Nabarmendutako gaiak

Nola lagun diezazukegu?

En CaixaBank Payments & Consumer-en, zure eskura jartzen dugu kreditu-txartelen sorta zabala, zure finantza-beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzeko. Hemen ikus ditzakezu gure txartelak.

Ikusiko zenuen moduan, gure txartel guztiak, HIT kreditu-txartela izan ezik, gure elkarlanean aritzen diren laguntzaile/preskriptoreei elkartzen zaizkie (IKEA, FNAC, MediaMarkt, etab.). Haien saltokien bidez egiten dira marka horiei elkartutako kreditu-txartelen kontratazioak. Gogoan izan online ere kontrata ditzakezula, hala eskaintzen badute.

Nahiz eta kontratazioa gehien bat gurekin merkataritza-harremana duten kolaboratzaile/preskriptoreen saltokien bidez egin, eta haiek arduratu gure bezeroen datuak eta dokumentazioa jasotzeaz kontratazioa egiteko, jakin behar duzu txartelak jaulkitzen eta kontratatzen dituela CaixaBank Payments & Consumer-ek.

 

Kreditu-txartel batekin, erosketak ordainduko dituzu bankuko kontuko saldoa erabili gabe eta txartelean zure eskura jartzen dizugun kreditu-muga gastatuta. Kredituaren guztizkoa ordainduko duzu adosten dugun datan. Ordainketa egiteko adostutako data iristean, erabilitako kredituaren guztizkoa ordainduko duzu, interesik ordaindu gabe. Ostera, ordainketa geroratuko (revolving) edo ordainketa zatikatuko ordainketa-modalitatea aukeratzen baduzu, erabilitako kreditua ordainduko duzu, modu geroratuan (hilero ordainduta erabilitako kredituaren zati bat) edo modu zatikatu jakin batean (erosketa baten ordainketa zatikatua). Kasu bietan, elkartutako interesak ordaindu beharko dituzu.

 

 

Bideo hauek ikustera animatzen zaitugu, kreditu-txartelei buruz jakin beharrekoa ikasteko eta haiek kontratatzea komeni zaizun pentsatzeko:

· #zutikzura “Txartelei buruz jakin behar duzuna”: IKUSI BIDEOA

· Jarraitzaileentzako “Ordainketa-txartelak” finantza-programa: IKUSI BIDEOA

· “Zordunketa edo kreditua? Aukeratzen laguntzen dizugu”: JOAN WEBGUNERA

 

 

 

 

Oraindik ez duzu argi? Ikusi bideo hau:

· “Erosketak finantzatzea: nola aukeratu”: IKUSI BIDEOA

Gure kreditu-txartelek ordainketa-modalitate hauekin funtzionatzen dute, kontratazioa egitean aukera dezakezuna, eta nahi duzunean aldatu:

· Ordainketa “hilabete amaieran”

· Ordainketa geroratua - “Revolving”

· Ordainketa zatikatua

Para más información descárgate nuestra aplicación

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Ordainketa “hilabete amaieran”: hilabete amaieran, hilabetean erabilitako kredituaren guztizkoa ordainduko duzu, interesik ordaindu gabe.

Modalitate horri esker, txartelak onartzen duen kreditua erabiltzen joango zara (emandako gehieneko mugaraino). Likidazio-aldia amaitzean, helbideratutako kontuan kobratuko dizugu erabilitako kreditua, kontratuan adierazi gisa.

Ez dizugu kobratuko interesik erabilitako eta hilabete amaieran erabat ordaindutako kredituagatik.

 

Adibidea: Juan bere emaztearekin joango da irailaren 25ean, ostiralean, asteburua kanpoan igarotzera eta kreditu-txartela erabiliko du hotelaren egonaldia eta larunbateko bazkaria ordaintzeko. Modu horretan, kreditu-txartela erabiliko du kreditu moduan egonaldia eta bazkaria ordaintzeko, unean bankuko kontuan duen saldoa gastatu gabe. Juanek kreditua itzuliko du, interesik gabe, urriaren 1etik aurrera. Zehaztutako bankuko kontuan kobratuko zaio, kreditu-txartelarekin egindako eragiketak kobratzeko erabiltzen den kontua, hain zuzen ere.

 

Gainera, Ordainketa hilabete amaieran modalitatearekin, erosketa jakinak zatikatzea erabaki dezakezu, likidazio eguna baino lehen egin badituzu, 3, 6, 10 edo 12 hilabetetan, hala eskaintzen dizugunean. Kasu horretan, kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazitako prezioa ordaindu beharko duzu, zatikatze-aldiaren araberakoa dena. Zatikatzen badituzu, aukera hori eskatu beharko duzu hilaren 20a baino lehen.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

“Ordainketa geroratua” – “Revolving”: erabilitako kreditu guztia epetan ordaintzen da, kuoten bidez.

Gure kreditu-txartel guztiak ordainketa-modalitate horrekin datoz lehenetsi gisa. Hala ere, nahi duzunean alda dezakezu.

Zertan desberdintzen da funtsean gainerako ordainketa-modalitateekiko?

· Zuk erabakiko duzu hilero ordainduko dituzun kuoten zenbatekoa, 20 € edo erabilitako zenbatekoaren % 3ko gutxieneko kuota errespetatuta (bien artean, handiena). Gutxieneko kuota ezartzen dugu zorra itzultzeko epea luzatzeko arriskua txikitzeko eta kostua handitzea saihesteko.

· Kreditu-txartelarekin egindako eragiketek interesak sortzen dituzte egiten diren unetik bertatik.

· Hilaren amaieran guztia aldi berean ordaindu ordez, Ordainketa geroratuarekin, zenbatekoa ordainduko duzu epeka, aukeratzen duzun kuotaren arabera. Kuotak alda ditzakezu, beherantz edo gorantz, gutxieneko zenbatekoa errespetatuta.

 

GARRANTZITSUA: Ordainketa geroratuko kreditua itzuliko duzu aukeratzen duzun hileko kuotaren arabera, baita ordaindu ahala erabiltzen duzun kredituaren arabera ere. Zenbat eta hileko kuota handiago, orduan eta lehenago ordainduko duzu erabilitako kreditua. Ondorioz, kredituaren kostua txikiagoa izango da, interes gutxiago ordainduko dituzulako, eta kuotaren zenbateko gehiena kapitala amortizatzera zuzenduko da.

Adibidea: Sandrari berogailua apurtu zaio abenduan, Eguberrietako erosketen eta ospakizunetan familia eta lagunekin egiten diren bazkari nahiz afarien gastuekin batera. Gastuak 1.500 €-raino iritsiko direla aurreikusi du, eta ezingo du ordaindu zenbateko hori hilabete amaieran, saldorik gabe geratuko litzateke eta hurrengo hilabetearen hasieran. Hori dela eta, kreditu-txartelaren ordainketa-modalitatea aldatuko du “Ordainketa hilabete amaieran” izatetik “Ordainketa geroratua” izatera, eta 150 €-ko hileko kuota ordaintzea aukeratuko du kreditua itzultzeko. Txartelarekin kreditu gehiago gastatzen ez badu, zorra ordainduko du urtebete baino gutxiagoan, elkartutako interesak ordainduta; izan ere, hileko kuota elkartutako interesez eta amortiza dezakeen kapitalaren zati batez eratuta dago. Hileko kuota igotzen badu, zorra denbora gutxiagoan ordainduko du: ondorioz, kapitala azkarrago ordainduko du, baita interes gutxiago ere.
 

Finantzaketa-baldintzak alda daitezke “Ordainketa geroratua” modalitatea erabiltzen bada gure preskriptoreen saltokietan (IKEA, MediaMarkt, FNAC...) edo beste saltoki batzuetan.

Adibidea: Gure preskriptoreen saltokietan erositako sofa, mahai eta aulki batzuen zenbatekoa 1.500 € bada, urteko ITNaren interes-tasa % 9,95 izanda (UTBa % 10,42) eta kreditu-txartela erabiltzen ez baduzu beste gauza batzuk ordaintzeko, 1.580,28 € itzuli beharko dituzu, 135,00 €-ko 11 kuotatan eta 95,28 €-ko azken kuota batean.

Bestetik, gure preskriptoreen saltokietan erositako ordenagailu edo bidaia baten zenbatekoa 1.500 € bada, urteko ITNaren interes-tasa % 20,88 izanda (UTBa % 23,00) eta kreditu-txartela erabiltzen ez baduzu beste gauza batzuk ordaintzeko, 1.674,51 € itzuli beharko dituzu, 140,00 €-ko 11 kuotatan eta 134,51 €-ko azken kuota batean.

