BLOG

Telefonía para empresas: Claves para ponerla al servicio de tu negocio

Bloga

Enpresentzako telefonia: Negozioaren zerbitzura jartzeko gakoak

Enpresentzako telefonia: Negozioaren zerbitzura jartzeko gakoak

Enpresak telefono linea egokia al du ematen duen zerbitzua kontuan hartuta? Zer aukera kontratatu behar duzu negozio berrirako? Aurrez ditzakezu kostuak eta funtzioak ugaritu enpresaren telefonia zerbitzuan? Enpresaburua edo ekintzailea bazara, askotan egingo zenizkion halako galderak zeure buruari. Izan ere, inoiz ez da erraza izan proiektu baterako telefonia zerbitzu egokia aukeratzea hainbeste aukera, sistema eta tarifa egonda.

Hain interkonektatuta dagoen mundu honetan, negozio bat sortzean garrantzitsuena da bezeroekin komunikatzeko sistema on bat izatea. Horri funtsezko beste bi alderdi gehitu behar zaizkio: kostuak aurreztea eta zerbitzuaren fidagarritasuna bermatzea, sistema horiek egunero erabili baititugu eta, askotan, haien arabera egongo baita enpresaren irudia eta ospea.

 

Halaber, enpresako langileen arteko komunikazioa ere funtsezkoa da (batzuetan, langileak ez daude geografikoki gertu elkarrengandik); komunikazioak huts egiten badu, oso zaila izango da koordinazioari eustea eta taldeko lana ondo ateratzea.

 

NEGOZIOETARAKO TELEFONIA AUKERAK

 

Gaur egun, hiru motatako teknologiak daude alor honetan: analogikoa, digitala eta IPa. Zure proiektu edo enpresaren ezaugarrietara ongien egokitzen den enpresa telefonia aukeratzeko, zenbait alderdi hartu behar dituzu kontuan.

 

Lehenik, zure ustez enpresak zenbat dei jasoko dituen ikusi behar da; hau da, bezeroarentzako arreta zerbitzu osoa behar izango duzun, call center handi batekin, edo, bestela, noizbehinkako deiak bakarrik izango diren. Gainera, deien jatorria ere hartu behar duzu kontuan, zenbakiak desberdinak baitira horren arabera. Gomendagarriena da bezeroentzat hurbilekoa den zenbaki bat aukeratzea, kofiantza emango baitio.

Telefonia analogikoa. Telefono linea klasikoak dira; ahotsa igortzeko soilik pentsatuta daude, baina, batzuetan, datuak ere garraiatzen dituzte (faxa edo ADSLa).  Enpresetarako telefonia sistema horri esker, komunikazio bakarra eskaintzen du kontratatutako linea bakoitzeko, eta linea bakoitzak bere identifikazio zenbaki geografikoa du.

 

Telefonia digitala. Igorpen ahalmen handiagoa du, ahotsa eta datuak batera joan daitezkeelako. Halako lineak zerbitzu integratuen sare digital (ingelesez, ISDN) deritzonaren parte dira, eta aldi berean bi ahots edo datu komunikazio egiteko aukera ematen dute. Normalean, sistema hauetan, telefonogune birtual baten bidez, haietako bat deiak egiteko erabiltzen da, eta bestea, berriz, deiak jasotzeko, bi sistemetako bat okupatuta badago.

 

IP telefonia. Espainian, telefonia sistema erabilienak dira, bai ETEetan, bai enpresa handietan. Internet bidez doan ahots kanal bat da, eta gai da telefonogune bat VOIP hornitzaile izenekoarekin konektatzeko. Bandaren zabalerak onartzen dituen adina kanal izan ditzake. Ez dago linea fisikorik, baizik eta datu konexio batzuk, eta, haiei esker, deiak egiten dira. Elkarrizketa kopurua ia mugagabea da, ez baitaude linea fisiko baten menpe. Zenbakiak hodeian egongo dira, eta edozein gailutatik erabil daitezke, munduko edozein tokitatik. Abantaila ugari eskaintzen dizkie langileak munduko toki desberdinetan dituzten negozioei.

 

Gainera, zenbaki ugari daude enpresentzat:

 

  • Hasieran 900 duten zenbakiak: erabiltzaileak ez du ezer ordaintzen, eta dei ugari jasotzen dituzten enpresek erabili ohi dituzte. Legez doako zenbaki bat izan behar duten zerbitzuek izan ohi dituzte; adibidez, argi, ur eta gas zerbitzuek.
  • Hasieran 901 duten zenbakiak: deiaren kostua enpresak eta deitzen duenak ordaintzen dute, erdi bana. Oso ohikoak dira kudeaketa komertzialetan edo administratiboetan.
  • Hasieran 902 duten zenbakiak: kasu honetan, bezeroak ordaintzen du deiaren prezio osoa. Halako zenbakiak aukeratu ohi dituzte pizgarri komertzialak eskaintzen dituzten enpresek.
  • Linea finkoak: linea birtualei esker, Espainiako edo nazioarteko edozein eskualdetako zenbakiak aukera daitezke, eta ez dute izan behar linea fisikorik instalatuta, deiak VOIP zerbitzuen bidez jaso baitaitezke, edo beste zenbaki batzuetara desbideratu. Halako kasuetan, dei horien kostua asko txikitzen da linea finko tradizionalarekiko.

 

 Argi duzu zer sistema egokitzen den ongien zure proiektura? Zer aukeratzen duzun gorabehera, ez duzu gehiago bilatu beharrik. CaixaBank Payments & Consumer-en aurkituko duzu laguntza eta aholkularitza onena. Ziur gaude zure negozioa gailurrera eramango dugula! Informa zaitez HEMEN

 

  ATZERA

Deskargatu aplikazioa