa: IKUSI BIDEOA

· “Zordunketa edo kreditua? Aukeratzen laguntzen dizugu”: JOAN WEBGUNERA

 

 

 

 

Oraindik ez duzu argi? Ikusi bideo hau:

· “Erosketak finantzatzea: nola aukeratu”: IKUSI BIDEOA

Gure kreditu-txartelek ordainketa-modalitate hauekin funtzionatzen dute, kontratazioa egitean aukera dezakezuna, eta nahi duzunean aldatu:

· Ordainketa “hilabete amaieran”

· Ordainketa geroratua - “Revolving”

· Ordainketa zatikatua

Para más información descárgate nuestra aplicación

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Ordainketa “hilabete amaieran”: hilabete amaieran, hilabetean erabilitako kredituaren guztizkoa ordainduko duzu, interesik ordaindu gabe.

Modalitate horri esker, txartelak onartzen duen kreditua erabiltzen joango zara (emandako gehieneko mugaraino). Likidazio-aldia amaitzean, helbideratutako kontuan kobratuko dizugu erabilitako kreditua, kontratuan adierazi gisa.

Ez dizugu kobratuko interesik erabilitako eta hilabete amaieran erabat ordaindutako kredituagatik.

 

Adibidea: Juan bere emaztearekin joango da irailaren 25ean, ostiralean, asteburua kanpoan igarotzera eta kreditu-txartela erabiliko du hotelaren egonaldia eta larunbateko bazkaria ordaintzeko. Modu horretan, kreditu-txartela erabiliko du kreditu moduan egonaldia eta bazkaria ordaintzeko, unean bankuko kontuan duen saldoa gastatu gabe. Juanek kreditua itzuliko du, interesik gabe, urriaren 1etik aurrera. Zehaztutako bankuko kontuan kobratuko zaio, kreditu-txartelarekin egindako eragiketak kobratzeko erabiltzen den kontua, hain zuzen ere.

 

Gainera, Ordainketa hilabete amaieran modalitatearekin, erosketa jakinak zatikatzea erabaki dezakezu, likidazio eguna baino lehen egin badituzu, 3, 6, 10 edo 12 hilabetetan, hala eskaintzen dizugunean. Kasu horretan, kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazitako prezioa ordaindu beharko duzu, zatikatze-aldiaren araberakoa dena. Zatikatzen badituzu, aukera hori eskatu beharko duzu hilaren 20a baino lehen.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

“Ordainketa geroratua” – “Revolving”: erabilitako kreditu guztia epetan ordaintzen da, kuoten bidez.

Gure kreditu-txartel guztiak ordainketa-modalitate horrekin datoz lehenetsi gisa. Hala ere, nahi duzunean alda dezakezu.

Zertan desberdintzen da funtsean gainerako ordainketa-modalitateekiko?

· Zuk erabakiko duzu hilero ordainduko dituzun kuoten zenbatekoa, 20 € edo erabilitako zenbatekoaren % 3ko gutxieneko kuota errespetatuta (bien artean, handiena). Gutxieneko kuota ezartzen dugu zorra itzultzeko epea luzatzeko arriskua txikitzeko eta kostua handitzea saihesteko.

· Kreditu-txartelarekin egindako eragiketek interesak sortzen dituzte egiten diren unetik bertatik.

· Hilaren amaieran guztia aldi berean ordaindu ordez, Ordainketa geroratuarekin, zenbatekoa ordainduko duzu epeka, aukeratzen duzun kuotaren arabera. Kuotak alda ditzakezu, beherantz edo gorantz, gutxieneko zenbatekoa errespetatuta.

 

GARRANTZITSUA: Ordainketa geroratuko kreditua itzuliko duzu aukeratzen duzun hileko kuotaren arabera, baita ordaindu ahala erabiltzen duzun kredituaren arabera ere. Zenbat eta hileko kuota handiago, orduan eta lehenago ordainduko duzu erabilitako kreditua. Ondorioz, kredituaren kostua txikiagoa izango da, interes gutxiago ordainduko dituzulako, eta kuotaren zenbateko gehiena kapitala amortizatzera zuzenduko da.