 

CaixaBank Payments & Consumer-en neurriak bezeroak gehiegi zorpetu ez daitezen:

· Ezarri gutxieneko kuota bat kapitalaren proportzioa ordaintzea bermatzen duena, zorra denbora gehiegiz luzatzea saihesteko (gehienez, 5,5 urte).

· Eskaini bezeroei aldizkako informazioa txartelaren erabilera eta haren kostua kontrolatzeko (hileko laburpenak): ordaindutako zenbatekoak, amortizazioa (ordainketa) amaitzeko aurreikusitako data, ordaindu beharreko interesak guztira.

ASNEFen Gardentasun-protokoloa: CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P. S.A.U. ASNEFen Gardentasuneko Protokoloari atxikita dago, zure segurtasun juridikoa bermatzeko revolving ordainketa- modalitateko txartelak merkaturatzeko eta kontratatzeko prozesuan zehar. Sakatu hau Protokoloaren edukia ezagutzeko.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

“Ordainketa zatikatua”: hala adosten dugunean, erosketa jakin baten zenbatekoa ordainduko duzu 3, 6, 10 edo eskaintzen dizkizugun hilabeteetan. Ordainketa-modalitate hau bitartekari/preskriptoreen saltokietan erabiltzeko pentsatuta dago.

Modalitate honek interesak sor ditzake; kasu honetan, kontratuko Baldintza Partikularretan adierazten den gehiengoa. Posible izango da interes txikiagoak eskaintzea gure preskriptoreekin adostutako merkataritza-kanpainetan (prezioa kontsulta dezakezu bitartekari/preskriptoreen saltokietan edo webguneetan).

“Ordainketa zatikatua” modalitatea erabili nahi baduzu, eskatu eta baimendu behar duzu, erosketa egitean azaldutako argibideei jarraituta..

 

Gainera, erosketa jakin bat zatika dezakezu “Ordainketa hilabete amaieran” modalitatearekin egiten bada, likidazio-egunaren aurreko egunean, 3, 6, 10 edo 12 hilabetetan, hala eskaintzen dizugunean. Aukera horrekin, kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazitako prezioa ordaindu beharko duzu, zatikatze-aldiaren araberakoa dena. Zatikatzen badituzu, aukera hori eskatu beharko duzu hilaren 20a baino lehen.

 

Ordainketa zatikatua modalitateari esker, zatikatutako zenbatekoak itzuliko dizkiguzu, adostutako epeetan, eta aldi bakoitzari dagokion zenbatekoa ordaindu, aldia amaitu eta jarraian.

Erosketa jakinen ordainketa zatikatuak erabilitako kredituagatik ordaindu beharreko zenbatekoari gehituko zaizkio, aukeratutako kuotaren araberakoa dena.

 

Adibidea: Juanek atera berri den azken ordenagailua erosi nahi du, baina 1.500 € balio du; beraz, ez du ordaindu nahi “Ordainketa hilabete amaieran” modalitatearekin, gastatutakoa hilabete amaieran ordaindu beharko lukeelako eta bankuko kontuan dirurik gabe geldituko litzatekeelako. Horren ordez, antolatu dugun kanpaina bati esker, Juanek erosketa horren ordainketa zatika dezake, interesekin, zenbatekoa ordaintzeko epe bat aukeratuta. Juanek erosketaren prezioa zatikatzeari + zatikatzea egiteko aukeratutako hilabeteei elkartutako interesei dagokien zenbatekoa ordaindu beharko du.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

LABURPEN-TAULA

Jarraian, laburbildu egiten dugu azaldutako ordainketa-modalitate bakoitzaren xehetasunak:

Hilabete amaiera

Ordainketa unea: Hilabete amaieran.

Ordainketaren zenbatekoa: Hilabetean erabilitako guztizko kreditua.

Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Ez du sortzen interes edo kostu espezifikorik.

 

Ordainketa geroratua

Ordainketa unea : Zenbait ordainketa ondoz ondoko hilabeteetan

Ordainketaren zenbatekoa : Harpidetzen zaren kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazten da.

Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Eragiketa bakoitzak interesak sortzen ditu egiten duzun unetik. Gainera, aldez aurreko diru-itzulketak (ordainketa) konpentsazio bidezko prezioa sortzen du.

Hileko kuota bakoitza elkartutako interesez + amortizatu beharreko kapitalaren zatiaz osatzen da. Hileko kuota igotzen badu, zorra denbora gutxiagoan ordainduko duzu: ondorioz, kapitala azkarrago ordainduko duzu, baita interes gutxiago ere.

 

Ordainketa zatikatua

Ordainketa unea : Eragiketa jakin bat 3, 6, 10 edo eskain diezazkizukegun hilabete kopuruan ordain daiteke.

Ordainketaren zenbatekoa : Kopuru finkoa duen kuota bat da, eta hautatutako hilabete kopuruan ordainduko da. Gainera, interesak ditu (Baldintza Partikularretan azaldu gisa) zatikatutako eragiketaren hasierako zenbateko gisa. Azken kuota txikiagoa izan daiteke, hamartarrak doitzearen arabera.

Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Interesak sor ditzake, eta prezio bat kobra diezazukegu zerbitzuarengatik.

 

GARRANTZITSUA: Gehien komeni zaizun ordainketa-modalitatea aukera dezakezu kreditu-txartela kontratatzen duzun unean, eta hura nahi duzunean kontsultatu eta aldatu txartelak eskaintzen duenekin. Hori egiteko, joan dagokion saltokira, deitu 900 101 601 edo 933203391 telefonoetara astelehenetik larunbatera 09:00etatik 21:00etara, edo erabili horretarako gaitutako aplikazioa (webgunearen edota aplikazioaren bidez).

Beste gauza bat!
Aukeratzen duzun ordainketa-modalitatea alde batera utzita, CaixaBank Payments & Consumer-en eskaintzen dugun kreditua babesteko borondatezko asegurua kontratatzen baduzu, aseguruaren primari dagokion zenbatekoa kobratuko zaizu hilero, hileko kuotarekin batera. Hileko primaren zenbatekoa izango da kontratuaren Baldintza Partikularretako “Aseguruaren primaren kostua” atalean adierazitako ehunekoa bider kredituaren saldo erabilia. CaixaBank Payments & Consumer VidaCaixa eta de SegurCaixa-ri banka-aseguru lotutako operadorea da, Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-bitartekarien administrazio Erregistro berezian OV0077 zenbakiarekin erregistratutakoa, han egiaztatu ahal den bezala, Paseo de la Castellana 44, Madrid (28046), helbidean, 91 339 7000 telefonoan edo www.dgsfp.mineco.es webgunean.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

 

 

 

 

 

Para más información descárgate nuestra aplicación

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Aukeratu nahiago duzun txartela!

Aukeratu zure beharretara, interesetara eta egoera finantzariora ondoen egokitzen den kreditu-txartela. Gure preskriptoreek nahiz guk beharrezko azalpen guztiak emango dizkizugu.

Aukeratutako txartela egokia dela zehazteko, gure preskriptoreen bidez informazioa eta dokumentazioa eskatuko dizugu, zure ondarea, familia eta lan ingurua ezagutzeko.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Pertsonaliza ezazu!

Zuk zeuk aukeratuko duzu zure beharretara eta ekonomiara ondoen egokitzen den ordainketa-modalitatea, eta, Ordainketa geroratua modalitatearen (revolving) kasuan, ordaindu beharreko hileko kuotaren zenbatekoa ere aukeratuko duzu. Gogoan izan gutxienez 5 € edo ezarri dugun gutxieneko kuota izango dela zenbatekoa, edozein kasutan 5,5 urteko gehienezko epean zorra osorik ordaintzea bermatzeko.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Kontratu aurreko informazioaren entrega

Kontratatu aurretik, kontratu aurreko informazioaren dokumentua (INE) erakutsiko dizugu; bertan, Informazioa entregatzeko betebeharra dugu, doan eta irauten duen formatu batean, eta, bertan, kreditu lerroaren baldintza ekonomikoak zehazten dira. Eskainitako baldintzak 30 egunez bidaliko dizkizugu, lasaitasunez irakurri eta gure eskaintza beste batzuekin alderatu ahal izateko.

 

Informazio horren helburua da beharrezko datu adina izatea, beste kreditu-entitate batzuen eskaintzekin gurea alderatzeko, eta zure ekonomiaren arabera egokiena dena aztertzeko.

