CaixaBank Payments & Consumer-en bat egin dugu koronabirusari aurre egiteko bultzatutako salbuespenezko neurriekin

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdi globalaren egoeraren aurrean, martxoaren 18an BOEn argitaratu da martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretua, zeinaren bitartez premiazko neurri osagarriak hartzen diren eremu sozial eta ekonomikoan aurre egiteko COVID-19ari, eta xehatu egiten du ordainketaren etenaldia eskatzeko prozesua eta beharrezko dokumentazioa kalteberatasun egoera frogatzeko.

Ordainketaren etenaldiak berarekin ekarriko du maileguen kuoten edota kreditu-txartelen ordainketen atzerapen automatikoa hiru hilabetez.

Norentzat daude bideratuta?

Langabezian geratu diren soldatako langileak diren pertsona fisikoei edota haien salmentetan funtsezko beherakada sufritzen ari diren enpresari/profesionalei, beherakada hori % 40 baino handiagoa denean eta hurrengo egoera guztiak betetzen direnean betiere:

  • Familia-unitatearen hileko diru-sarreren multzoa ez duenean gainditzen hiru aldiz hileko IPREM zenbatekoa (ondorio anitzen errenta adierazle publikoa) (1.613,52 €). Kopuru hori handiagotu egin daiteke seme-alaben edo 65 urtetik gorako helduen ardura existitzen den kasuetan, edo familia-unitatean % 33 baino handiagoa den desgaitasuna duten kideak badaude.
  • Hipoteka mailegu bat kontratatuta izango bazenu, hipoteka-kuotak gehi gastuak eta oinarrizko hornidurak familia-unitatearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoak direnean.
  • Hipoteka mailegu bat kontratatuta ez baduzu, ohiko etxebizitzaren alokairuarengatiko errenta edota hipoteka bermerik gabeko edozein motatako finantzaketa banketxe baten aurrean gehi oinarrizko gastu eta hornidurekin familia-unitatearen diru-sarrera garbien % 35 edo handiagoa izatea.
  • Eta, osasun-larrialdiaren ondorioz, a) hipoteka-kargak (hipoteka mailegua duten bezeroentzat) edo b) aldizkako kostuak (esaterako, alokairuarengatiko errenta) edota banketxe baten aurrean hipoteka bermerik gabeko edozein finantzaketa mota % 30 baino gehiago hazi denean familia-errentaren gainetik.

Zer iraunaldi izango dute neurriek eta noiz eska daitezke?

  • Hiru hilabeteko ordainketaren etenaldia da eta luzatu egin daiteke.
  • 2020ko martxoaren 19tik aurrera egin daiteke eskaera alarma-egoeraren indarraldia amaitu eta handik hilabete bat igaro arte.

Zer dokumentazio eman behar dut?
Langabezia egoeran dauden soldatako langileen kasuan:

  • Langabezia-ziurtagiria.
  • Agindutako baldintzen betetzeari buruzko zordunaren edo zordunen ardurazko aitorpena baliabide ekonomiko nahikorik gabe jotzeko.

Enpresari edo profesional/autonomo/norberaren konturako langileen kasuan:

  • Agindutako baldintzen betetzeari buruzko zordunaren edo zordunen ardurazko aitorpena baliabide ekonomiko nahikorik gabe jotzeko.
  • Jardunari uztearen kasuan, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak bidalitako ziurtagiria.

Familia-unitatearen hileko diru-sarrerek IPREM x 3 gainditzen badute (1.613,52 €): Familia-liburua edota errolda-ziurtagiria, etxebizitzan erroldatuta dauden pertsonei dagokiena.

Beharrezkoa denean, desgaitasunaren aitorpena, atxikimendua justifikatuko lukeena eta dagokion hazkundea balioztatzeko.

Horretaz gain, ordainketaren etenaldiaren eskaera:

  • Dokumentu horren bidez formalki eskatu egiten diguzu etenaldia emateko maileguaren kuoten edo kreditu-txartelaren ordainketan.
  • Zure eskaerarekin batera aurkeztu behar duzun gainerako dokumentazioa xehatzen duen eranskina barne hartzen du.
  • GARRANTZITSUA: Barne hartzen du zure aldeko konpromisoa, legezko baliozkotasuna duena, ematen dizkiguzun datuan erabat egiazkoak eta errealak direla adierazten duena.

Online formularioaren bidez eska dezakezu zure eremu pribatuan edo PDF hori deskargatuz eta moratoria@CaixaBankpc.com helbidera bidaliz

Maileguaren ordainketaren etenaldia eskatzea

Kreditu-txartelaren ordainketaren etenaldia eskatzea

Solicitar suspensión de pago para Pymes

Datu pertsonalen tratamendua

Zure datuak tratatuko ditu CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U.-k, bere egoitza soziala hurrengoa da: Caleruega kalea 102, Madril (28033), IFK. A08980153; Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 36.556 liburukian, 29. folioan, M-656492 orrian. Espainiako Bankuaren KFEn Erregistroan inskribatua 8776 zenbakiarekin. zenbakiarekin.

Datu-babesaren ordezkariaren harremanetarako datuak: www.caixabank.com/delegadoprotecciondedatos

Tratamenduaren helburuak: bildutako datuak eta informazioa ("Datuak") beharrezkoak dira (i) eskaera tramitatzeko eta tratatu egingo dira helburu horrekin, eta baita (ii) CaixaBank Payments & Consumer-i agindu dakizkiokeen betebehar arauemaileak betetzeko ere.

Tratamenduaren oinarri legitimatzailea: (i) kontratuaren egikaritzea (ii) CaixaBank Payments & Consumer-i aplika dakizkiokeen betebeharrak betetzea.

Datuen jakinarazpena: agintari eta erakunde publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie datuok, eskatutako lege-betebeharrak betetzeko, eta baita zerbitzu-hornitzaile eta beharrezko hirugarrenei ere, eskaeraren kudeaketa eta betetzea egiteko.

Datuen gordealdia: eskaera honen tramitazioaren arabera, datuak tratatu egingo dira indarrean mantentzen diren bitartean eskatutako tramitaziotik eratorritako harremanak.

Datuak mantendu egingo dira (aipatutako harremanetatik eratorritako ekintzen preskripzio-epeak irauten duen bitartean) soilik eskatutako legezko betebeharrak betetzeko eta erreklamazioak adierazi, erabili edo defentsarako.


Eskubideak baliatzea

Datuen titularrak hurrengo eskubideak erabili ahal izango ditu: sarrera, zuzenketa, aurkaritza, ezabapena, mugatzea eta eramangarritasuna. Hori bat eginez araudiarekin, Posta-kutxa 209-46080 Valentzia, edo www.caixabankpc.com/ejerciciodederechos-en

Horretaz gain, Datuen tratamendutik eratorritako edozein erreklamazio bideratu ahal izango diozu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari (www.agdp.es).

Deskargatu aplikazioa