BLOG

Automatización y tecnología en la logística: una gran ventaja para tu almacén

Bloga

Automatizazioa eta teknologia logistikan: biltegirako abantaila handia

Automatizazioa eta teknologia logistikan: biltegirako abantaila handia

Industriak egiten du ahalegin handiena ekoizpen prozesuak bizkortzeko eta haiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko konponbide berriak etengabe aurkitzeko. Ildo horretan, biltegietako logistika lanak eta eskaerak prestatzekoak automatizatzen baditugu eta haietan robotika integratzen badugu, diru asko aurreztuko dugu, batez ere banaketa enpresa bat badugu.

AVG deituriko orga jasotzaileek (Automatic Guided Vehicle edo gidari automatikoko ibilgailuak) ez dute gidaririk behar egin beharreko lanak egiteko; alegia, industrietan noizbehinka salgaiak garraitzea. Teknologia horri esker, nabarmen murrizten dira kostuak, langileek beste zeregin batzuk egiten baitituzte bitartean. Teknologia hori erabat programagarria da, eta zeregin errepikakorrak automatikoki egiteko gai da.

Modu autonomoan lan egin ahal izateko, orga horiek hainbat modutara gidatu, kontrolatu eta kudea daitezke, eta, automatikoki lan egiteaz gain, erraz komunika daitezke inguruarekin jasotako aginduak eta egin beharreko mugimenduak kudeatzeko. Instalazioa mantentzeko sistemekin edo ate eta biltegi automatikoekin ere komunikatzen dira, baita enpresa kudeatzeko softwarearekin ere.

Zalantzarik gabe, teknologia horrek asko errazten eta bizkortzen du lana, batez ere sistema logistiko handiak kudeatu behar direnean. Halaber, AVG ibilgailuek segurtasun aurreratuko sistemak dituzte, garraiatzen ari den zamak kalterik jasango ez duela bermatzeko.

 

BERRIKUNTZA ETA ENERGIA AURREZTEA: litiozko bateriak

Nahiz eta normalean orga jasotzaileek (gidari automatikokoak izan ala ez) korronte elektrikoa behar dute funtzionatzeko, modelo aurreratu eta energetikoki eraginkorrenek litiozko bateriak dituzte. Era horretako baterien abantaila da energia asko aurrezten dutela (% 40), bai kargatzean, bai erabiltzean, eta 10 urtetik gorako erabilbizitza dutela.

Litiozko bateriak darabiltzaten orgek (batez ere, lan handietarako erabiltzen direnek) dituzten abantaila nagusiak dira kargatzeko autonomia handia, errendimendu handia eta mantentze kostu oso txikiak dituztela eta oso bizkor kargatzen direla.

Orga jasotzaile guztiak (nola elektrikoak hala litiozko bateriadunak, nola eskuzkoak hala gidari automatikokoak) edozein enpresatan integra daitezke, eta era guztietako zeregin eta inguruneetara egokitu. Halaber, erraz moldatzen dira era guztietako lanetara; besteak beste, kamioien gunean egin beharreko zamalanetara, apalategietan gauzak biltegiratzekoetara eta eskaerak prestatzekoetara.  Tamaina eta kargatzeko eta jasotzeko ahalmen guztietakoak daude.

 

ORGA JASOTZAILEEN RENTINGA

Enpresetarako ekipamenduari dagokionez formula abantailatsuenetako bat rentinga da, berme guztiak baititu eta, aldi berean, prezio eta ordainketa formula eroso eta malguagoak eskaintzen. Rentinga ibilgailu bat epe luzera alokatzea da. Jabea renting enpresa denez, hilero zenbateko bat ordaintzen zaio, ibilgailua erabiltzearekin erlazionatutako ohiko gastu guztiak ordaintzeko (kudeaketa, matrikulazioa, zergak, mantentzea, asegurua...), aldi batez erabiliko duena era horretako ekipamenduarekin erlazionatutako ezertaz kezka ez dadin.

Merkatuko azken teknologia darabilen orga jasotzaile bat behar baduzu enpresarako, CaixaBank Payments & Consumer-en modeloetako bat aukera dezakezu; epe erosoetan ordaintzeko finantzaketa eskainiko dizugu, jarduera motara eta erabilerara egokituta, eta negozioari hazten laguntzeko zerbitzu onenak eman dizkizugu.

Informa zaitez HEMEN

 

  ATZERA

Deskargatu aplikazioa