Adibidea: Sandrari berogailua apurtu zaio abenduan, Eguberrietako erosketen eta ospakizunetan familia eta lagunekin egiten diren bazkari nahiz afarien gastuekin batera. Gastuak 1.500 €-raino iritsiko direla aurreikusi du, eta ezingo du ordaindu zenbateko hori hilabete amaieran, saldorik gabe geratuko litzateke eta hurrengo hilabetearen hasieran. Hori dela eta, kreditu-txartelaren ordainketa-modalitatea aldatuko du “Ordainketa hilabete amaieran” izatetik “Ordainketa geroratua” izatera, eta 150 €-ko hileko kuota ordaintzea aukeratuko du kreditua itzultzeko. Txartelarekin kreditu gehiago gastatzen ez badu, zorra ordainduko du urtebete baino gutxiagoan, elkartutako interesak ordainduta; izan ere, hileko kuota elkartutako interesez eta amortiza dezakeen kapitalaren zati batez eratuta dago. Hileko kuota igotzen badu, zorra denbora gutxiagoan ordainduko du: ondorioz, kapitala azkarrago ordainduko du, baita interes gutxiago ere.
 

Finantzaketa-baldintzak alda daitezke “Ordainketa geroratua” modalitatea erabiltzen bada gure preskriptoreen saltokietan (IKEA, MediaMarkt, FNAC...) edo beste saltoki batzuetan.

Adibidea: Gure preskriptoreen saltokietan erositako sofa, mahai eta aulki batzuen zenbatekoa 1.500 € bada, urteko ITNaren interes-tasa % 9,95 izanda (UTBa % 10,42) eta kreditu-txartela erabiltzen ez baduzu beste gauza batzuk ordaintzeko, 1.580,28 € itzuli beharko dituzu, 135,00 €-ko 11 kuotatan eta 95,28 €-ko azken kuota batean.

Bestetik, gure preskriptoreen saltokietan erositako ordenagailu edo bidaia baten zenbatekoa 1.500 € bada, urteko ITNaren interes-tasa % 20,88 izanda (UTBa % 23,00) eta kreditu-txartela erabiltzen ez baduzu beste gauza batzuk ordaintzeko, 1.674,51 € itzuli beharko dituzu, 140,00 €-ko 11 kuotatan eta 134,51 €-ko azken kuota batean.

 

CaixaBank Payments & Consumer-en neurriak bezeroak gehiegi zorpetu ez daitezen:

· Ezarri gutxieneko kuota bat kapitalaren proportzioa ordaintzea bermatzen duena, zorra denbora gehiegiz luzatzea saihesteko (gehienez, 5,5 urte).

· Eskaini bezeroei aldizkako informazioa txartelaren erabilera eta haren kostua kontrolatzeko (hileko laburpenak): ordaindutako zenbatekoak, amortizazioa (ordainketa) amaitzeko aurreikusitako data, ordaindu beharreko interesak guztira...

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

“Ordainketa zatikatua”: hala adosten dugunean, erosketa jakin baten zenbatekoa ordainduko duzu 3, 6, 10 edo eskaintzen dizkizugun hilabeteetan. Ordainketa-modalitate hau bitartekari/preskriptoreen saltokietan erabiltzeko pentsatuta dago.

Modalitate honek interesak sor ditzake; kasu honetan, kontratuko Baldintza Partikularretan adierazten den gehiengoa. Posible izango da interes txikiagoak eskaintzea gure preskriptoreekin adostutako merkataritza-kanpainetan (prezioa kontsulta dezakezu bitartekari/preskriptoreen saltokietan edo webguneetan).

“Ordainketa zatikatua” modalitatea erabili nahi baduzu, eskatu eta baimendu behar duzu, erosketa egitean azaldutako argibideei jarraituta..

 

Gainera, erosketa jakin bat zatika dezakezu “Ordainketa hilabete amaieran” modalitatearekin egiten bada, likidazio-egunaren aurreko egunean, 3, 6, 10 edo 12 hilabetetan, hala eskaintzen dizugunean. Aukera horrekin, kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazitako prezioa ordaindu beharko duzu, zatikatze-aldiaren araberakoa dena. Zatikatzen badituzu, aukera hori eskatu beharko duzu hilaren 20a baino lehen.

 

Ordainketa zatikatua modalitateari esker, zatikatutako zenbatekoak itzuliko dizkiguzu, adostutako epeetan, eta aldi bakoitzari dagokion zenbatekoa ordaindu, aldia amaitu eta jarraian.

