KONTZESIONARIOAK

Saldu ondoko irtenbideak

CrediTaller CaixaBank Payments & Consumer-en ordainketa-metodo geroratua da mailegu bizkorren bidez tailerrean egiten diren konponketetarako.

Kreditu-lerroa
Tresna ezin hobea da bezeroak fidelizatzeko. Horren bidez, CaixaBank Payments & Consumer-ek bezeroaren eskura jartzen du diru kopuru bat, muga jakin batera arte, ibilgailuaren konponketak eta tailerrean osagarriak erostea finantzatzeko.

Mailegu bizkorra
CaixaBank Payments & Consumer-ek bezeroei eskaintzen dien finantzaketa-zerbitzu esklusiboa da, ibilgailuak konpontzeko zure tailerretan, kuota edo kredituaren iraupena egokituta, zure beharren arabera.

Gainera, adituak gara ordainketa-metodoetan eta fidelizatzean. Gure fidelizazio-txartelak automobilgintzako taldearen irudiarekin pertsonalizatuta daude, CaixaBank Payments & Consumer-ek kudeatzen ditu eta VISAren babesa dute.

GURE IRTENBIDEAK

Salmenta unerako irtenbideak

CaixaBank Payments & Consumer-en, ibilgailu berriak eta bigarren eskukoak finantzatzeko zerbitzu osoa eskaintzen dugu zure salmentak indartzeko, errentagarri bihurtzeko eta handitzeko, ordaintzeko erraztasun ugari emanez bezeroei.

Kreditu babesak

Gure finantzaketa-irtenbideek kreditu babes batzuk eskaintzen dituzte behar bakoitzera egokituta, bezeroak beti babestuta egon daitezen.

Kontzesionariorako irtenbideak

Kontzesionarioekin batera gidatzea da gure espezialitatea, bide onenak aurkitzeko; hori dela eta, zure negozioa finantzatzeko aukerak eskaintzen ditugu.

Deskargatu
aplikazioa