INEa paperean emango dizugu edota posta elektroniko bidez bidali, kontratua sinatu aurretik, erabiltzen duzun kontratazio-prozesuaren arabera:

· Lineako kontratazioa: informazioa prozesu-pantaila batzuetan agertuko zaizu, kontratua sinatu baino lehen. Deskargatzeko eta helbide elektronikora kopia bat bidaltzeko aukera izango duzu.

· Aurrez aurreko kontratazioa gure preskriptoreen zenbait saltokitan: informazioa saltzailearen ordenagailuaren edo tabletaren bidez erakutsiko dizugu, eta kopia bat eska diezaiokezu.

 

GARRANTZITSUA: Behin INEa entregatzen denean, nahi bezainbeste denbora hartu dezakezu kreditu lerroa kontratatu nahi duzun edo ez erabakitzeko. Alderatu merkatuan dauden beste eskaintza batzuekin, eta berrikusi kontratatu nahi duzun produktuari buruzko informazioa eta aplikagarriak diren baldintza ekonomikoak (baldintzak INEan zehazten dira). INEan jakinarazten zaizkizun baldintza ekonomikoak 30 eguneko epean gordeko dira, jaulkipen egunetik hasita.

Gainera, aldez aurretik eskatuta, kontratu-proiektuaren kopia bat emango dizugu, doan, eskaera egiten den unean kreditu-kontratuarekin aurrera egiteko prest ez gaudenean salbu.

INE baten adibidea ikusi nahi al duzu? Sartu hemen.
ABISUA
: INEaren adibidean ikusiko dituzun datu ekonomikoak (ITNa eta UTBa) ADIBIDEARENAK dira eta, beraz, agian ez dira izango txartelean aplikatuko ditugunak, baldintza ekonomiko hauek gehienez aplikatzen direnak dira eta. Kontratazio prozesua abiarazi ez duzulako gertatu da, eta, horrenbestez, zure egoera ekonomiko-finantzarioa ezin izan dugu ikertu; ondorioz, ezin dizugu esan zer baldintza ekonomiko aplikatuko zaizkion txartelari eta gehiengoak erakutsiko dizkizugu.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Sinatu kontratua!

INEa irakurri ondoren, kontratua erakutsiko dizugu. Irakurri eta, prest zaudenean, sinatu!

Behin kontratua sinatuta, haren kopia bat emango zaizu posta elektroniko edo entrega fisiko bidez. Modu batean edo bestean sinatuko duzu, kontratazio-kanalaren arabera:

· Kontratazioa preskriptoreen saltokietan: eskuz edo modu digitalean sinatuko duzu, aurrez aurre.
· Lineako kontratazioa: sinadura-aplikazioarekin, SMS bidez bidaltzen zaizun zenbaki sekretua idatzita.

Gogoan izan kontratuaren beste kopia bat eska diezagukezula nahi duzunean, eta ahalik eta bizkorren bidaliko dizugu.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Atzera egiteko aukera

Atzera egiteko eskubidea duzu; hau da, gure kreditu-txarteletako baten kontratuari uko egin eta baliogabetzeko eskubidea, sinatu ondorengo lehenengo hamalau (14) egun naturaletan. Ez da beharrezkoa arrazoirik ematea.


14 egun horiek igarotzean, kontratua edozein unetan utz dezakezu bertan behera, zure aldetik, zor duzun zenbatekoa aldez aurretik ordainduta. Zorrik ez balego, guk geuk utziko dugu bertan behera, eskaera egin eta 24 ordura.

 

Idatziz jakinaraz dezakezu edo kontratua bertan behera utzi, euskarri elektroniko iraunkorrean hola@caixabankpc.com helbidearen bidez, edo paperean, hala erabakiz gero, Gran Vía Corts Catalanes 159-163, (08014) Barcelona helbidera, edo jaso dela eta edukia duela ziurtatzea ahalbidetzen duen eskubidez onartutako beste baliabide baten bidez.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Jarraian, Espainiako Bankuaren banku-bezeroaren webgunea uzten dizugu, eskuragarri izan dezazun haien simulatzailea, zenbat interes ordainduko zenituzkeen jakiteko, baita zenbateko epean amortizatuko (ordainduko) zenukeen zorra ere, aukeratutako hileko kuotaren arabera: JOAN WEBGUNERA

Zure eskura jartzen ditugu Maiz egiten diren galderak (FAQ). : FAQs

Horrez gain, zuk izan dezazun, erantsi egiten dizugu PERTSONA FISIKOAK DIREN OHIKOENAK DIREN BEZEROEI ESKAINTZEN ZAIZKIEN OHIKO ERAGIKETEN OHIKO KOMISIO ETA TASEI BURUZKO HIRUHILEKO INFORMAZIOA, (Espainiako Bankuaren ekainaren 27ko 5/2012 Zirkularraren 1. eranskina, kreditu-entitateei eta ordainketa zerbitzuen hornitzaileei zuzenduta, banku zerbitzuen gardentasunaren eta mailegu emakiden erantzukizunaren inguruan).

 

Egin klik hemen finantza-produktu mota honi buruz Espainiako Bankuak egiten duen deskribapena ikusteko, baita horren kontratazioarekin erlazionatutako eskubideak ere.

 

Amaitzeko, gogoan izan edozein zalantza izanez gero kreditu-txartelak kontratatu baino lehen edo ostean, gurekin jar zaitezkeela harremanetan bide hauen bidez:
Bota begiratu bat zure interesekoak izan daitezkeen txartelei buruzko atalak:

·Erreklamazioak: JOAN WEBGUNERA

· PSD2: JOAN WEBGUNERA

 

Para más información descárgate nuestra aplicación

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

CaixaBank Payments & Consumer-en, zure eskura jartzen dugu kreditu-txartelen sorta zabala, zure finantza-beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzeko. Hemen ikusi ditzakezu gure txartelak.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Ordainketa “hilabete amaieran”: hilabete amaieran, hilabetean erabilitako kredituaren guztizkoa ordainduko duzu, interesik ordaindu gabe.

Modalitate horri esker, txartelak onartzen duen kreditua erabiltzen joango zara (emandako gehieneko mugaraino). Likidazio-aldia amaitzean, helbideratutako kontuan kobratuko dizugu erabilitako kreditua, kontratuan adierazi gisa.

Ez dizugu kobratuko interesik erabilitako eta hilabete amaieran erabat ordaindutako kredituagatik.

Adibidea: Juan bere emaztearekin joango da irailaren 25ean, ostiralean, asteburua kanpoan igarotzera eta kreditu-txartela erabiliko du hotelaren egonaldia eta larunbateko bazkaria ordaintzeko. Modu horretan, kreditu-txartela erabiliko du kreditu moduan egonaldia eta bazkaria ordaintzeko, unean bankuko kontuan duen saldoa gastatu gabe. Juanek kreditua itzuliko du, interesik gabe, urriaren 1etik aurrera. Zehaztutako bankuko kontuan kobratuko zaio, kreditu-txartelarekin egindako eragiketak kobratzeko erabiltzen den kontua, hain zuzen ere.

 

 

Gainera, Ordainketa hilabete amaieran modalitatearekin, erosketa jakinak zatikatzea erabaki dezakezu, likidazio eguna baino lehen egin badituzu, 3, 6, 10 edo 12 hilabetetan, hala eskaintzen dizugunean. Kasu horretan, kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazitako prezioa ordaindu beharko duzu, zatikatze-aldiaren araberakoa dena. Zatikatzen badituzu, aukera hori eskatu beharko duzu hilaren 20a baino lehen.

 

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

“Ordainketa geroratua” – “Revolving”: erabilitako kreditu guztia epetan ordaintzen da, kuoten bidez.

Gure kreditu-txartel guztiak ordainketa-modalitate horrekin datoz lehenetsi gisa. Hala ere, nahi duzunean alda dezakezu.

Zertan desberdintzen da funtsean gainerako ordainketa-modalitateekiko?

· Zuk erabakiko duzu hilero ordainduko dituzun kuoten zenbatekoa, 20 € edo erabilitako zenbatekoaren % 3ko gutxieneko kuota errespetatuta (bien artean, handiena). Gutxieneko kuota ezartzen dugu zorra itzultzeko epea luzatzeko arriskua txikitzeko eta kostua handitzea saihesteko.

· Kreditu-txartelarekin egindako eragiketek interesak sortzen dituzte egiten diren unetik bertatik.

· Hilaren amaieran guztia aldi berean ordaindu ordez, Ordainketa geroratuarekin, zenbatekoa ordainduko duzu epeka, aukeratzen duzun kuotaren arabera. Kuotak alda ditzakezu, beherantz edo gorantz, gutxieneko zenbatekoa errespetatuta.