Erosketa jakinen ordainketa zatikatuak erabilitako kredituagatik ordaindu beharreko zenbatekoari gehituko zaizkio, aukeratutako kuotaren araberakoa dena.

 

Adibidea: Juanek atera berri den azken ordenagailua erosi nahi du, baina 1.500 € balio du; beraz, ez du ordaindu nahi “Ordainketa hilabete amaieran” modalitatearekin, gastatutakoa hilabete amaieran ordaindu beharko lukeelako eta bankuko kontuan dirurik gabe geldituko litzatekeelako. Horren ordez, antolatu dugun kanpaina bati esker, Juanek erosketa horren ordainketa zatika dezake, interesekin, zenbatekoa ordaintzeko epe bat aukeratuta. Juanek erosketaren prezioa zatikatzeari + zatikatzea egiteko aukeratutako hilabeteei elkartutako interesei dagokien zenbatekoa ordaindu beharko du.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

LABURPEN-TAULA

Jarraian, laburbildu egiten dugu azaldutako ordainketa-modalitate bakoitzaren xehetasunak:

Hilabete amaiera

Ordainketa unea: Hilabete amaieran.

Ordainketaren zenbatekoa: Hilabetean erabilitako guztizko kreditua.

Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Ez du sortzen interes edo kostu espezifikorik.

 

Ordainketa geroratua

Ordainketa unea : Zenbait ordainketa ondoz ondoko hilabeteetan

Ordainketaren zenbatekoa : Harpidetzen zaren kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazten da.

Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Eragiketa bakoitzak interesak sortzen ditu egiten duzun unetik. Gainera, aldez aurreko diru-itzulketak (ordainketa) konpentsazio bidezko prezioa sortzen du.

Hileko kuota bakoitza elkartutako interesez + amortizatu beharreko kapitalaren zatiaz osatzen da. Hileko kuota igotzen badu, zorra denbora gutxiagoan ordainduko duzu: ondorioz, kapitala azkarrago ordainduko duzu, baita interes gutxiago ere.

 

Ordainketa zatikatua

Ordainketa unea : Eragiketa jakin bat 3, 6, 10 edo eskain diezazkizukegun hilabete kopuruan ordain daiteke.

Ordainketaren zenbatekoa : Kopuru finkoa duen kuota bat da, eta hautatutako hilabete kopuruan ordainduko da. Gainera, interesak ditu (Baldintza Partikularretan azaldu gisa) zatikatutako eragiketaren hasierako zenbateko gisa. Azken kuota txikiagoa izan daiteke, hamartarrak doitzearen arabera.

Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Interesak sor ditzake, eta prezio bat kobra diezazukegu zerbitzuarengatik.

 

GARRANTZITSUA: Gehien komeni zaizun ordainketa-modalitatea aukera dezakezu kreditu-txartela kontratatzen duzun unean, eta hura nahi duzunean kontsultatu eta aldatu txartelak eskaintzen duenekin. Hori egiteko, joan dagokion saltokira, deitu 902 115 806 edo 933203391 telefonoetara astelehenetik larunbatera 09:00etatik 21:00etara, edo erabili horretarako gaitutako aplikazioa (webgunearen edota aplikazioaren bidez).

Beste gauza bat!
Aukeratzen duzun ordainketa-modalitatea alde batera utzita, CaixaBank Payments & Consumer-en eskaintzen dugun kreditua babesteko borondatezko asegurua kontratatzen baduzu, aseguruaren primari dagokion zenbatekoa kobratuko zaizu hilero, hileko kuotarekin batera. Hileko primaren zenbatekoa izango da kontratuaren Baldintza Partikularretako “Aseguruaren primaren kostua” atalean adierazitako ehunekoa bider kredituaren saldo erabilia. CaixaBank Payments & Consumer VidaCaixa eta de SegurCaixa-ri banka-aseguru lotutako operadorea da, Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-bitartekarien administrazio Erregistro berezian OV0077 zenbakiarekin erregistratutakoa, han egiaztatu ahal den bezala, Paseo de la Castellana 44, Madrid (28046), helbidean, 91 339 7000 telefonoan edo www.dgsfp.mineco.es webgunean.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

 

 

 

 

 

Para más información descárgate nuestra aplicación

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Aukeratu nahiago duzun txartela!

Aukeratu zure beharretara, interesetara eta egoera finantzariora ondoen egokitzen den kreditu-txartela. Gure preskriptoreek nahiz guk beharrezko azalpen guztiak emango dizkizugu.

