BLOG

Nolakoa izango da etorkizuneko kontsumitzailea? Hura hobeto ezagutzeko gakoak

Bloga

Nolakoa izango da etorkizuneko kontsumitzailea? Hura hobeto ezagutzeko gakoak

Nolakoa izango da etorkizuneko kontsumitzailea? Hura hobeto ezagutzeko gakoak

Hurrengo hamarkadan, beste 800 milioi kontsumitzaile "agertuko" dira gorabidean dauden merkatuetan sortutako erdi mailako klasean. Belaunaldi horri "Z" esaten zaio, eta hitz egiten baino lehen ikasi du klik egiten. Deloitte aholkularitza enpresaren txostenak (“Consumidor 2020: leyendo las señales”) xehetasunez aztertzen du nola aldatuko diren kontsumitzaileak eta haien eskariak datozen 10 urteetan, eta belaunaldi horrek dagoeneko 44.000 milioi dolarretik gorako erosahalmena omen du.

Zure enpresak edo negozioak "etorkizuneko" kontsumitzaile berri horiek ezagutu nahi baditu, lehenik, jakin dagoeneko hemen daudela eta oso gauza zehatzak nahi dituztela; adibidez, segurtasuna eta sinpletasuna (hots, eskaintza errazak, hizki txikirik eta klausularik gabekoak) eta inplikazioa eskainiko dizkieten markak eta zerbitzu pertsonalizatua.

Kontsumitzaile mota berri honen beste ezaugarri nabarmen bat da ez dela hain oldarkorra:  gehiago eta hobeto planifikatzen ditu erosketak, eta "kontsumitzaile estrategiko" izenekoa bihurtu da; hau da, gauzak erosi behar dituen arren, preziorik abantailatsuena izan arte itxaroten du (merkealdia, eskaintzak, garai bereziak…). Teknologiari dagokionez, haren beharra du oraindik ere bizi kalitatea hobetzeko, baina teknologia sinpleagoa izatea nahi du. Bestela esanda: teknologia gehiago, baina ez hain konplexua.

Ildo horri jarraituz, kontsumitzaile berriak askoz ere hautakorragoak dira: interesatzen zaiena soilik oso modu espezifikoan hautemateko trebatuta daude eta garrantzi handia ematen dio preskriptorearen irudiari. Eragin pertsonalak eta gomendioek oso eginkizun garrantzitsua dute, baina preskriptoreek kontsumitzailearen benetako konfiantza izan dezaten, haren ingurukoak izan behar dute (lagunak, familia…). 

Etorkizuneko kontsumitzailea arrazionalagoa da, baina garrantzi handiagoa ere ematen dio leialtasunari: haren uste osoa izango duen eta harengan uste osoa jarriko duen marka bat aurkitu nahi du. Era berean, badaki zer nahi duen eta oso informatuta dago, "hiperkonektatuta" baitago; hau da, oso ondo moldatzen da teknologia berriekin.

 

Zure negozioak arlo horretan duen estrategia berritzeko unea iritsi dela uste baduzu, kontuan izan marketinean adituen hitzetan datozen urteetako erosleek maiz eta masiboki erabiliko dituztela teknologia berriak eta haientzat ezinbestekoa izango dela berehalakotasuna. Hala, 2020ra begira, oso gomendagarria da zenbait alderdi aintzat hartzea; esate baterako, denbora errealeko promozioak, geokokapena (bezeroa non dagoen eta une bakoitzean zer eskain dakiokeen jakiteko) eta autozerbitzua (hau da, bezeroak berak har dezala behar duena).

Baina erne: kontsumitzaile profil berriari ez zaio gustatzen publizitatez inguratuta egotea. Beraz, enpresek beste bide batzuk erabili beharko dituzte (esaterako, sare sozialak) mezuak helarazteko; bezeroak aukera izango du erantzuteko eta iritzia emateko, eta, aldi berean, proiektuaren parte izateko eta marka berea balitz bezala sentitzeko. Laburbilduz, datozen hamar urteetan, bi norabideko komunikazioa funtsezkoa izango da enpresentzat.

Datu horiek kontuan izanda, zure negozioa edo enpresa etorkizuneko merkatuan kokatu nahi baduzu, produktu edo kanpaina bat kaleratu aurretik kontsumitzaileari iritzia eskatzea beste aukerarik ez duzu, bezero profil horrekiko helburu bakarrarekin: ororen gainetik hura zoriontsu egitea.

Kontuan izan: markek beti egon behar dute adi eraginkorragoak izateko (eta, batez ere, bizkorragoak) arazoak detektatu eta konpontzeko orduan, baita arazoak sortu baino lehen ere.

Zure enpresarako zer profil nahi duzun gorabehera, CaixaBank Payments & Consumer-ek laguntza osoa eta aholkularitza profesionalena eskainiko dizkizugu bezeroak pozik gera daitezen zurean erostean, eta, nola ez, zure negozioak arrakasta izan dezan!

 

INFORMA ZAITEZ HEMEN.

 

 

 

  ATZERA

Deskargatu aplikazioa