SALTOKIAK

Lotutako aseguruak

Babes-sorta zabala aurkezten dizugu zure bezeroak seguru eta estalita senti daitezen ezusteen aurrean.


Bizitza

Ezbeharraren egunean geratzen den kapitala likidatzen da eta heriotza estaltzen du, istripu nahiz gaixotasun egoeran.

Abantailak:

  • Titularraren oinordeek ez dute ordaindu beharko zorra.
  • Lotutako bizi-asegurua denez, geratzen den zorra likidatzen da.



Ezintasun handia

Ezbeharraren egunean geratzen den kapitala likidatzen da, ezintasun handiko Gizarte Segurantzaren ziurtagiri baten bidez, eta estali egiten da ezintasun handia, istripu nahiz gaixotasun egoeran.

Abantailak:

  • Lasaitasuna dakar, nahiz eta ezintasun handiko pentsioa jasotzeagatik diru-sarrerak murriztu, aseguruak eragiketan geratzen den kapitalari aurre egingo diolako.


Langabezia
Lan-kontratu mugagabea duten, funtzionarioen (bitartekoak) eta kooperatiben bazkideak diren bezeroen kaleratzea estaltzen du. Baldintza nagusia da EINak langabezia-egoera onartzea. Kontratua sinatzen denetik bi hilabeteko gabealdia dago eta hilabeteko frankizia (langabeziako lehen hilabetea bezeroak ordaintzen du).

Abantailak:

  • Txarteletan jaso beharreko kalte-ordaina: Lan-harremana eteten den egunean xedatutako soldataren % 10 ordainduko da, hileko kuotetan, gehienez 6 kuota jarraian edo txandakako 18 kuotatan, bezeroaren ordainketa-modua gorabehera eta 400 €/hilean gehienez.
  • Mailegutan jaso beharreko kalte-ordaina: Hileko kuotaren zenbatekoa ordainduko zaio, gehienez 6 kuota jarraian edo txandakako 18 kuotatan, eta 400 €/hilean gehienez.


Aldi baterako ezintasuna
Aldi baterako ezintasuna estaltzen du autonomo, aldi baterako langile eta karrerako funtzionarioentzat. Kontratua sinatzen denetik bi hilabeteko gabealdia dago, gaixotasun kasurako soilik, eta hilabeteko frankizia (aldi baterako ezintasunaren lehen hilabetea bezeroak ordaintzen du).

Abantailak:

  • Txarteletan jaso beharreko kalte-ordaina: Aldi baterako ezintasuna adierazitako egunean xedatutako soldataren % 10 ordainduko da, hileko kuotetan, gehienez 6 kuota jarraian, bezeroaren ordainketa-modua gorabehera eta 400 €/hilean gehienez.
  • Mailegutan jaso beharreko kalte-ordaina: Hileko kuotaren zenbatekoa ordainduko zaio, gehienez 6 kuota jarraian edo txandakako 18 kuotatan, eta 400 €/hilean gehienez.


Erosketa-bermea (txarteletarako esklusiboa)
Finantzatutako ondasuna estaltzen du lapurreta edo erabat suntsituta geratzen den egoeran, erosi eta hurrengo 90 egunetan gertatzen bada. Estalduraren gehieneko zenbatekoa 2.500 € da.
 


Iruzurrezko erabilera (txarteletarako esklusiboa)
Bezeroa babesten du txartelarekin egindako iruzurreko erabileraren aurrean, 48 ordura arte abisatu baino lehen, baita Internet bidez egindako erosketetan ere. Estalduraren gehieneko zenbatekoa 150 € da.
 

Deskargatu aplikazioa