 

GARRANTZITSUA: Ordainketa geroratuko kreditua itzuliko duzu aukeratzen duzun hileko kuotaren arabera, baita ordaindu ahala erabiltzen duzun kredituaren arabera ere. Zenbat eta hileko kuota handiago, orduan eta lehenago ordainduko duzu erabilitako kreditua. Ondorioz, kredituaren kostua txikiagoa izango da, interes gutxiago ordainduko dituzulako, eta kuotaren zenbateko gehiena kapitala amortizatzera zuzenduko da.

Adibidea: Sandrari berogailua apurtu zaio abenduan, Eguberrietako erosketen eta ospakizunetan familia eta lagunekin egiten diren bazkari nahiz afarien gastuekin batera. Gastuak 1.500 €-raino iritsiko direla aurreikusi du, eta ezingo du ordaindu zenbateko hori hilabete amaieran, saldorik gabe geratuko litzateke eta hurrengo hilabetearen hasieran. Hori dela eta, kreditu-txartelaren ordainketa-modalitatea aldatuko du “Ordainketa hilabete amaieran” izatetik “Ordainketa geroratua” izatera, eta 150 €-ko hileko kuota ordaintzea aukeratuko du kreditua itzultzeko. Txartelarekin kreditu gehiago gastatzen ez badu, zorra ordainduko du urtebete baino gutxiagoan, elkartutako interesak ordainduta; izan ere, hileko kuota elkartutako interesez eta amortiza dezakeen kapitalaren zati batez eratuta dago. Hileko kuota igotzen badu, zorra denbora gutxiagoan ordainduko du: ondorioz, kapitala azkarrago ordainduko du, baita interes gutxiago ere.
 

Finantzaketa-baldintzak ezberdinak izan daitezke “Ordainketa geroratua” modalitatea erabiltzen bada gure preskriptoreen saltokietan (IKEA, MediaMarkt, futbol-kluba...) edo establezimendu horietatik kanpo egindako erosketak direnean.

Adibidea: gure preskriptoreen saltokietan erositako sofa, mahai eta aulki batzuen zenbatekoa 1.500 € bada, urteko ITNaren interes-tasa %9,95 izanda (UTBa %10,42) eta kreditu-lerroa erabiltzen ez baduzu beste gauza batzuk ordaintzeko, 1.580,28 € itzuli beharko dituzu, 135,00 €-ko 11 kuotaren eta 95,28 €-ko azken kuota baten bitartez.

Bestetik, gure preskriptoreen saltokietan erositako ordenagailu edo bidaia baten zenbatekoa 1.500 € bada, urteko ITNaren interes-tasa %20,88 izanda (UTBa %23,00) eta kreditu-lerroa erabiltzen ez baduzu beste gauza batzuk ordaintzeko, 1.674,51 € itzuli beharko dituzu, 140,00 €-ko 11 kuotaren eta 134,51 €-ko azken kuota baten bitartez.

 

CaixaBank Payments & Consumer-en neurriak bezeroak gehiegi zorpetu ez daitezen:

· Kapitalaren zati bat ordainduko dela bermatzeko gutxieneko kuota bat ezartzen du, zorra ez dadin denboran luzatu (gehienez, 5,5 urte).

· Bezeroei aldizkako informazioa ematen die kreditu-lerroaren erabilera eta kostua kontrolatzeko (hileko laburpenak): ordaindutako zenbatekoak, amortizazioa (ordainketa) amaitzeko aurreikusitako data, ordainduko dituen guztizko interesak...

ASNEFen gardentasun-protokoloa: CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P. S.A.U. ASNEFen Gardentasuneko Protokoloari atxikita dago, zure segurtasun juridikoa bermatzeko revolving ordainketa-modalitateko txartelak merkaturatzeko eta kontratatzeko prozesuan zehar. Sakatu hau Protokoloaren edukia ezagutzeko.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

“Ordainketa zatikatua”: hala adosten dugunean, 3, 6, 10, 12 edo eskainitako hilabete kopuruan ordainduko duzu erosketa edo transferentzia jakin baten zenbatekoa. Ordainketa-modalitate hori, batik bat, bitartekarien/preskriptoreen establezimenduetan erabiltzeko pentsatuta dago.

Baliteke modalitate horrek interesak sortzea. Kasu horretan, interesak zure kontratuaren Baldintza Partikularretan azaltzen diren gehieneko balioarenak izango dira, interes txikiagoak edo zatikatzea doan den eragiketak eskain daitezkeelarik gure preskriptoreekin adostutako merkataritza-kanpainetan (prezioa gure bitartekarien/preskriptoreen establezimenduetan bertan edo euren webgunean kontsultatu ahalko duzu), edo CaixaBank Payments & Consumer-etik zuzenean eskainitakoetan (kasu horretan, zure kreditu-lerrotik zure bankuaren kontura transferentziak egitea eskaintzera zuzendutako kanpainak izango dira, eskuarki). “Ordainketa zatikatua” modalitatea erabili nahi baduzu, eskatu eta baimendu behar duzu, erosketa egitean azaldutako argibideei jarraituta.

 

Gainera, erosketa jakin bat zatika dezakezu “Ordainketa hilabete amaieran” modalitatearekin egiten bada, likidazio-egunaren aurreko egunean, 3, 6, 10 edo 12 hilabetetan, hala eskaintzen dizugunean. Aukera horrekin, kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazitako prezioa ordaindu beharko duzu, zatikatze-aldiaren araberakoa dena. Zatikatzen badituzu, hilaren 20a baino lehen eskatu beharko duzu aukera hori.

Ordainketa zatikatua modalitatearekin, adostutako epeetan itzuli beharko dituzu zatikatutako zenbatekoak, eta aldi bakoitzari dagokion zenbatekoa aldia amaitu eta gero ordaindu beharko duzu, adostutako egunean.

Esan bezala, erosketa jakin batzuen ordainketa zatikatuak erabilitako kredituagatik ordaindu behar duzun zenbatekoari gehituko zaizkio; zenbateko hori, hain zuzen, aukeratutako kuotari dagokiona da.

 

Adibidea: Juanek atera berri den azken ordenagailua erosi nahi du, baina 1.500 € balio du; beraz, ez du ordaindu nahi bere kreditu-lerroa erabiliz “Ordainketa hilabete amaieran” modalitatearekin, gastatutakoa hilabete amaieran ordaindu beharko lukeelako eta bankuko kontuan dirurik gabe geldituko litzatekeelako. Horren ordez, antolatu dugun kanpaina bati esker, Juanek erosketa horren ordainketa zatikatzea erabaki dezake, horri lotuta diren interesekin, zenbatekoa ordaintzeko epe bat aukeratuta. Juanek erosketaren prezioaren zatikatzea + zatikatzea egiteko aukeratutako hilabeteei lotutako interesei dagokien zenbatekoa ordaindu beharko du.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

ORDAINKETA-METODOEN LABURPENA

Jarraian erakusten den koadroan laburbiltzen dizkizugu azaldutako ordainketa-modalitate bakoitzaren xehetasunak:

Hilabete amaierako ordainketa

Ordainketaren unea: hilaren amaieran.

Ordainketaren zenbatekoa: hilabetean erabilitako guztizko kreditua.


Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Ez du sortzen interes edo kostu espezifikorik.

 

Ordainketa geroratua

Ordainketaren unea: hainbat ordainketa ondoz ondoko hilabeteetan.

Ordainketaren zenbatekoa: sinatzen duzun kontratuaren Baldintza Partikularretan adierazten da.

Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Eragiketa bakoitzak interesak sortzen ditu egiten duzun unetik. Gainera, aldez aurreko diru-itzulketak (ordainketa) konpentsazio bidezko prezioa sortzen du.

Hileko kuota bakoitza elkartutako interesez + amortizatu beharreko kapitalaren zatiaz osatzen da. Hileko kuota igotzen badu, zorra denbora gutxiagoan ordainduko du; beraz, kapitala azkarrago ordainduko duenez interes gutxiago ordainduko ditu.

 

Ordainketa zatikatua

Ordainketaren unea: eragiketa jakin bat 3, 6, 10 edo eskain diezazkizukegun hilabete kopuruan ordain daiteke.

Ordainketaren zenbatekoa: kopuru finkoa duen kuota bat da, hautatu bezainbeste hilabetetan ordainduko duzuna. Kasu horretan, gainera, interesak ditu (Baldintza Partikularretan azaldu gisa) zatikatutako eragiketaren hasierako zenbatekoaren zati gisa. Azken kuota txikiagoa izan daiteke, hamartarrak doitzearen arabera.

