BLOG

Extraescolares y academias: los mejores consejos para organizar la agenda de tus hijos este curso

Bloga

Eskolaz kanpoko jarduerak eta akademiak: ikasturtean zehar seme-alaben agenda antolatzeko aholku onenak

Eskolaz kanpoko jarduerak eta akademiak: ikasturtean zehar seme-alaben agenda antolatzeko aholku onenak

Ikasturtea hastean, guraso asko kezkatuta egoten dira: eskolaz kanpoko zer ekintza aukeratu? Ingeleseko zer akademia da egokiena? Zer kirol egingo dute aisialdian? Orduan, dauden aukera guztiak aztertu behar dira (normalean asko izaten dira), eta seme-alaben agenda gehiegi kargatu gabe antolatzen saiatu, estresa ez daitezen, oro har ordu asko ematen baitituzte eskolan.

 

Era horretako jarduerak haiekin adostu behar dira, jakina, eta haien gustuekin eta zaletasunekin bat etorri behar dute, baina, aldi berean, haien trebetasunak indartzen lagundu behar dute, edo laguntza handiagoa behar duten arloak sendotzen. Jarduerak behar bezala aukeratu ezean, baliteke ondorioak izatea (negatiboak), ez bakarrik haien aldartean edo osasunean, baizik eta baita gureengan ere, guraso garen heinean.

 

Lehenik, gogoratu haurtzaroan jolas librea funtsezkoa dela garatzeko, beste rol batzuk berenganatzen baitituzte eta horrek helduarorako prestatzen laguntzen baitie. Horregatik, garrantzitsua da ikasturtean zehar haien agenda gehiegi ez kargatzea, jarduera gehiegi sartuta, haien eskola eguna berez luzea baita. Batzuetan ahaztu egiten zaigu umeek atsedenaldiak eta betebeharrik gabeko uneak behar dituztela. Bi gauzen arteko oreka aurkitu behar da.

 

Eskolaz kanpoko jarduerak, edozein eratakoak, beti izango dira dibertigarriagoak lagunekin. Seme-alabren agenda gelakide edo lagunen batenarekin bat etorrarazterik baduzu, askoz ere atseginagoak egingo zaizkio jarduera horiek. Eta, gainera, jarduera horietara joateko tarte bat muga badezakezu, askoz hobeto. Erraztu gauzak, bai haientzat, bai zuretzat, eta aukeratu eskolatik edo etxetik gertu dauden jarduerak, gure ekintza erradiotik kanpo dauden akademietara edo kiroldegietara egunero joan beharrik ez izateko.

 

Kirolen bat edo ariketa fisikoa egitea oso onuragarria da haurrentzat: autoestimua sustatzen du, enpatia indartzen du, taldean lan egiten ikasten dute, eta haien energia kanporatzeko modu bat da. Hori bai: neurriz egin behar dut, batez ere oraindik oso txikiak badira, urte horietan behar bezala atseden hartu ere egin behar baitute, errendimendu akademikoan nabaritu ez dadin.

 

Jarduera artistikoak eta musikalak ere oso gomendagarriak dira haur eta gazteentzat. Musika eskolek oso goiz hasten dira eskolak ematen, eta horrek onura asko dakarzkie, hala nola arreta, kontzentrazioa eta memoria hobetzea. Gainera, musikak matematikarako gaitasuna lantzen du, eta hitz egiten ikasten ere laguntzen die.

 

Jarduera artistikoen kasuan, halakoek haien talentua indartzen dute, talentua sustatzen, eta trebetasun asko eskuratzen laguntzen diete. Pintura, eskulanak edo antzerkia oso aukera ona izan daitezke adierazteko gaitasuna eta sentsibilitatea lantzeko emozioak adieraztean.

 

Nahiz eta ingelesa gero eta beharrezkoagoa den egunez egun, batzuetan betebehar gogaikarri bihurtzen da hori ere. Horregatik, eskolaz kanpoko jardueren agendan modu dibertigarrian sartu behar litzateke: jokoak, musika, eskola-inguruneaz kanpo jarduera konjuntuak elkarrizketa hobetzeko, eta abar.

 

Gogoratu, oro har, era horretako jarduerek haurren berezko gaitasunak indartu behar dituztela, baina, aldi berean, dibertsiorako eta aisialdirako tartea ere eskaini, ahal den neurrian. Saia gaitezen hala izan dadin, eta ez alderantziz; bestela, estresa eragingo baitu soilik, bai haiei, bai guri.

 

Antolatu duzu seme-alaben agenda? Zorionak! Aurreikusitako gastuei aurre egiteko beharko duzun guztia; CaixaBank Payments & Consumer-engana jo dezakezu, eta beti egongo zara lasai gure kreditu lineekin (mailegu pertsonalak eta txartelak). INFORMA ZAITEZ HEMEN:

 

  ATZERA

Deskargatu aplikazioa