Aukeratutako txartela egokia dela zehazteko, gure preskriptoreen bidez informazioa eta dokumentazioa eskatuko dizugu, zure ondarea, familia eta lan ingurua ezagutzeko.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Pertsonaliza ezazu!

Zuk zeuk aukeratuko duzu zure beharretara eta ekonomiara ondoen egokitzen den ordainketa-modalitatea, eta, Ordainketa geroratua modalitatearen kasuan, ordaindu beharreko hileko kuotaren zenbatekoa ere aukeratuko duzu. Gogoan izan zenbatekoa gutxienez 20 € izango dela edo erabilitako zenbatekoaren % 3 (bien artean, handiena).

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Kontratu aurreko informazioaren entrega

Kontratua sinatu aurretik, entregatu egingo dizugu Europako Informazio Normalizatua (INE); hots, kontratu aurreko informazioa. Informazioa entregatzeko betebeharra dugu, doan eta irauten duen formatu batean, eta, bertan, kontratatu nahi duzun txartelaren alderdi garrantzitsuenak aztertzen dira. Garaiz emango dizugu, kontratuarekiko betebeharrik izan aurretik; horrela, merkatuko hainbat eskaintza alderatu ahal izango dituzu, eta, horren arabera, erabaki informatua hartu kreditu-kontratu bat harpidetzeari buruz.

 

Informazio horren helburua da beharrezko datu adina izatea, beste kreditu-entitate batzuen eskaintzekin gurea alderatzeko, eta zure ekonomiaren arabera egokiena dena aztertzeko.

INEa paperean emango dizugu edota posta elektroniko bidez bidali, kontratua sinatu aurretik, erabiltzen duzun kontratazio-prozesuaren arabera:

· Lineako kontratazioa: informazioa prozesu-pantaila batzuetan agertuko zaizu, kontratua sinatu baino lehen. Deskargatzeko eta helbide elektronikora kopia bat bidaltzeko aukera izango duzu.

· Aurrez aurreko kontratazioa gure preskriptoreen zenbait saltokitan: informazioa saltzailearen ordenagailuaren edo tabletaren bidez erakutsiko dizugu, eta kopia bat eska diezaiokezu.

 

GARRANTZITSUA: Behin INEa entregatzean, hartu nahi bezainbeste denbora kreditu-txartela kontratatu nahi duzun edo ez erabakitzeko. Aldera ezazu merkatuan dauden beste eskaintza batzuekin, eta berrikus kontratatu nahi duzun produktuari buruzko informazioa eta aplikagarriak diren baldintza ekonomikoak (baldintzok INEan zehazten dira). INEan jakinarazten zaizkizun baldintza ekonomikoak 30 eguneko epean gordeko dira, jaulkipen egunetik hasita.

Gainera, aldez aurretik eskatuta, kontratu-proiektuaren kopia bat emango dizugu, doan, eskaera egiten den unean kreditu-kontratuarekin aurrera egiteko prest ez gaudenean salbu.

INE baten adibidea ikusi nahi al duzu? Sartu hemen.
OHARRA:
INEaren adibidean ikusiko dituzun datu ekonomikoak (ITNa eta UTBa) ADIBIDEARENAK dira eta, beraz, agian ez dira izango txartelean aplikatuko ditugunak, baldintza ekonomiko hauek gehienez aplikatzen direnak dira eta. Kontratazio prozesua abiarazi ez duzulako gertatu da, eta, horrenbestez, zure egoera ekonomiko-finantzarioa ezin izan dugu ikertu; ondorioz, ezin dizugu esan zer baldintza ekonomiko aplikatuko zaizkion txartelari eta gehiengoak erakutsiko dizkizugu.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Sinatu kontratua!

Behin kontratua sinatuta, haren kopia bat emango zaizu posta elektroniko edo entrega fisiko bidez. Modu batean edo bestean sinatuko duzu, kontratazio-kanalaren arabera:


· Kontratazioa preskriptoreen saltokietan: eskuz edo modu digitalean sinatuko duzu, aurrez aurre.
· Lineako kontratazioa: sinadura-aplikazioarekin, SMS bidez bidaltzen zaizun zenbaki sekretua idatzita.