Interes edo kostu espezifikoak sortzen ditu? Interesak sor ditzake, eta prezio bat kobra diezazukegu zerbitzuarengatik.

 

GARRANTZITSUA: gehien komeni zaizun ordainketa-modalitatea aukera dezakezu kreditu-lerroa kontratatzen duzun unean, eta hura nahi duzunean kontsultatu eta aldatu lerroak eskaintzen duenekin. Hori egiteko, joan dagokion establezimendura, deitu 900 101 601 edo 933 203 391 telefonoetara, astelehenetik larunbatera 09:00etatik 21:00etara, edo erabili horretarako gaitutako aplikazioa (webgunearen edota app-aren bidez)

Beste gauza bat!
Aukeratzen duzun ordainketa-modalitatea alde batera utzita, CaixaBank Payments & Consumer-en eskaintzen dugun kreditua babesteko borondatezko asegurua kontratatzen baduzu, aseguruaren primari dagokion zenbatekoa kobratuko zaizu hilero, hileko kuotarekin batera. Hileko primaren zenbatekoa Baldintza Partikularren "Aseguruaren primaren kostua" atalean adierazitako ehunekoa bider kredituaren saldo erabilia kalkulatzearen emaitza izango da. Jakin behar duzu CaixaBank Payments & Consumer entitatea VidaCaixari eta SegurCaixari lotutako banka-aseguru operadore gisa aritzen dela, Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-bitartekarien administrazio-erregistro berezian inskribatuta dagoela OV0077 zenbakiarekin, bertan egiaztatu ahal den bezala, eta egoitza Paseo de la Castellana 44, 28046 Madril helbidean duela. Telefonoa: 91 339 7000; eta helbide elektronikoa: www.dgsfp.mineco.es.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Aukeratu kreditu-lerro bat kontratatu nahi baduzu!

Lankidetzan aritzen garen kolaboratzaileen/preskriptoreen establezimenduetako batera joan eta kreditu-lerro bat kontratatu nahi baduzu merkaturatzen dituzten produktuen erosketaren prezioa finantzatzeko, edo CaixaBank Payments & Consumer-etik zuzenean kreditu-lerro bat eskaintzen badizugu zure proiektuak gauzatzeko, pentsatu ondo zure behar, interes eta egoera finantzariora egokitzen den. Gure preskriptoreek nahiz guk beharrezko azalpen guztiak emango dizkizugu. Informazioa emango dizugu kontratatuko duzun kreditu-lerroari, horren funtzionamendu eta ezaugarriei eta gisakoei buruz. Eta lotutako kosturik duen ala ez ohartaraziko dizugu.
Aukeratutako kreditu-lerroa zuretzat egokia den erabakitzeko, gure preskriptoreen bidez informazioa eta dokumentazioa eskatuko dizugu, zure ondarea, familia eta lan ingurua ezagutzeko.Lankidetzan aritzen garen kolaboratzaileen/preskriptoreen establezimenduetako batera joan eta kreditu-lerro bat kontratatu nahi baduzu merkaturatzen dituzten produktuen erosketaren prezioa finantzatzeko, edo CaixaBank Payments & Consumer-etik zuzenean kreditu-lerro bat eskaintzen badizugu zure proiektuak gauzatzeko, pentsatu ondo zure behar, interes eta egoera finantzariora egokitzen den. Gure preskriptoreek nahiz guk beharrezko azalpen guztiak emango dizkizugu. Informazioa emango dizugu kontratatuko duzun kreditu-lerroari, horren funtzionamendu eta ezaugarriei eta gisakoei buruz. Eta lotutako kosturik duen ala ez ohartaraziko dizugu.
Aukeratutako kreditu-lerroa zuretzat egokia den erabakitzeko, gure preskriptoreen bidez informazioa eta dokumentazioa eskatuko dizugu, zure ondarea, familia eta lan ingurua ezagutzeko.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Pertsonaliza ezazu!

Zuk zeuk aukeratuko duzu zure beharretara eta ekonomiara ondoen egokitzen den ordainketa-modalitatea, eta, Ordainketa geroratua modalitatearen (revolving) kasuan, ordaindu beharreko hileko kuotaren zenbatekoa ere aukeratuko duzu. Gogoan izan gutxienez 5 € edo ezarri dugun gutxieneko kuota izango dela zenbatekoa, edozein kasutan 5,5 urteko gehienezko epean zorra osorik ordaintzea bermatzeko.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Kontratu aurreko informazioaren entrega

Kontratatu aurretik, kontratu aurreko informazioaren dokumentua (INE) erakutsiko dizugu; bertan, kreditu lerroaren baldintza ekonomikoak zehazten dira. Eskainitako baldintzak 30 egunez bidaliko dizkizugu, lasaitasunez irakurri eta gure eskaintza beste batzuekin alderatu ahal izateko.

Informazio horren helburua da beharrezko aski datu izatea, beste kreditu-entitate batzuen eskaintzekin gurea alderatzeko, eta zure ekonomiaren arabera egokiena dena aztertzeko.

INEa paperean emango dizugu edota posta elektroniko bidez bidali, kontratua sinatu aurretik, erabiltzen duzun kontratazio-prozesuaren arabera:

· Online kontratazioa: informazioa prozesu-pantaila batzuetan agertuko zaizu, kontratua sinatu baino lehen. Deskargatzeko eta helbide elektronikora kopia bat bidaltzeko aukera izango duzu.

· Aurrez aurreko kontratazioa, gure preskriptoreen zenbait establezimendutan: informazioa saltzailearen ordenagailuaren edo tabletaren bidez erakutsiko dizugu, eta kopia bat eska diezaiokezu.

 

Behin INEa entregatzen denean, nahi bezainbeste denbora hartu dezakezu kreditu lerroa kontratatu nahi duzun edo ez erabakitzeko. Alderatu merkatuan dauden beste eskaintza batzuekin, eta berrikusi kontratatu nahi duzun produktuari buruzko informazioa eta aplikagarriak diren baldintza ekonomikoak (baldintzak INEan zehazten dira). INEan jakinarazten zaizkizun baldintza ekonomikoak 30 eguneko epean gordeko dira, jaulkipen egunetik hasita.

Gainera, aldez aurretik eskatuta, kontratu-proiektuaren kopia bat emango dizugu, doan, eskaera egiten den unean kreditu-kontratuarekin aurrera egiteko prest ez gaudenean salbu.

INE baten adibidea ikusi nahi al duzu? Sartu hemendik:
ABISUA: INEaren adibidean ikusiko dituzun datu ekonomikoak (ITNa eta UTBa) ADIBIDEArenak dira eta, beraz, agian ez dira izango zure kreditu lerroan aplikatuko ditugunak, baldintza ekonomiko horiek gehienez aplikatzen direnak dira eta. Kontratazio prozesua abiarazi ez duzulako gertatu da, eta, horrenbestez, zure egoera ekonomiko-finantzarioa ezin izan dugu ikertu; ondorioz, ezin dizugu esan zer baldintza ekonomiko aplikatuko zaizkion kreditu lerroari, eta gehiengo tasak erakutsiko dizkizugu.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Sinatu kontratua!

INEa irakurri ondoren, kontratua erakutsiko dizugu. Irakurri eta, prest zaudenean, sinatu!

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Atzera egiteko aukera

Atzera egiteko eskubidea duzu; hau da, kreditu-lerrorako sinatutako kontratuari uko egiteko edo baliogabetzeko eskubidea, sinatu ondorengo lehen hamalau (14) egun naturaletan. Ez da beharrezkoa arrazoirik ematea.

14 egun horiek igarotakoan, edozein unetan alde bakarrez ezezta dezakezu kontratua, zenbatekorik zor baduzu aldez aurretik ordainduta. Zorrik ez badago, guk geuk utziko dugu bertan behera, eskaera egin eta 24 ordura.

Idatziz jakinaraz dezakezu kontratuan atzera egitea edo ezeztatzea nahi duzula, euskarri elektroniko iraunkorrean hola@caixabankpc.com helbidearen bidez, edo paperean, hala erabakiz gero, Gran Vía Corts Catalanes 159-163, 08014 Bartzelona helbidera igorrita, edo Zuzenbidean jasotzearen eta edukiaren egiaztapena ahalbidetzen duen onartutako beste baliabide baten bidez.

 

    

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Jarraian, Espainiako Bankuaren banku-bezeroaren webgunea ematen dizugu, simulatzaile bat baitauka zenbat interes ordainduko zenituzkeen jakiteko, baita zenbateko epean amortizatuko (ordainduko) zenukeen zorra ere, aukeratutako hileko kuotaren arabera: JOAN WEBGUNERA

Zure eskura jartzen ditugu Maiz egiten diren galderak (FAQ).

