SEGURTASUNA ETA LEGEZKO INFORMAZIOA

Erreklamazioak

Bezeroarentzako arreta zerbitzua

CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C.S.A., Sociedad Unipersonal Bezeroarentzako arreta zerbitzura atxiki da, zeina zerbitzu honetara erantsitako "CaixaBank" taldeko erakundeen eta haren bezeroen erreklamazioak eta kexak konpontzeaz eta zaintzeaz arduratzen baita.

Bezeroek aukera hauetako baten bidez aurkez ditzakete erreklamazioak Bezeroarentzako arreta zerbitzuan:

· Bezeroen eremu pribatuan jarritako inprimakiaren bidez ("Zerbitzuak" fitxa, "Erreklamazioak" atala).

· Inprimaki honen bidez: inprimakia: Atari publikoko inprimakia.

· Idatzi bidez, posta helbide honetara bidalita: Calle Pintor Sorolla, 2-4, 46002, Valencia. 

- Idatziz, CaixaBank-en bulego batera eramanda.

- Posta elektronikoz (helbide elektronikoa: servicio.cliente@caixabank.com).

Halaber, Bezeroarentzako arreta zerbitzuak gehienez hilabeteko epea du oro har erreklamazioak konpontzeko, bere funtzionamendu araudiari dagokionez, edo 15 egun baliodunekoa, ordainketa zerbitzuei buruzko erreklamazioak konpontzeko. Ebazpenarekin desadostasuna gertatzekotan edo adierazpenik igorri gabe adierazitako epea igaro bada, bezeroak gainbegiraleen erreklamazio zerbitzuaren aurrean bere erreklamazioak adierazi ditzakete.

 

Araudiak

 

1. CaixaBank, S.A.ren Bezeroen Defentsarako Araudia

 

Gainbegiraleen Erreklamazio zerbitzuak

1. Banku- zerbitzuak: erreklamazioak Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzura zuzendu daitezke (c/ Alcalá, 50, 28014 Madrid)

 http://www.bde.es

2. Aseguruak eta pentsio planak: erreklamazioak Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorrera zuzendu daitezke (Paseo de la Castellana, 44, Madrid) (pdf)

http://www.dgsfp.mineco.es/

3. Auziak Linean Ebazteko Europar Batasunaren Plataforma

 

Lotutako aseguru etxeen erreklamazio zerbitzuak

1. SegurCaixa: egin klik hemen

2. VidaCaixa: egin klik hemen

 

Kontsumitzailearentzako informazioa (Katalunia)

012 zenbakiaren bidez, Kataluniako Generalitateak emandako, kontsumitzailearen kontsulta telefoniko zerbitzuaren existentzia jakinarazten da. Erreklamazio/salaketa orri ofizialak daude bezeroen eskura. Erakundeak bezeroarentzako doako arreta zerbitzua du 900 101 538 zenbakian. Halaber, Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzko, uztailaren 20ko 22/2010 Legean azaltzen denaren arabera, kontsumitzaileak diren pertsonak hitzartzeko interesa duten oinarrizko zerbitzu finantzarioen kontratu orokorren baldintzen eredu bat eskatu dezakete.

 

Kontsumitzaileen Babesaren Araudi Orokorra eta kontratazio baldintzak

- Legegintzako 1/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa. Haren bidez, ontzat eman ziren Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta osagarrizko bestelako legeak.

- 7/1998 Legea, apirilaren 13koa, kontratazioaren baldintza orokorrei buruzkoa. EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa, banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzkoa.

- 22/2007 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileentzako finantza zerbitzua urrutitik merkaturatzeari buruzkoa.

- 7/2017 Legea, azaroaren 2koa, zeinak 2013/11/EB Zuzentaraua ordenamendu juridiko espainolean txertatzen baitu (2013/11/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko maiatzaren 21ekoa, kontsumoko gatazkak beste era batera konpontzeari buruzkoa).

 

Kontsumorako kreditua:

- 16/2011 Legea, ekainaren 24koa, Kontsumo Kredituen kontratuei buruzkoa.

 

Banku zerbitzuei buruzko araudi orokorra:

- EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, Ekonomia eta Ogasun Ministerioarena, banku zerbitzuen bezeroaren gardentasun eta babesari buruzkoa.

- 5/2012 Zirkularra, ekainaren 27koa, Espainiako Bankuarena, kreditu erakundeei eta ordainketa zerbitzuen hornitzaileei zuzendutakoa, banku zerbitzuen gardentasunari eta maileguak emateko erantzukizunari buruzkoa.

- ECE/228/2019 Agindua, otsailaren 28koa, oinarrizko ordainketa kontuei, ordainka kontuak aldatzeko prozedurari eta alderatze webguneen baldintzei buruzkoa.

 

Aseguru bitartekotza:

· 26/2006 Legea, uztailaren 17koa, aseguruetako bitartekaritzari buruzkoa.

 

Ordainketa zerbitzuak:

- 19/2018 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 23koa, ordainketa zerbitzuei eta finantza arloko premiazko beste neurri batzuei buruzkoa.

- EHA/1608/2010 Agindua, ekainaren 14koa, ordainketa zerbitzuei aplikatu beharreko baldintza gardentasunaren eta informazio baldintzen ingurukoa.

- 260/2012 Araudia (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, martxoaren 14koa. Haren bidez, baldintza teknikoak eta enpresa-baldintzak ezartzen dira eurotan helbideratutako transferentzietarako eta zordunketetarako, eta 924/2009 Araudia (EE) aldatzen da.

 

Bezeroarentzako arreta zerbitzua:

- 44/2002 Legea, azaroaren 22koa, finantza sistema erreformatzeko neurriei buruzkoa (martxoaren 4ko 2/2011 Legearen bidez aldatua).

- ECO/734/2004 Agindua, martxoaren 11koa, finantza erakundeetako bezeroarentzako arreta sail eta zerbitzuei eta bezeroaren defendatzaileari buruzkoa.

- ECC/2502/2012 Agindua, azaroaren 16koa. Haren bidez, Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren eta Aseguru eta Pentsioen Zuzendaritza Nagusiaren erreklamazio zerbitzuen aurrean erreklamazioak aurkezteko prozedura araupetzen da.

 

Deskargatu aplikazioa