Kontzesionarioak
Proiektu solidarioak
Negoziatzean, alderdi guztiek jaso behar dute onura; batez ere behar handiena dutenek.
Proiektu solidarioak kontzesionarioaren eta CaixaBank Payments & Consumer-en arteko gizarte laguntzako hitzarmenak dira. Hitzarmen horien helburua da bi aldeek gizarte erantzukizun korporatiboa garatzea, enpresa, langileak eta bezeroak zenbait gai sozialekiko kontzientziatzeko eta gizarte garapena (gure helburu nagusia) sustatuko duten ekintzak bultzatzeko.
Urtero, CaixaBank Payments & Consumer-ek aisialdiko eta elkartasuneko esperientzia bat izateko aukera eskaintzen du. Esperientzia horretan, laguntza humanitarioko jarduera solidario esklusiboak egoten dira; jarduera horien zati bat ludikoa da, eta bestea, berriz, "la Caixa" Gizarte Ekintzaren bidez nazioarteko proiektuen inguruan sentsibilizatzeko eta trebatzeko.
Kontzesionario solidario bat izan nahi duzu?
CaixaBank Payments & Consumer-ek zure negozioa "kontzesionario solidarioa" izatea proposatzen dizu lankidetza hitzarmen baten bidez. Hitzarmen horren arabera, ibilgailuak eta tailerreko konponketak finantzatuta, elkarrekin egingo diogu aurre erronka handi horri.


Ekintza solidarioak
- Mikrodohaintzak eginez zer proiektu solidariori lagundu nahi diozun aukeratu ahal izango duzu.
- Zure bezeroek "kontzesionario solidarioa" dela ikusiko dute.
- Zure kontzesionarioak dohaintza guztiak egingo ditu, eta, gero, CaixaBank Payments & Consumer-ek bere zatia sartuko du. Horrela, abantaila fiskal guztiak lortuko dituzu.
Bi aldeok egiten dugu ahalegina: zure kontzesionarioak eta CaixaBank Payments & Consumer-ek elkarlanean jardungo dute "la Caixa" Gizarte Ekintzaren bidez zure negozioaren salmentei balio erantsia emanez.
Ezagutzen dituzu gure ekintza solidarioak?
46.000 proiektu baino gehiago urtean; 2015ean, 9,9 milioi onuradunengan izan zuen eragina zuzenean.
13.000 boluntario baino gehiago.
100 milioi euro metatu baino gehiago ikerketarako eta haurren arretarako.

Deskargatu
aplikazioa
Ezagutu gure berritasunak
Facebook-eko kontuan
JARRAI GAITZAZU @CaixaBankpc
Lagundu zaitzakegu?
JARRAI GAITZAZU @CaixaBankpc
JARRAI GAITZAZU @CAIXABANKPC
LinkedIn-en gaude.
JARRAI GAITZAZU
JARRAI GAITZAZU