Horrez gain, erantsita duzu PERTSONA FISIKOAK DIREN BEZERO-PROFIL OHIKOENEKIN EGITEN DIREN ERAGIKETA OHIKOENETAN GEHIEN ERABILI EDO ESKAINI OHI DIREN KOMISIO ETA TASEI BURUZKO HIRUHILEKO INFORMAZIOA, horien berri izan dezazun (Espainiako Bankuaren ekainaren 27ko 5/2012 Zirkularraren 1. eranskina, kreditu-entitateentzat eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileentzat, banku-zerbitzuen gardentasunari eta mailegu-emakiden erantzukizunari buruzkoa).

 

Amaitzeko, gogoan izan gure kreditu-lerroak kontratatu baino lehen edo ondoren zalantzarik baduzu gurekin harremanetan jar zaitezkeela bitarteko hauen bidez. 

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Zer da mailegu bat?

Mailegu bat finantzeta produktu bat da eta CaixaBank Payments & Consumer-ek diru kopuru bat uzten dizu erosketa jakin bat egiteko edo zure eguneroko proiektuetakoren bat gauzatzeko, eta ondoren itzuli egin behar diozu hitzartutako hileko kuoten ordainketaren bitartez, kasuaren arabera, adostutako interesen zenbatekoa eta sortutako kostuak gehituz.

CaixaBank Payments & Consumeren, zure eskura jartzen dugu maileguen sorta zabala, zure finantza-beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzeko. 

Gure maileguak, nagusiki, lankidetzan aritzen garen gure kolaboratzaile/preskriptoreen bitartez eskaintzen ditugu (etxetresna elektriko edo altzari dendak, hortzetako klinikak, bizikleta dendak, motorren kontzesionarioak, etab.) haien denda eta/edo webetan erosketak egin ahal izan ditzazun. Gainera, ibilgailu bat erosteko mailegu bat kontratatzeko aukera ere eskaintzen dizugu, eta baita zure egunerorako mailegu pertsonalak ere. 

Jakin behar duzun ezen kontratazioa, gehien bat, gurekin merkataritza-harremana duten kolaboratzaile/preskriptoreen saltoki/kontzesionarioen edo online bidez (azken aukera hori erabilgarri dagoenean) egiten bada ere, eta haiek arduratu arren gure bezeroen datuak eta dokumentazioa jasotzeaz kontratazioa egiteko, mailegu hauek CaixaBank Payments & Consumer-ek kontratatzen dituela. 


Kontsumoko mailegu batekin mailegua lotzen den erosketa ordainduko duzu, hori egitean zure bankuko kontuko saldoa erabili gabe, eta CaixaBank Payments & Consumer izango da erosketa horren zenbatekoa zuzenean erosi duzun ondasunaren hornitzaileari ordainduko diona. Zenbateko hori hilero itzuli beharko duzu, mailegatutako zenbatekoaren guztizkoa itzultzeko hitzartutako datara arte adostutako hileko kuota ordainduz. Interesik gabeko kanpaina berezi bat izan ezean, kontratuaren bidez adostutako lotutako interesak ere ordaindu beharko dituzu hilero.

1. adibidea: Sandrari berogailua apurtu zaio abenduan, Gabonetako erosketen eta familia eta lagunekin egiten diren bazkari nahiz afarien ospakizunen erdian. Jaiegunak direla eta, gastuen igoera aurreikusten du eta horregatik uste du finantzatu egin behar duela 3.000 € inguruko kostua duen berogailu baten erosketa. Horregatik, Sandrak, galdaren instalazio enpresa bat dagoela ikusi du bere auzoan eta horrek interesatzen zaion galdararen erosketa-prezioa eta bere instalazioa finantzatzeko aukera eskaintzen du, CaixaBank Payments & Consumerek eskaintzen duen interesik gabeko 24 hilabateko kanpaina bereziaren bitartez, eta finantza-erakundeak instalazio enpresa horren aurrean tramitatzen du maileguaren ematea, 24 hilabeteko amortizazio-epearekin. Sandrak eskaintza hori aukeratuz gero, 125 € ordaindu beharko ditu 24 hilabeteetan zehar, interesik ordaindu gabe.

2. adibidea: Juanek merkatuan atera den azken ordenagailua erosi nahi du, baina 1.500 € balio ditu eta finantzatu egin nahi du ordainketa hori. Horren ordez, antolatu dugun kanpaina bati esker, Juanek erosketa horren ordainketa zatikatzea erabaki dezake, horri lotuta diren interesekin, zenbatekoa ordaintzeko epe bat aukeratuta. Juanek erosketaren prezioaren zatikatzea + zatikatzea egiteko aukeratutako hilabeteei lotutako interesei dagokien zenbatekoa ordaindu beharko du.  

Gainera, garrantzitsua da jakitea CaixaBank Payments & Consumeren mailegua gurekin zuzenean kontratatzeko aukera ere eskain diezazukegula, gure kolaboratzaile/preskriptore/kontzesionarioen bitartekaritzarik gabe, zure proiektuak edo ilusioak gauza ditzazun (adibidez, zure gela konpontzea, eraberritzeak, patinete bat erostea edo bidaia bat egitea). Kasu honetan, behin mailegua kontratatu ostean, emandako zenbatekoa jasoko duzu zure bankuko kontuan. Kasu honetan, behin mailegua kontratatu ostean, emandako zenbatekoa jasoko duzu zure bankuko kontuan, eta 12, 18 edo eskain diezazkizukegun hilabeteetan itzuli beharko duzu. Mailegu-modalitate horrek normalean interesen ordainketa dakar.


Oraindik ez duzu argi? Ikusi bideo hau:

Eskaintzen dizkizugun maileguen ordainketa hileko kuotak ordaintzearen bitartez egiten da, eta horien zenbatekoa aukeratu ahal izango duzu kontratazioaren unean. Zure kontratuko Baldintza partikularretan eta hari lotutako (kontratua) amortizazio-koadroan adierazitako prezioa ordaindu beharko duzu, eta aldatu egingo da zatikapen epealdiaren arabera (12, 18, 24 edo eskaintzen dizugun eta zuk aukeratzen duzun kuoten kopurua). Zure kontratuaren Baldintza partikularretan eta bertan (kontratua) gehitzen dugun amortizazio-koadroan ikusi ahal izango duzu hilero ordaindu behar duzun kopurua, kapital eta interesetan desglosatuta -interesik gabeko eskaintza bat ez denean-, eta baita mailegua ordaintzeari utziko diozun epea ere.Gainera, lehen kuotarekin edo finantzatuta -kasu honetan emandako nominalaren zenbatekoan barne hartuko da- kobratu ahal izango dizugu ematen dizugun finantzaketa zerbitzuarengatiko prezioa, eta horren zenbatekoa ere ikusi ahal izango duzu zure kontratuaren Baldintza partikularretan.

GARRANTZITSUA: Aukeratutako hileko kuota zenbat eta handiago, orduan eta lehenago ordainduko duzu eman dizugun mailegua. Ondorioz, kredituaren kostua txikiagoa izango da, interesak denbora gutxiagoan ordainduko dituzulako, eta kuotaren zenbateko gehiena kapitala amortizatzera zuzenduko delako.

Adibidea: Gure preskriptoreen saltokietan erositako sofa, mahai eta bere aulkiak erosten badituzu 1.500 €-ko baliokoa, eta preskriptore horrek CaixaBank Payments & Consumerekin kolaboratzen badu eta erosketa hori finantzatzen badu erakunde horrek eskaintzen duen mailegu bat kontratatzearen bitartez, 12 hilabeteko amortizazio-epearekin, kontuan izanik urteko % 9,95eko ITNarekin (UTBa % 10,41), 1.582,06 € itzuli beharko dituzu 131,84 €-ko 11 kuotetan eta 131,82 €-ko azken kuotarekin. 

Adibidea: Sandrak auto bat erosi nahi du eta CaixaBank Payments & Consumerek kolaboratzen duen kontzesionario batera bertaratzen da eta hark eskainitako finantzaketa interesatzen zaio. Kontuan izanik ibilgailuaren erosketa prezioa 29.106 € dela, finantzaketa zerbitzuaren prezioa 1.106 € dela (hori nominalean gehitzen da hori ere finantzatzeko) eta interes-tasa urteko % 3,99ko ITNa dela (UTBa % 5,08), 35.339,79 € itzuli beharko dituzu (horietatik 5.127,79 € interesei dagokie), 368,12 €-ko 95 kuotetan eta 368,39 €-ko azken kuotaren bitartez.  