 

Behin kontratua sinatuta eta kreditu-txartela kontratatuta, izan online nahiz aurrez aurre gure preskriptoreen bulegotako batean, txartel fisikoa bidaliko dizugu etxera, desaktibatuta, 15 eguneko epean, gehienez. Aktibatu bezain laster has zaitezke txartelaz gozatzen!

Nola aktibatzen da? PIN kodea bidaliko dizugu SMS bidez, eta nahi duzunean alda dezakezu CaixaBank, S.A.-ko kutxazainen bidez. Bestela, adierazitako argibideei jarraitu beharko diezu, eta aktibazio-prozesuan PINa aukeratu.

 

Kontratazioa egitean, jakin beharra dago ez duzula izango txartela. Ondorioz, ezin izango duzu erabili fisikoki izan eta aktibatu arte. Edonola ere, preskriptore jakinaren saltokian eragiketak egin ditzakezu, eta kontratatutako kreditu-txartelari elkartutako kreditu-kontuan kargatuko da zenbatekoa.

Adibidea: IKEA kreditu-txartela kontratatzen baduzu IKEA saltokietako batean, behin kontratua sinatuta, erosketak egin ditzakezu bertan, eta kontratatu berri duzun txartelari elkartutako kreditu-kontuan kargatuko dira. Hala ere, etxean txartel fisikoa jaso (15 egun beranduago) eta aktibatu arte, ezin izango duzu atera eskudirurik kutxazainetatik edo saldo-transferentziarik egin.


Gogoan izan kontratuaren beste kopia bat eska diezagukezula nahi duzunean, eta ahalik eta bizkorren bidaliko dizugu.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Atzera egiteko aukera

Atzera egiteko eskubidea duzu; hau da, gure kreditu-txarteletako baten kontratuari uko egin eta baliogabetzeko eskubidea, sinatu ondorengo lehenengo hamalau (14) egun naturaletan. Ez da beharrezkoa arrazoirik ematea.


14 egun horiek igarotzean, kontratua edozein unetan utz dezakezu bertan behera, zure aldetik, zor duzun zenbatekoa aldez aurretik ordainduta. Zorrik ez balego, guk geuk utziko dugu bertan behera, eskaera egin eta 24 ordura.

 

Idatziz jakinaraz dezakezu edo kontratua bertan behera utzi, euskarri elektroniko iraunkorrean hola@caixabankpc.com helbidearen bidez, edo paperean, hala erabakiz gero, Gran Vía Corts Catalanes 159-163, (08014) Barcelona helbidera, edo jaso dela eta edukia duela ziurtatzea ahalbidetzen duen eskubidez onartutako beste baliabide baten bidez.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Jarraian, Espainiako Bankuaren banku-bezeroaren webgunea uzten dizugu, eskuragarri izan dezazun haien simulatzailea, zenbat interes ordainduko zenituzkeen jakiteko, baita zenbateko epean amortizatuko (ordainduko) zenukeen zorra ere, aukeratutako hileko kuotaren arabera: JOAN WEBGUNERA

Zure eskura jartzen ditugu Maiz egiten diren galderak (FAQ). : FAQs

Horrez gain, zuk izan dezazun, erantsi egiten dizugu PERTSONA FISIKOAK DIREN OHIKOENAK DIREN BEZEROEI ESKAINTZEN ZAIZKIEN OHIKO ERAGIKETEN OHIKO KOMISIO ETA TASEI BURUZKO HIRUHILEKO INFORMAZIOA, (Espainiako Bankuaren ekainaren 27ko 5/2012 Zirkularraren 1. eranskina, kreditu-entitateei eta ordainketa zerbitzuen hornitzaileei zuzenduta, banku zerbitzuen gardentasunaren eta mailegu emakiden erantzukizunaren inguruan).

 

Egin klik hemen finantza-produktu mota honi buruz Espainiako Bankuak egiten duen deskribapena ikusteko, baita horren kontratazioarekin erlazionatutako eskubideak ere.

 

Amaitzeko, gogoan izan edozein zalantza izanez gero kreditu-txartelak kontratatu baino lehen edo ostean, gurekin jar zaitezkeela harremanetan bide hauen bidez:
Bota begiratu bat zure interesekoak izan daitezkeen txartelei buruzko atalak:

·Erreklamazioak: JOAN WEBGUNERA

· PSD2: JOAN WEBGUNERA

 

Para más información descárgate nuestra aplicación

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia