BLOG

Espainiako Truck&Bus sektoreak hazkundea izan du Europan.

Bloga

Espainiako Truck&Bus sektoreak hazkundea izan du Europan.

Espainiako Truck&Bus sektoreak hazkundea izan du Europan.

Herrialdearen ekonomia zer egoeratan dagoen ikusteko parametroetako bat ibilgailuen salmenta da. Horrela, azaroan gora egin zuen matrikulatutako turismoen kopuruak (104.170 unitate eta aurreko urteko hilabete berean matrikulatutakoak baino % 12,4 gehiago). Horrek garbi uzten du Espainiak gorantz jarraitzen duela. Urteko hamaika hilabeteetan metatutakoari dagokionez, 1,1 milioi unitate baino gehiago matrikulatu ziren; hau da, 2016ko urtarriletik azarora bitartean matrikulatutakoak baino % 7,8 gehiago. ANFAC, Faconauto eta Ganvam elkarteek argitaratutako azken datuen arabera, eta kontuan izanda hamaika hilabete horietako kopuruak, litekeena da oso urtearen amaieran matrikulatutako turismoen kopurua 1,22 milioikoa izatea (hau da, 2016koak baino % 7 gehiago). Hala, elkarte horiek diotenez, 2017. urtearen amaieran, Espainia 2,8 milioi ibilgailu ariko da fabrikatzen, industriak urte honetarako ezarritako helburua (3 milioi) baino zertxobait gutxiago.

 

Ibilgailu industrial, autobus, autokar eta mikrobusen matrikulazioari dagokionez, azaroan 3.219 izan ziren, 2016ko azaroan erregistratutako kopuruaren oso antzekoa eta % 0,6 soilik handiagoa. Hala ere, urte bereko urtarriletik azarora, hazkunde metatua zertxobait handiagoa izan da aurreko urteko denboraldi berean izandakoarekin alderatuta; hain zuzen ere,% 1,8 handiagoa (26.331 matrikulazio). 22.832 ibilgailu industrial matrikulatu ziren 2017ko urtarriletik azarora; alegia, aurreko urteko lehenengo hamaika hilabeteak kontuan hartuta, % 0,4 gehiago.

 

Elkarte horien arabera, matrikulatutako autobus, autokar eta mikrobusen kopurua oso positiboa izan da azken hamaika hilabeteetan, 2017an oso urte ona izan baitzen turismoaren aldetik. Kategoria horretan, % 12ko gorakada izan zen, eta matrikulatutako ibilgailu kopurua guztira 3.500 ingurukoa izan zen.

 

Hala, eta Espainia ibilgailu salmenten gorakada handiena izan duten Europako herrialdeetako bat izanik (munduko zortzigarren automobil fabrikatzailea eta Europako bigarrena 2016an), topaketa eta azoka sektorialeak gero eta arrakasta handiagoa dute: adibidez, urrian Madrilgo Floten Azoka Profesionala izan zen, zeina enpresetarako ibilgailu eta zerbitzuetan espezializatuta baitago; duela gutxi, Solutrans nazioarteko azoka egin zen, eta garraioaren sektoreko eragile guztiak bildu zituen Lyonen (Frantzia); eta 2016ko azaroan International Automobile Ausstellung (IAA) azoka izan zen Hannoverren (Alemania), kamioiaren arloko Europako topaketa nagusia. Azoka horiek garbi erakusten dute Espainiako merkatua une honetan oso dinamiko dagoela eta berriro aktibatzen ari dela.

 

KAMIOI ETA AUTOBUSEN RENTINGA

 

Enpresetarako ekipamenduarekin erlazionatutako formula abantailatsuenetako batzuek rentinga dute tartean; hari esker, enpresak berme guztiak ditu, eta, aldi berean, prezio eta ordainketa formula erosoagoak eta malguagoak.

 

Rentinga ibilgailu bat epe luzera alokatzea da. Jabea renting enpresa denez, hilero zenbateko bat ordaintzen zaio, ibilgailua erabiltzearekin erlazionatutako ohiko gastu guztiak ordaintzeko (kudeaketa, matrikulazioa, zergak, mantentzea, asegurua...), aldi batez erabiliko duena era horretako ekipamenduarekin erlazionatutako ezertaz kezka ez dadin.

 

Formula honi esker, ahalik eta etekin eta kalitate handiena ateratzen zaie bizkor zaharkitzen diren ondasunei (adibidez, ekipo informatikoak) edo etengabe higatzen direnei (esaterako, ibilgailu industrialak, etengabe mantendu behar baitira).

Horrela, eta hilean behin bakarrik ordainduta, gastu guztiak estaltzen dira: alokairua, azterketak, IAT, konponketak, 24 orduetako laguntza, asegurua, etab. Halaber, modeloa, bertsioa eta ibilgailurako nahi diren egokitzapenak aukera daitezke. Renting bidez hartzen diren ibilgailual kilometro kopuru jakin batera iritsi arte kontratatzen eta erabiltzen dira. 

 

Enpresarako ibilgailu industrial bat behar baduzu, CaixaBank Payments & Consumer-eko modeloetako bat aukera dezakezu; fabrikatzailearen berme mekanikoa dute 1 edo 2 urtez, kilometro kopurua bermatuta dago, merkatuko prezio onenak dituzte, eta epe erosoetan ordaintzeko moduko finantzaketa eskaintzen dute, jarduera motaren eta erabileraren araberakoa.

 

INFORMA ZAITEZ HEMEN.

Deskargatu aplikazioa