Halaber, jakin behar duzu aldez aurretik ordaindu ahal izango duzula maileguaren zenbatekoa guztiz edo partzialki noiznahi, idatziz guri jakinarazita. Ordainketa partzialek ezingo dute izan maileguaren bi kuoten batura baino txikiagoak. Zure kontsumitzaile egoeran, kontsumorako kreditu kontratuen Legearen ondorioetarako, kredituaren kostu osoa murrizteko eskubidea izango duzu, eta murriztapen horrek barnean hartuko ditu kontratuan geratzen den iraupenari dagozkion interesak eta kostuak, baita jadanik ordainduta daudenak ere. Gure finantzaketa guztiak tasa finkokoak direnez, konpentsazio bat kobra diezazukegu eta ez da izango aurretiaz itzulitako kapitalaren zenbatekoaren % 1etik gorakoa, dirua aurrez itzultzen denetik kontratua amaitu arte falta den epea urtebete baino gehiago bada; epe hori urtebete baino gutxiago bada, konpentsazioa ez da izango aurretiaz itzulitako kapitalaren zenbatekoaren % 0,5etik gorakoa. Zuk ordaindu beharreko konpentsazioaren zenbateko zehatza zure kontratuaren baldintza partikularretan ezarritakoa izango da.

Konpentsazioa ez da inoiz izango zuk dirua aurretiaz itzultzen duenetik kreditu kontratua amaitzeko adostu den datara arteko aldian ordainduko lukeena baino handiagoa.

Kontsumorako kreditu kontratuen Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, lege horren 30. artikulua eta ondorioz konpentsazioari buruz adierazitakoa ez zaie aplikatuko 75.000 euro baino gehiagoko maileguen kontratuei.

Garrantzitsua da jakitea, noiznahi ordainketa bat egiten baduzu partzialki, doan bidaliko dizugu zure amortizazio-koadroa, ordaintzeko geratzen zaizuna eta zenbat denboran zehar jakin dezazun.

Gainera, ezagutu egin behar duzu zer gerta daitekeen ez badituzu zure ordainketa-betebeharrak betetzen. 

Zure ordainketa-betebeharra ez baduzu betetzen, CaixaBank Payments & Consumerek behartuta egongo da berehala baliabideak bideratzera ordaindu gabeko zorra eguneratzeko, eta horiek dira kobratze-kostuak. 1º) CaixaBank Payments & Consumerek hurrengoa erreklamatuko dizu: i) jakinarazpen telematikoen bitartez ( adib. SMS edo antzeko baliabideak); ii) posta elektronikoaren bidez eta/edo posta bidez bidalitako jakinarazpena eta/edo www.caixabankpc.com web-orriaren "PARTIKULARREN EREMU PRIBATUA" eremuan, CaixaBank Payments & Consumerekin komunikabide horiek adosten dituzunean; eta iii) CaixaBank Payments & Consumeren sistemetan agertzen den eta zuk emandakoa den telefono-zenbakira egindako telefono-dei bat edo gehiagoren bitartez (kopurua eta maiztasuna moldatu egingo da ordaindu gabeko eta bezero bakoitzaren egoera partikularretara, beti gutxienez bi (2) saiakera egingo dira zurekin harreman pertsonala ezartzeko) edo beste edozein metodo pertsonalizatu CaixaBank Payments & Consumeri ahalbidetuko diona zurekin harremanetan jartzea. Arrazoizko kobratze-kostuen konpentsazioa eta 15 € edo 35 €-koa diren kudeaketa horien arabera -bat edo beste ibilgailu bat erostera bideratutako mailegu desberdina den edo helburu honetarako den- (nahiz eta kobratze-kostuen kudeaketen balioztatutako kostua 40 €-koa izan bere ondorio partziala aurreikusten da, produktuaren tipologian ordaindu gabe dagoen batez besteko zenbatekoa artatuz) baldintza partikularretn beste prezio bat adierazi ezean (gailendu egingo da baldintza partikularretan adierazitakoa). 2º) Ez ordaintzeak 15 egun igaro ondoren jarraitzen badu, CaixaBank Payments & Consumerek burofax bat edo horren baliokide den gehigarri bat ere bidali ahalko du, edukiaren eta ordainagiriaren ziurtagiriarekin. Bidalketa horren posta-kostua 24 €-koa da, gaur egun. 1. konpentsazioa: i) 20 edo 60 €-koak edo zor handiagoak soilik sortuko dira -bat edo beste ibilgailu bat erostera bideratutako mailegu desberdina den edo helburu honetarako den-; ii) soilik deskribatutako kobratze kudeaketa zehatzak egin ondoren; eta iii) ez ordaintze berak ezingo duelarik sortu konpentsazio bat baino gehiago. 2. konpentsazioa: i) 300 €-tik gorako zorretan soilik sortuko da; ii) ez ordaintzeagatik burofaxa benetan bidali ondoren bakarrik; eta, iii) ez ordaintze berak ez du konpentsazio bat baino gehiago sortuko. 

Kobrantza-kostuak eta berandutze-interesa kontzeptu ezberdinak dira. Ordaindu gabeko zorra egiaz eguneratzera zuzendutako baliabideak, hain zuzen, kobrantza-kostuak dira; berandutze-interesa da ordaintze ezagatik jasotzeari utzitako irabazia.

Berandutze-interesari dagokionez, hori sortuko da amaitutako eta ase gabeko kontratutik eratorritako zure konturako diru-betebeharrak ez betetzeagatik. Kasu honetan berandutze-interesak sortuko dira CaixaBank Payments & Consumeren alde, kontratuan zehaztutako interes arruntari edo ordainketa-interesari (ITN) bi (2) portzentaje puntu gehitu ondoren ateratzen den tasan, ordaindu gabekoa hasi den egunetik eta ordaintzen den arte. Horrek ez du kentzen aurreko paragrafoan aipatutako kontratuko konpentsazioa ere kobratzea.


Beste gauza bat! 

CaixaBank Payments & Consumeren eskaintzen dugun kreditua babesteko borondatezko asegurua kontratatzen baduzu, aseguruaren primari dagokion zenbatekoa kobratuko zaizu hilero, hileko kuotarekin batera. Hileko primaren zenbatekoa izango da kontratuaren Baldintza Partikularretako “Aseguruaren primaren kostua” atalean adierazitako ehunekoa bider kredituaren saldo erabilia.     

Jakin behar duzu CaixaBank Payments & Consumer entitatea VidaCaixari eta SegurCaixari lotutako banka-aseguru operadore gisa aritzen dela, Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-bitartekarien administrazio-erregistro berezian inskribatuta dagoela OV0077 zenbakiarekin, bertan egiaztatu ahal den bezala, eta egoitza Castellana pasealekua 44, 28046 Madril helbidean duela. Telefonoa: 91 339 7000; eta helbide elektronikoa: www.dgsfp.mineco.es

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

1. Aukeratu mailegu bat kontratatu nahi baduzu!

Lankidetzan aritzen garen kolaboratzaileen/preskriptoreen establezimenduetako batera joan eta mailegu bat kontratatu nahi baduzu merkaturatzen dituzten produktuen erosketaren prezioa finantzatzeko, edo CaixaBank Payments & Consumer-etik zuzenean finantzaketa produktu hori eskaintzen badizugu zure proiektuak gauzatzeko, pentsatu zure beharretara moldatzen den. Informazioa emango dizugu kontratatuko duzun mailegu motaren inguruan, horren funtzionamendu eta ezaugarriei eta gisakoei buruz. Eta lotutako kosturik duen ala ez ohartaraziko dizugu. 

2. Pertsonaliza ezazu!

Aukeratu nola itzuli nahi duzun erabilitako kreditua.

3. Kontratu aurreko informazio ematea

Kontratatu aurretik, kontratu aurreko informazioaren dokumentua (INE) erakutsiko dizugu; bertan, maileguaren baldintza ekonomikoak zehazten dira. Eskainitako baldintzak bidaliko dizkizugu, 30 egunez mantenduko ditugu horiek, lasaitasunez irakurri eta gure eskaintza beste batzuekin aldera dezazun. 

4. Sinatu kontratua!

INEa irakurri ondoren, kontratua erakutsiko dizugu. Irakurri eta, prest zaudenean, sinatu!

5. Atzera egiteko aukera

Behin kontratua sinatuta, 14 egun natural izango dituzu atzera egiteko (suntsitzeko).

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Aukeratu mailegu bat kontratatu nahi baduzu!

