BLOG

Bizikletaren booma finkatu egin da, eta sektorea unerik onenean dago

Bloga

Bizikletaren booma finkatu egin da, eta sektorea unerik onenean dago

El ‘boom’ de la bicicleta se consolida y el sector vive su mejor momento

Batzuentzat kirol, besteentzat zaletasun, azken urteetan izugarri egin du gora bizikletaren sukarrak eta harekin erlazionatutako guztiak. Bizikleta modan dago: zikloturismoa, mendiko bizikleta, hiriko bizikletak, elektrikoak… Gaur egun, edonor izan daiteke bizikletaren zale edo profesional, eta jarduera horrek eskaintzen dituen aukera guztiez gozatu: asteburuetan erabili, egunero lanera joateko erabili, taldean bizikletan ibiltzeko elkarteren bateko kide bihurtu, etab. Edozer aukeratzen dugula, aire zabalean egongo gara, modu iraunkorragoan mugitu, eta turismoa egiten dugun bitartean sasoian jarri.

 

Sektore honen Espainiako topaketa handia Madrilen izan ohi da, irailean. UNIBIKE du izena, eta azken edizioak (2017) izandako arrakastak garbi utzi du urtez urte dinamikoagoa dela, eta gero eta eduki, erakusketa, lehiaketa eta hitzaldi gehiago eskaintzen dituela.

 

Han izan zen CaixaBank Payments & Consumer, bizikletaren munduko zale eta profesionalekin batera. Lau egunez, Paddock eremu berritzaile bat erabili ahal izan zuten kanpoaldean, 1.000 m2 baino gehiagokoa, publikoarekin zuzenean interakzioan aritzeko. Jardueren programa zabalaz gain, azken edizioko eskaintza nagusia izan zen produktuak probatu ahal izan zirela IFEMAren inguruan; esaterako, Juan Karlos I.aren parkean, Orgazeko kondearen pinudian eta Felipe VI.aren baso parkean (zeinak 470 hektarea baino gehiagoko hedadura baitu).

 

UNIBIKEren azken edizioan eskaintza zabala izan da: bizikleta elektrikoak, hirikoak, fat bikes bizikletak, haurrentzako bizikletak, TB bizikletak eta road bizikletak. Horrez gain, martxa zikloturista tradizionala ere izan da, eta 500 txirrindularik baino gehiagok hartu dute parte; zaleentzako beste proba eta martxa batzuk ere egin dira.

 

JADA HEMEN DA BIZIKLETAREN BOOMA

 

Nahiz eta bizikleta duela mende bat baino gehiago asmatu zen, haren abantailak, gaur egun, bistakoak dira oraindik ere: garraiobide eraginkorra eta garbia da, eta osasunari mesede egiten dion ariketa fisiko arina egiteko aukera ematen du; horrez gain, seme-alabekiko harremana estutzen eta hobetzen laguntzen du, baita gure zaletasun bera duten lagun, bizilagun edo lankideekiko harremana ere. Halaber, hiri handietako mugikortasun arazoak hobetzeko irtenbide onena da. Europako hainbat hiri (esaterako, Amsterdam, Kopenhage eta, Espainian, Sevilla, Gasteiz eta Bartzelona) nagusi dira hedabide jasangarriago eta ekologikoago hau sustatzen eta ezartzen.

 

Hainbeste abantaila ditu bizikletan ibiltzeak, ezen Trafikoko Zuzendaritza Nagusia (DGT) plan estrategiko nazional bat prestatzen ari baita Espainia Europako zenbait herrialdetako erabilera mailetara hurbiltzeko, zeinek urteak baitaramatzate babes finantzarioa ematen beren metropoli eremuetan bizikleta erabil dadin. Orain arte, Europako erreferentziako hiria Kopenhage da oraindik ere, non joan-etorrien % 50 bizikletan egiten baitira.

 

Ildo horretan, prezio guztietako bizikletak daude merkatuan. Eta, nahiz eta amets egitea doan den, batzuk horixe dira: amets bat. Beste batzuek, ordea, arrazoizko prezioa dute, baina garrantzitsuena da gure beharrak zein diren aztertzea, inbertsio handia egin eta etekin gutxi aterako badiogu. Gomendagarriena da behar ez dituzun funtzioen truke ez ordaintzea, baina, benetan bizikleta on bat erosi nahi baduzu, gogoan izan alderdi hauek: informa zaitez, eskatu aholkua adituei, prestatu hainbat aukerako zerrenda bat, eta proba itzazu guztiak ezer erabaki baino lehen.

 

Edonola ere, kontua da, nola bizikleta asteburuetako zaletasuna duzun, hala profesionalagoa zaren eta Ironman bat egiteko prestatzen ari zaren, bizikleten merkatuak, haien osagarrienak eta haiekin erlazionatutako guztiak benetako booma izan dutela azken urteetan.

 

Espainiako Marken eta Bizikleten Elkarteak (AMBE) emandako datuen arabera, 2016an sektore horrek aurreko urtean baino % 5,28 gehiago fakturatu zuen Espainian, nahiz hori 3,3 puntu txikiagoa izan 2015ean erregistratutako gorakada baino, nagusiki bizikleten prezioa igo egin delako (% 11,13). Hala ere, 2016an bizikleta gehiago saldu ziren (% 1,01).

 

Tipologiei dagokienez, bizikleta elektrikoa eta errepidekoa nabarmendu behar dira, zeinek % 95eko hazkundea eta % 25ekoa izan baitute, hurrenez hurren. Saldutako unitateei dagokienez, elektriko eta errepideko gehiago saldu dira (% 64 eta % 20, hurrenez hurren), eta, atzetik, hiriko gehiago (% 5,3).

 

Produktu salduenei dagokienez, oraindik ere bizikleta osoak dira nagusi (salmenta guztien % 43,86), eta, gero, bizikletarako osagarriak (% 33,89), ehungaiak (% 7,03), oinetakoak (% 4,38) eta, ia parean, kaskoak (% 4,23). Azkenik, sailkapenaren amaieran, elektronikarekin eta elikadurarekin erlazionatutako produktuak eta bestelako osagarriak daude.

 

Gaur egun, txirrindularitza kirol nagusia da. Horren erakusgarri, 2016an 1.548,8 milioi euroko salmentak izan zituen guztira; alegia, kirolgaien sektoreak izandako salmenten (6.593 milioi euro) % 23,49. Kirol diziplina guztietako portzentajerik altuena da, eta beste kirol mediatiko eta ezagunago batzuen gainetik (esaterako, futbola).

 

“Txirrindularitza gustuko baduzu eta zure beharrei ongien erantzungo dien ekipamendu onenan nahi baduzu, guk emango dizugu nahi duzun kreditua. INFORMA ZAITEZ HEMEN, eta hasi zabalduen dagoen kirola egitearen abantailez gozatzen!

Deskargatu aplikazioa