Maiz egiten diren galderak:

 

1. Zer da jakinarazpen hau?

Zuk gure erakundearekin titular/titularkide/abal-emaile gisa sinatutako finantzaketa-kontratuen harira iragan urtean ordaindu zenituen interesak, komisioak eta gastuak jasotzen dituen agiri bat da.

2. Jakinarazpenean agertzen diren zenbatekoak ordaindu behar ditut?

Ez, joan den urtean ordaindu zenituen, eta dokumentu honen xede bakarra informatzea da.
mativo.

3. Zergatik bidali didazue jakinarazpen hau?

Komunikazioan zehazten diren kontratuaren edo kontratuen titular, titularkide edo abal-emaile zarenez, eta Espainiako Bankuaren banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak emateko erantzukizunari buruzko 5/2012 Zirkularrak ezarritakoari jarraituz, zure finantza-erakundeak bezero bakoitzari bidali behar dio komunikazio hau.

4. Zenbatean behin jasoko dut jakinarazpen hau?

Urtero egiten den komunikazioa da. Zure erosotasunerako, komunikazio hau eta beste batzuk nahiago baduzu era elektronikoan jasotzea, gogoratu zaitez zure posta elektroniko eguneratua guri uztea bezeroentzako zure Gune Pribatuan.

5. Informazio honek badu eraginik zergetan?

Ez. Informazioa emateko besterik ez da.

6. Zer da abal-emailea izatea? Zertan desberdintzen da titularra/titularkidea izatetik?

Abal-emailea: finantziazioari solidaritatez sendotasuna ematen dion pertsona da, eta kontratuaren titular/titularkidearen erantzukizun berberak ditu.
Titularra/titularkidea: mailegua hartzen duen pertsona da, eta kontratutik ondorioztatzen diren betebeharren arduraduna da.

7. Nola kalkulatu dira zenbatekoak?

Zuk joan den urtean ordaindutako interesen, komisioen eta gastuen batura da.

8. Zer da ohiko zigorra?

Ordainagiri bat itzuli izanak sortzen dituen gastuak dira (ez da sartzen berandutze-interesen zenbatekoa).

9. Zer alde dago interesen eta berandutze-interesen artean?

Interesak finantza-eragiketari aplikatzen direnak dira, eta berandutze-interesak, berriz, ordainagiri bat ordaintzen ez duzun datatik ordaintzen duzun datara arte sortutakoak dira, zigor konbentzionala kobratzearen kalterik gabe.

 

Termioen glosarioa:

Interesak: kontsumitzaileak finantza-erakundeari ordaintzen dizkion zenbatekoak dira, ondasun bat gaur eskuratzeagatik eta bihar ordaintzeagatik zenbait kuotatan (hileko kuotak, orokorrean). Kuota bakoitzean ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, hileko interesaren ehunekoa (%) bider hil hasieran itzuli gabe geratzen den kapitala egiten da.

Berandutze-interesak: kontratuan ezarritako kuoten ordainketan atzeratzeagatik bezeroak ordaindu behar dituen zenbatekoak dira. Ordainagiria ordaintzeari uzten zaion egunetik berriro ere ordaintzen den egunera arte kalkulatzen dira, ordaintzeke dagoen zenbatekoaren gainean.

Irekitze-komisioa: CaixaBank Payments & Consumer erakundeak kobratzen duen zenbatekoa da bezeroaren ordainketa-ahalmena ebaluatzeagatik eta kreditua onartzean eman duen informazioa egiaztatzeagatik.

Irekitze-komisio finantzatua: goian aipatutako irekitze-komisioari CaixaBank Payments & Consumer erakundeak eragiketaren hasieran ordaintzea eta bezeroak kredituaren kuotekin batera itzultzea.

Amortizazio-komisioa: bezeroak CaixaBank Payments & Consumer-i kreditua kontratuan ezarritako epea baino lehen osorik edo partzialki ezeztatzeko egiten duen gestioagatik ordaintzen dion kontraprestazioa.

Ohiko zigorra: ordainagiri bat ordaindu gabe dagoelako CaixaBank Payments & Consumer erakundeak egin behar duen erreklamazioa kudeatzeagatik bezeroak ordaintzen duen zenbatekoa da.

Eskudirua erabiltzeagatiko komisioa: bezeroak CaixaBank Payments & Consumer-i kutxazain automatikoetan eskudirutan emateko edo banku-kontuan sartzeko egiten duen kudeaketagatik ordaintzen dion ordainsaria.

CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U., Caleruega kalea, 102, 28033 Madril - IFK-zk.: A-08980153 - Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua (36556 liburua, 29. folioa, M-656492 orria). Espainiako Bankuko E.F.C. erregistroan inskribatua, 8776 zenbakiarekin - Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian inskribatua, OV0077 zenbakiarekin.