Pentsatu mailegua zure behar, interes eta egoera finantzariora moldatzen den. Gure preskriptoreek nahiz guk beharrezko azalpen guztiak emango dizkizugu. 

Mailegua zuretzat egokia dela zehazteko, informazio eta dokumentazioa eskatuko dizugu gure preskriptoreen bidez edo guk zuzenean eskatuko dizugu, zure ondare, familia eta ingurune profesionala ezagutzeko.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Pertsonaliza ezazu!

Zuk aukeratuko duzu zure behar eta ekonomiara ondoen moldatzen diren kuota kopurua eta zenbatekoa. Gogoan izan 20 €-koa izan beharko duela gutxienez hileko zenbatekoak.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Kontratu aurreko informazio ematea

Kontratua sinatu aurretik, Europako Informazio Normalizatua (INE) emango dizugu, hots, kontratu aurreko informazioa. Informazio hori entregatzeko betebeharra dugu, doan eta irauten duen formatu batean. Bertan, kontratatu nahi duzun maileguaren alderdi garrantzitsuenak aztertzen dira. Garaiz emango dizugu, kontratuarekiko betebeharrik izan aurretik; horrela, merkatuko hainbat eskaintza alderatu ahal izango dituzu, eta, horren arabera, erabaki informatua hartu kreditu-kontratu bat harpidetzeari buruz.

Informazio horren helburua da beharrezko datu adina izatea, beste kreditu-entitate batzuen eskaintzekin gurea alderatzeko, eta zure ekonomiaren arabera egokiena dena aztertzeko.

INEa paperean emango dizugu edota posta elektroniko bidez bidaliko dizugu kontratua sinatu aurretik, erabiltzen duzun kontratazio-prozesuaren arabera:

  • Lineako kontratazioa: informazioa prozesu-pantaila batzuetan agertuko zaizu, kontratua sinatu baino lehen. Deskargatzeko eta helbide elektronikora kopia bat bidaltzeko aukera izango duzu.
  • Aurrez aurreko kontratazioa gure preskriptore/kontzesionarioen zenbait saltokitan: informazioa saltzailearen ordenagailuaren edo tabletaren bidez erakutsiko dizugu, eta kopia bat eman diezazutela eska dezakezu eta zure helbide elektronikora bidaliko zaizu beste kopia bat.

GARRANTZITSUA: Behin INE agiria eman dizutenean, hartu behar bezainbeste denbora mailegua kontratatu nahi duzun edo ez erabakitzeko. Alderatu merkatuan dauden beste eskaintza batzuekin, eta aztertu kontratatu nahi duzun produktuari buruzko informazioa eta aplikagarriak diren baldintza ekonomikoak (baldintzak INEn zehazten dira). INEn jakinarazten zaizkizun baldintza ekonomikoak 30 egunez eskainiko dizkizugu, jaulkipen egunetik hasita

Gainera, aldez aurretik eskatuta, kontratu-proiektuaren kopia bat emango dizugu, doan, eskaera egiten den unean kreditu-kontratuarekin aurrera egiteko prest ez gaudenean salbu.

INE baten adibidea ikusi nahi al duzu? Sartu hemen.

OHARRA: Ibilgailua eskuratzeko maileguaren kontratazioan erabiltzen dugun INEaren adibidea da, zure maileguari aplikatuko dizkiogun baldintza ekonomikoak bete gabe, eta zure eskura jartzen ditugunak erabiltzen dugun dokumentu-eredua ezagut dezazun eta harekin ohitu zaitezen.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Sinatu kontratua!

Behin kontratua sinatuta, haren kopia bat emango zaizu posta elektroniko edo entrega fisiko bidez. Modu batean edo bestean sinatuko duzu, kontratazio-kanalaren arabera:

  • Kontratazioa preskriptoreen saltokietan: aurrez aurre sinatuko duzu idatziz, modu digitalean edo sinadura-aplikazioan SMS bidez zure mugikorrera bidalitako zenbaki sekretua sartuz.
  • Lineako kontratazioa: sinadura-aplikazioan SMS bidez bidaltzen zaizun zenbaki sekretua sartuz.

Gogoan izan kontratuaren beste kopia bat eska diezagukezula nahi duzunean, eta ahalik eta bizkorren bidaliko dizugu.

Kontratu baten adibidea ikusi nahi duzu? Sartu hemen.

OHARRA: Ibilgailua eskuratzeko maileguaren kontratazioan erabiltzen dugun kontratuaren adibidea da, zure maileguari aplikatuko dizkiogun baldintza ekonomikoak bete gabe, eta zure eskura jartzen ditugunak erabiltzen dugun dokumentu-eredua ezagut dezazun eta harekin ohitu zaitezen.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Atzera egiteko aukera

Atzera egiteko eskubidea duzu; hau da, mailegua kontratatzeko sinatutako kontratuari uko egiteko edo baliogabetzeko eskubidea, sinatu ondorengo lehen hamalau (14) egun naturaletan. Ez da beharrezkoa arrazoirik ematea.
 

14 egun horiek igarotakoan, edozein unetan alde bakarrez ezezta dezakezu kontratua, zenbatekorik zor baduzu aldez aurretik ordainduta.

Idatziz jakinaraz dezakezu kontratuan atzera egitea edo ezeztatzea nahi duzula, euskarri elektroniko iraunkorrean hola@caixabankpc.com helbidearen bidez, edo paperean, hala erabakiz gero, Gran Vía Corts Catalanes 159-163, 08014 Bartzelona helbidera igorrita, edo Zuzenbidean jasotzearen eta edukiaren egiaztapena ahalbidetzen duen onartutako beste baliabide baten bidez.

Halaber, jakin behar duzu maileguak izaera loteslea duenean, erositako ondasun edo zerbitzu finantzatuen hornitzailearen aurrean zure eskubideak erabiltzeko aukera izateaz gain, Kontsumorako Kredituen Kontratuei buruzko Legean zehazten den moduan, CaixaBank Payments & Consumeren aurrean ere erabili ahal izango dituzu eskubide horiek lotutako kontratuari dagokionez, baldin eta eskakizun hauek guztiak betetzen badira:

- Lotutako kontratuaren xedeko ondasunak edo zerbitzuak, osorik edo partzialki, entregatu ez izatea edo bertan hitzartutakoaren araberakoak ez izatea.
-Zuzenbidean onartutako baliabideren bat erabilita, hornitzailearen aurka erreklamazioa egin baduzu, auzibidetik edo auzibidetik kanpo, eta pozik geratu ez bazara.

Maileguaren kontratuaren bidez finantzatutako ondasunen edota zerbitzuen horniketa kontraturen bati dagokionez, uko egiteko eskubidea erabiltzen duzunean, aipatutako finantzaketarekiko behartuta egoteari utziko zenioke, inolako zigorrik gabe. Hala ere, kasuaren arabera, finantzatutako kapitala pilatutako interesa gehituta itzultzera behartuta egongo zara, adostutako tasan eta aipatutako kapitalarekiko,
maileguaren aipatutako kapitala erabili den datatik itzulera datara arte zenbatuta, eta epe horrek ezingo ditu gainditu hogeita hamar egun natural (30), uko egiteko jakinarazpenaren bidalketatik zenbatzen hasita; bestela, hitzartutako berandutza interesa sortuko da egun horretatik aurrera.

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia

Jarraian, Espainiako Bankuaren banku-bezeroaren webgunea uzten dizugu, eskuragarri izan dezazun haien simulatzailea, zenbat interes ordainduko zenituzkeen jakiteko, baita zenbateko epean amortizatuko (ordainduko) zenukeen zorra ere, aukeratutako hileko kuotaren arabera:   JOAN WEBGUNERA

 

Hona hemen hainbat Ohiko galderak (FAQ).

Horretaz gain jakinaren gainean izan dezazun, hurrengo eransten dizugu PERTSONA FISIKOAK DIREN BEZERO-PROFIL OHIKOENEKIN MAIZTASUN HANDIENAREKIN APLIKATU EDO ESKAINITAKO KOMISIO ETA TASEI BURUZKO HIRU HILEZ BEHINGO INFORMAZIOA (1. eranskina, 5/2012 Zirkularra, ekainaren 27koa, Espainiako Bankuarena, kreditu erakundeei eta ordainketa zerbitzuen hornitzaileei zuzendutako.

Amaitzeko, gogoan izan gure maileguak kontratatu baino lehen edo ondoren zalantzarik baduzu gurekin harremanetan jar zaitezkeela bitarteko hauen bitartez.

 

Lagungarria izan zaizu?

Adierazi arrazoia