BLOG

Digitalki sinatzeko aplikazioak: ezin hobeak ibilgailuak bizkorrago erosteko

Bloga

Digitalki sinatzeko aplikazioak: ezin hobeak ibilgailuak bizkorrago erosteko

Digitalki sinatzeko aplikazioak

Iaz, automobilgintzan salmentek gorakada nabarmena izan zuten (hain zuzen % 11koa 2015ekiko), eta 1,15 milioi turismo eta jeep inguru matrikulatu ziren, fabrikatzaileen elkarteak (Anfac), kontzesionarioenak (Faconauto) eta saltzaileenak (Ganvam) emandako datuen arabera. Elkarte horiek diote ibilgailuak ordeztu behar liratekeela, une honetan haien adina, batez beste, 12 urtekoa delako.

 

Autoa erostea oso erabaki garrantzitsua da, eta, aldi berean, ilusio handia egiten du. Ibilgailua estreinatzea, zalantzarik gabe, oso atsegingarria da, eta are atsegingarriagoa izango da oinarrizko zenbait aholku ahazten ez baditugu, bezeroak esperientziarik onena izan dezan.

 

Zure beharretara eta aurrekontura ongien zer auto egokitzen den erabaki ondoren, kontzesionarioan aholkua eskatzeko leku egokiena topatu behar duzu. Egun, deskontu, pizgarri, sustapen eta eskaintza ugari daude, ibilgailuen merkatuak oso prezio lehiakorrak baititu, eta finantzaketa baldintza interesgarriak.

 

BIZITZA ERRAZTEN DIGUTEN APLIKAZIOAK

 

Ia kasu guztietan bezala, autoa erostean ere teknologia oso lagungarria izan daiteke denbora, joan-etorriak, buru-hausteak eta, nola ez, dirua aurrezteko. Eta, nahiz eta guk pentsatu autoa erostea inbertsio handiegia dela urrutitik egiteko, digitalki sinatzeko aplikazioak eta bestelako berrikuntzak tresna profesional erabat seguruak dira ibilgailuen finantzaketa izapidetzeko, eta bizitza erraztuko digute, bai bezeroak bagara, bai kontzesionarioa bagara.

 

Dokumentuak digitalki sinatzeko aplikazioei esker, adibidez, unean bertan sinatzen ditu dokumentuak norbaitek, hatzaz edo arkatz elektronikoaz, telefono adimendunean edo tabletan, edo, bestela, urrutitik bidal diezazkiokegu, sina ditzan. Era horretako aplikazioei esker, posta elektronikoaren bidez, hodeian edo, telefonoan gordeta egonez gero, zuzenean zabaldu eta sina ditzakegu dokumentuak.

 

CaixaBank Payments & Consumer-ek posible egiten dute hori, eta horrek erraztu egiten du ibilgailuaren finantzaketa mugikorra edo tableta eskura izanez gero. Haren aplikazioan, dokumentazioa kargatu eta kudea daiteke, baita erabat digitalki sinatu ere, paperik batere erabili gabe. Oso aukera praktikoa da auto berria erosteak dakarren burokraziaren erdian gaudenean.

 

Salmenta egin ondoren, eta bezeroak finantzaketa hautatzen du ordainketa metodo gisa, kontzesionarioak CaixaBank Payments & Consumer-ren webgunearen beraren bidez edo telefonoz izapidetzen du eragiketa. Eragiketa aurreonartutakoan, bezeroak tabletan edo mugikorrean sinatuko du. Kontzesionarioak dokumentazioaren argazki bat atera, eta kargatu egingo du, eta gailu berean kudeatu ahal izango du, beti aplikazioaren bidez.

 

Aplikazio hori oso erosoa da, ez bakarrik bezeroarentzat, baizik eta baita kontzesionarioentzat berarentzat ere, eta oso erraz deskargatzen eta erabiltzen da. Haren abantaila nagusia da finantzaketa bizkorrago balidatzen dela, ordainketa bizkortzen baita, eta bezeroa gusturago geratzen da.

 

CaixaBank Payments & Consumer-en digitalki sinatzeko aplikazioak ez darabil paperik gabe, eta kostuak murrizten ditu (baita ingurumenaren gaineko eragina ere). Hain da segurua eta erraza, ezen autoa erostea atseginagoa izango baita, aurreko finantzaketa prozesua, ia beti gogaikarria eta zaila, inoiz baino errazagoa izango delako.

 

Bai bezeroa bazara, bai kontzesionarioko profesionala bazara, ez izan zalantzarik: aplikazio hau zuretzat da. Deskarga ezazu eta eskain iezaiezu bezeroei; berehala ohartuko zara abantailez (iOS-erako/Android-erako eskuragarri): kudeaketa guztiak webgunearen bidez edo telefonoz egiten dira, bizkor eta seguru; berehala izapidetzen eta onartzen da finantzaketa, eta salerosketa prozesua sinplifikatzen da. Zer gehiago eska daiteke?

 

INFORMA ZAITEZ HEMEN

Deskargatu aplikazioa