Kontzesionarioak

Konponbide digitalak

Elkarrekin egiten dugu lan zure negozioari hazten laguntzeko. Gure lehentasuna da zuri bezeroak erakartzen laguntzea eta bezeroa une oro artatzea, finantzaketa errazagoa emanez.

Eragiketen webgunea

Kontzesionarioko kudeaketa erraztuko dizugu, webgunearen bidez ibilgailuen finantzaketa izapidetuta. Bizkor eta erraz eskatuko dituzu eragiketak, eta funtzio ugari izango dituzu eskura: finantzaketa simulagailua, eskaeren egoera bistaratzeko aukera, kudeaketarako profilak bereiztea, saltzailearen araberako kudeaketa txostena, ordainketen xehetasuna, eta eragiketen karga eta deskarga.

Eragiketen webgunea
Bezeroak erakartzea

Bezeroak erakartzea

Gainera, kontzesionarioan bertan bezeroak erakartzeko prozesuaren bidez, bizkor eta eraginkortasunez eskain dezakezu finantzaketa. Tableta bat erabilita, erosketa hobetzeko aukera emango diezu bezeroei.

Digitalki sinatzeko aplikazioa

Eta, ezer sinatzea arazoa izan ez dadin, digitalki sinatzeko gure aplikazioa eskaintzen dizugu. Kontzesionarioan bertan errazago mugitzeko, aplikazio honi esker, bezeroak digitalki (gailu mugikorraren bidez edo SMS bidez) sinatu eta kargatu ahal izango du dokumentazioa finantzaketa prozesuan. Ibilgailua saltzean bezeroarentzako aukerarik onena eman ahal izango diozu.

Digitalki sinatzeko aplikazioa
App CaixaBank Consumer Finance

CaixaBank Payments & Consumer-en aplikazioa

Gainera, une oro artatzen dugu zure bezeroa, partikularrentzako CaixaBank aplikazioaren bidez. Bertan, haren finantzaketa kontsultatu ahal izango duzu, ordainagiriak kontrolatu, maileguaren amortizazio koadroa begiratu eta haren datu pertsonalak eguneratu, besteak beste.

Eta, Wallet mugikorrean izanda, bezeroak txartel bat izango du eguneroko bizitzan erabiltzeko.

Errepidean bidaiatzeko aplikazio onenak

Errepidean bidaiatzea mapa eta larrialdietarako telefono zenbakien agenda eskuan dauzkagula jada iraganeko irudia da. Gaur egun, denok ditugu telefono adimendunak; telefono adimendunak funtzio horiek guztiak dituzte, eta, haiek erabiltzen jakinez gero, edonora joan ahal izango gara

JAKIN GEHIAGO
Errepidean bidaiatzeko aplikazio onenak

Deskargatu
aplikazioa